Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

andrazko (orobat andrezko g.er.) izlag/iz/izond emakumezkoa, emakumea.

Datuen arabera, diru laguntza jasotzen duen herritarraren soslaia honoko hau da: 45 urteko andrazkoa da, bakarrik bizi da edo kide bakarreko familia osatzen du, ez ditu lehenengo mailako ikasketak egin eta langabezian dago.  Berria - Ekonomia   2004-06-16

Azkenaldion, ostera, ez bi eta ez hiru, etorri zaizkit zu andrazkoa zarela esanez.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 70. orr.

Joan den urtean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Oinarrizko Errenta jaso zutenen %70 andrazkoak dira, eta batez besteko adina 45 urtetik gorakoa da.  Berria - Ekonomia   2004-06-16

Mundu osoko parlamentarien %16 baino ez dira andrazkoak.  Berria - Gaiak   2006-03-01

Burua halakoetan nerabilela, andrazko bat agertu zen etxeko ate-postan, sein bat besoetan eta neskatxo bat gonari oraturik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 314. orr.

Milaka emakume geratu ziren alargun haren ondorioz, eta gobernuak nolabaiteko konpentsazioa asmatu zuen, andrazko haiek ere aukera izan zezaten sexuaz gozatzeko.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 116. orr.

Bere saltxitxoiak bezala estutzen din andrazko horrek gerria.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 206. orr.

Jesarri bezain laster etorri zaidan andrazko bati galdetu diot ea beste hizkuntzarik dakien.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 262. orr.

Herentzia kontuetan ere zuzenbideak dio semea nagusi dela, eta gizonezko batek andrazko biren balioa duela.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 115. orr.

Aldizkaria gizonezkoentzat, andrazkoentzat edo bientzat ote den ere ez dugu esan, erabaki ere ez baitugu orain artean erabaki.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 153. orr.

Arratsaldeko seietan hiru andrazko jesartzen ziren bankuetako batean.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 189. orr.

Tximaluzeak ziren andrazko zein gizonezkoak, edo kaskamotzak osterantzean.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 119. orr.

Aipagai zuen saileko behargin andrazkoek debekatua zuten aurpegiko hautsak erabiltzea, baina behin, neska bati sakelatik hautson ontzia erori, erortzean ireki, eta han zabaldu zen airean hautson zati eder bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 271. orr.

2. pertsonan andrazkoen hitanokoa da n (dun, dakin).  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 113. orr.

Andrazkoen erdiek baino gehiagok jasaten dute prekarietatea lanean.  Berria - Euskal Herria   2006-02-22

Daly andereñoa, ez dakizu nola eskertzen dizudan, azken bi dantzak jo dituzularik, baina andrazkoen faltan gabiltza gaur.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 273. orr.

Andoni Olaberengana txanpona jaurtitzera hurbiltzen ziren andrazko gazte guztiak barre eginda urruntzen ziren, kapelu kriket haiek xarmangarri luzituz.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 84. orr.

Andrazko handi ederrak, mardulak, bizkar zabalekoak eta bular alde oparokoak, eta aurpegi potzolo guri-mamitsuak, eta matrail-gorriak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 164. orr.

Eta Méhudindarrak larrutzen zituzten, andrazko purtzil horiek, gizonen dirua besterik nahi ez zutenak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 222. orr.

Irakurle gizonezkoak "holakoxeak gara" esateko baino gehiago, irakurle andrazkoei "zelakoan zareten!" esanarazteko moduan.  Berria - Kultura   2004-05-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

andrazko bat (3); hiru andrazko (3)

andrazkoa da (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus