Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
andrezale izond andreen zalea dena.
Gertatu zen behin, mosketarien kapitain gaskoin batek, d´Orthez kapitainak hain zuzen, erakutsi behar izan ziola borreroari sableari nola eutsi, ezpatari trebea baitzen, liskarzale eta andrezale bezain. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 170. orr.
Ez zaitez, (ez dut uste baina) hala bazina ere, andrezale, diru-gose eta tripazain agertu. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 186. orr.
Maiocchirekin, Espainian legionario ibilitako tipo ile-gantzutu eta andrezale batekin. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 154. orr.