Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zarauzko ikastolan sartu nintzen andereño. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 84. orr.
Lantziegon ikastolako hiru andereño hil dira auto istripu batean. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 90. orr.
Umeak jolasean zebiltzan, laurak elkarrekin; andereñoa eta Buresch andrea eguraldiari buruzko aipamenak ari ziren ematen bata besteari. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 30. orr.
Jakintza ikastolako andereñoak hainbat igaliren irudiak erakusten ari zaie zazpi urteko haurrei. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 185. orr.
-Nire tximinoa jo duzu! -egin zuen garrasi doktoreak sutan-, jakin ezazu, andereñoa, etxe honetako nagusia balitz bezalaxe behar zaiola begirunea izan eta zerbitzatu hemendik aurrera. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 65. orr.
Azkenean andereñoak pasatzeko esan eta doktorearen bulegoko sarreraraino lagundu zion. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 245. orr.
Hamaika urterekin, ordea, gorde egin behar izan nuen berriro, seigarren urteko andereñoak idazteko eskolako lumak eta tintontziak baizik ez baitzituen uzten erabiltzen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 156. orr.
Gainera, pianoko andereñoak ez du garbi ikusten kontserbatorioarena, badakizu. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 60. orr.
Piano-andereñoak berak zabaltzen dit atea, amultsuki irribarrez. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 168. orr.
-Euskaldunon Egunkaria-ren ale bat emoidazu, mesedez, andereño -eskatu zion ahots herabez saltzaileari. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 17. orr.
-Ez kezkarik izan, andereño -esan zion Katalinari neskameetako batek-. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 79. orr.
Egingo ditut ahaleginak, andereño. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 121. orr.
Saderen obraren azpititulua bera ere nahikoa esanguratsua da: Andereño gazteen heziketarako solasaldiak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 40. orr.
Kapelu luzeko gizontxoak eta andereño belodunak. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 132. orr.
Izan ere, andere handiki eta erregina izanik lehen, andereño soila bihurturik baitzaude orain. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 80. orr.
Nahigabe-minak sendatu, beharrak osatu, andereñoak babestu, alargunen bihotza suspertu, beste inork ez du hori guztia egin ohi zaldun ibiltariek baino hobeki. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 170. orr.
Begiak beherantz eta beren nagusiengana jasotzeko ausardiarik ez zuten andereño irri-egileek. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 162. orr.
Dorotea izeneko andereño soil bihurturik gelditu zela printzesa. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 81. orr.
Irakasle izanik neukan abantailaz baliatu nintzen Isaacs andereñoarekiko harremanean. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 72. orr.
1820ko martxoan, Roquelaure andereñoa esposatu zuen, 18 urteko neska ederra. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 41. orr.
McGonagall andereñoa, Gryffindor etxearen burua, oso zorrotza zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 67. orr.
-Beti bezala, ezta? -jarraitu zuen Saget andereñoak-. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 60. orr.
Trelawney andereñoa suaren argitara etorri zen, eta mehe-mehea zela ikusi zuten ikasleek-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 86. orr.
Judu-itxurako emakume adin ertaineko bat zen Delacour andereñoa. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 130. orr.
-Guk ere har ote dezakegu freskagarriren bat, Morkan andereñoa? Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 270. orr.
-Hauxe kasualitatea zu hemen ikustea, andereño McGonagall! Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 14. orr.
-Smithers andreak zuri elkarrizketa bat egitea iradoki zidan -azaldu zuen Hollingworth andereñoak-. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 59. orr.
Hitz eman zien dei egingo ziela, andereñoaren hitz artatsuak erabiltzera, baldin eta ezeren zantzurik sumatzen bazuen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 61. orr.
-Andereñoari galdetuko diot, jakingo du berak. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 148. orr.
Goizeko 10etatik aintzina, bisitatzen ahalko dira barne guztiak, 11etan ikastolako haur eta andereinoek egun horretako prestatu duten ikusgarria antzeztuko dute. Herria 2005-06-16
Bat-batean, arreta lapurtu dizun andereño dotore baten perfumeak mozkortu zaitu. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 7. orr.
Horra hor andereño xarmangarri bat, eta inoiz baino hobeki sumatzen dut harengan zure ontasunen balioa. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 40. orr.
Baina gure ikastola, gure penatze eta nahigabeen olak eta tegiak, geure baitako gela itsu eta barne ospelak zein diren jakin nahi bazenu, ez galdegin aita-amei edo maisu-andereñoei, ez alferrikako lanik hartu -Hauexek dira ikastola honetako maisu-andereñoen batez besteko adinak (eta benetako adinak ematen nizkien hor, hasi 23tik eta 55 bitartekoak). Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 156. orr.
Ez niri andereño esan. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 124. orr.
Eta emakumez osatutako unibertso hertsian burdinazko etxe-andereñoek moldatu zioten nortasuna. ETC-literatura, saiakera Marlboro gizona, Mikel Zubeldia, Alberdania, 2012
Etxe-andereño baten babespean ginen eta goian egiten genuen jolas haurren gelan. ETC-literatura, saiakera Mihia aske, Elias Canetti (Ibon Uribarri), Erein / Igela, 2013
Hark erantzun zidan etxalde batean etxe andereño zebilela, gobernanta, gerra hasi zenean, eta bertan jarraitu zuela amaiera garratza arte. ETC-literatura, saiakera Argoren ezpala, Sjon (Juan Mari Mendizabal), Pasazaite, 2015
Amets eta fantasia masokista batzuek tormentatzen zuten, etxe-andereño batek jo egiten zuela eskolako guztien aurrean, eta berak pixa egin, nahi gabe: "Ideia horrek, bitxiki, plazera sentiarazten zidan". ETC-literatura, saiakera Bigarren sexua, Simone de Beauvoir (Irene Arrarats Lizeaga), Jakin / Elkar, 2019
andereño bat (7); andereño baten (4); andereño bati (3); andereño gazte (3); andereño gazteen heziketarako (4); andereño granger (3); andereño hau (3); andereño honek (4); andereño mcgonagall (7); andereño talde batek (3); eliteko andereño (3)
andereñoa agertu zen (4); andereñoa bere (4); andereñoa ere (4); andereñoa ez zen (4); andereñoa hain (3); andereñoa han (3); andereñoa iritsi zen (3); andereñoa oso (4); andereñoa sartu (3); andereñoa zutitu (3); chester andereñoa (3); church andereñoa (4); da andereñoa (3); daly andereñoa (3); delacour andereñoa (5); denver andereñoa (3); dubois andereñoa (3); furlong andereñoa (3); granger andereñoa (15); healy andereñoa (3); isaacs andereñoa (5); julie andereñoa (4); lisa andereñoa (3); matthews andereñoa (4); mcgonagall andereñoa agertu (5); mcgonagall andereñoa iritsi (4); mori andereñoa zen (3); morkan andereñoa (7); postelberg andereñoa (3); sprout andereñoa (3); trelawney andereñoa (22); volanges andereñoa (5); zen andereñoa (6); zen ivors andereñoa (3); zen wilmarth andereñoa (3)
andereñoak barre egin (3); andereñoak beste (5); andereñoak burua (3); andereñoak entzun (3); andereñoak esan zuen (3); andereñoak ez du (3); andereñoak ez zion (4); andereñoak ez zuen (5); andereñoak irribarre (5); andereñoak zorrotz (3); baina saget andereñoak (3); bodwin andereñoak (3); daly andereñoak (3); esan zion andereñoak (4); esan zuen andereñoak (15); granger andereñoak (6); healy andereñoak (4); isaacs andereñoak (6); julie andereñoak (4); mcallister andereñoak (4); mcgonagall andereñoak bere (4); mcgonagall andereñoak esan (4); mcgonagall andereñoak ez (3); mcgonagall andereñoak hotz (4); mori andereñoak (7); o callaghan andereñoak (4); trelawney andereñoak ez (4); wilkoko andereñoak (5); wilmarth andereñoak ez (4); zien andereñoak (3); zien mcgonagall andereñoak (11); zien trelawney andereñoak (4); zion ivors andereñoak (7); zion mcgonagall andereñoak (48); zion saget andereñoak (3); zion trelawney andereñoak (6); zuen hollingworth andereñoak (3); zuen ivors andereñoak (8); zuen mcgonagall andereñoak (23); zuen postelberg andereñoak (4); zuen saget andereñoak (16); zuen sprout andereñoak (3); zuen trelawney andereñoak (9); zuen wilmarth andereñoak (8)
andereñoaren ahotsa (3); andereñoaren ahotsak (3); andereñoaren aurrean (3); andereñoaren ikasgelako (3)