Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

andoaindar izlag/izond/iz Andoaingoa, Andoaini dagokiona; Andoaingo biztanlea.

Pello Irazu andoaindar artistak azkenaldiko bere lanak bildu ditu Madrilgo Soledad Lorenzo galerian zabaldu berri duen Pliegues erakusketan.  Berria - Kultura   2004-09-09

Andoaindarra nauk.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 101. orr.

Igandean hil zen 28 urteko Aitor Larreta andoaindarra Aragoiko Monte Perdido mendian.  Berria - Euskal Herria   2004-02-10

Gaur egun Jose Ramon Esnaola andoaindarra dago Betisen atezainen entrenatzaile karguan.  Berria - Harian   2005-06-11

Koxe Mari Aranaldek kudeatu bertsu saioan ariko dira: Txomin Ezponda Aheztarra, Igor Elortza Durangarra, Sustrai Kolina Urruñarra, Imanol Lazkano Azpeitiarra eta Aitor Mendiluze Andoaindarra.  Herria   2002-11-07

Jaialdiko lehenengo partida zestaz jokatu zen, eta Lizasoain eta Urtasun andoaindarrek Giokoetxea eta Agirre zumaiarrei irabazi zieten (30-22).  Berria - Kirola   2006-01-11

Gerran fusilatu zituzten 22 andoaindarren argazkiak jarri eta beren senitartekoak lore sorta bana eskaini zien.  Berria - Euskal Herria   2004-04-15

Kaleko andoaindarren elur egun eta erdi kontatu du Pablo Sastrek 'Elurretan hotsak' (Susa) ahozkotik gertu dagoen nobelan.  Berria - Kultura   2004-10-28

Mundura atera nintzen orduan, eta Leuropa-n [...] bi andoaindar operazio zikin batzuk egitera mundura atera ziren.  Berria - Kultura   2004-10-28

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus