Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizon honek, umetatik, andregai bat zuen hantxe herrian, Xuana. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 102. orr.
Senargai hilaren ausardia heroikoa aldarrikatzen dik orain andregaiak. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 161. orr.
Bukatu da gerra, mututu dira turutak, eta amen, andregaien eta alarguntsen aieneen eztandak hartu du ordu arteko arrandi militarren lekua. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 24. orr.
Igogailua solairu guztietan gelditzen zen, eta ate irikietatik andregai bat ikusi nuen eztei soinekoa jantzita erretratatzen ari zirena. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 107. orr.
Bai, kontxo, zure emaztea, edo zure andregaia... tira, zurekin bizi zen neska txiki hura. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 71. orr.
Deblauki galdetu nion Mathiasen andregaia edo bizi-laguna zenetz. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 130. orr.
Hiru andregai izan nituen, eta hiruretan kale. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 98. orr.
Nere andregai zena, edo, belarriarentzat errazago baita, izen eta guzti: nere andregai Miren Txoliñe zena. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 98. orr.
Bere andregai Jenesee Utley etxeko terrazara igotzera gomitatu zuen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 58. orr.
Frankenstein-en andregaia. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 51. orr.
Andereño hau nire andregaia da, eta ez du komentu batean egon nahi, nirekin ezkondu baizik. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 178. orr.
Gero gizonezko bat azaldu zen agentziara esanez neska haietako bat andregaia zuela. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 69. orr.
Andregaia gazterik hil baitzitzaion, ez zen sekulan ezkondu. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 187. orr.
Martinek bere andregaiarekin hitz egin nahi zuen, eta Kapistun eta Bautista harekin joan ziren. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 86. orr.
Toshiroz hitz egin dut, eta orain non ote dagoen galdetu diot neure buruari, Osakan jarraitzen ote duen ontzitegietan lanean, ezkondu ote zen azkenean bere andregaiarekin. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 394. orr.
Aitak ordurako bilatua zion andregaiari ezetz esan zion, eta orduan izan ziren komeriak. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 76. orr.
Andregai bat dirudiela esan diot. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 276. orr.
-Hemen daukak, Putzu, hemendik aurrerako heure andregai leial eta leuna izango den hau! Txillardegi «Putzu», 1999 - 244. orr.
Lehendabizi andregai pobre bat eduki behar da, andereño pinpirin bat, gu bezalakoa, entretenigarri, eta gero diru pixka bat duen emakume bat bilatzen da ezkontzeko. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 95. orr.
Antzerkira joaten zen, dotore janzten zen, hilero-hilero andregai berri bat zuen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 35. orr.
Geroztik, nere guztizko andregai sekretua izan da neskatila itsu euskaldun hori; betirako ezkondu baikinen, inork inoiz sumatuko ez duen sentieran. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 108. orr.
Fernandok Saudadetik zetorrela esan zion eta jeneralak besterik galdegin baino lehen gaineratu zuen Coimbrara zihoala, hantxe baitzituen aita-amak eta andregai ustekoa, Ines izeneko neskatxa eder bat. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 233. orr.
Agian bazeukan andregai formala, pentsatu zuen jarraian. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 234. orr.
Zazpi andregai birjinen kontua erraz salbatu nuen. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 199. orr.
Naturak andregai galaiaren eder itxura hartzen du udaberria heltzen denean. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 147. orr.
Esan zidan kubatar neskak munduko neska ederrenak eta beroenak zirela eta har nezala kubatar andregai bat, baina benetako andregaia, ez jinetera bat. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 195. orr.
Lagun zahar bati edo aspaldiko andregai bati ezagutzen nuen auzi baten inguruan aholku ematen ari nintzaiola ematen zuen. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 62. orr.
Ordura arte inoiz ez zuen konpromisorako andregairik izan; harremanak izan zituen han-hemenka, baina seriotasunik gabe. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 95. orr.
-Ikusi bazenu -esan zidan- nola ibili ginen ama eta biok andregai-soinekoa aukeratzen, Eneko...! Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 172. orr.
Neure biziarengatik egiten dut zin: Jantzi zoragarri izango dituzu soinean, andregai-jantziz bezala inguratuko zaituzte. Elizen arteko biblia Is 49,18
Ezkongai, andregai. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 64. orr.
andregai bat (12); andregai izan (5); bere andregai (3); nere andregai (3)
andregaia zen (3); bere andregaia (5); hire andregaia (3); nire andregaia (8); zure andregaia (4)
nire andregaiak (3)