Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

andretxo (orobat andretxu g.er. eta andretto g.er. ) iz adkor andrea, eskuarki txikia.

Hamabi urte baizik ez ditu, baina andretxo bat da dagoeneko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 16. orr.

Herriko monumentu nazionala maistra zaharra zen, andretxo argal txiki bat, mundu guztiak ezagutzen zuena, gurasoei, seme-alabei eta seme-alaben umeei irakatsi zielako abezea.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 301. orr.

Mamuak andretxo kaskarinen buruan baino ez dira esistitzen!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 93. orr.

'Milesker,' esango du andretxo inuit zahar batek, saretik libratu eta bere bizilekurantz abiatu orduko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 365. orr.

Kafetxoa esan du, eta andretxoa gogoratu dut, bere sonbreirutxoarekin, bere kipetxoarekin, Taita Diositoren laguntzatxoarekin, oineztxo.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 81. orr.

Arturo, maitea, ez al duzu zoriontsu egin nahi zure andretxoa?  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 62. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus