Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zeren naturak andere gisan gobernatzen baitu, eta bere ´desbideagatikª gaude historiara, historia pentsagaitzera zabalik. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 11. orr.
Eta hona non andere batek ematen dion, 21.000 libera. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 45. orr.
Atea emeki-emeki zabalduz, mirailaren aitzineko alkian jarria, bazekusan lur honetako andereetan politena, ile luze urreztatuen orraxtatzen ari zela: Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 61. orr.
Jakin behar da ber garaian, Manilako Jai Alaia kudeatzen duen erakundea Marcosen anderearen familiaren menpe pasa zela. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 190. orr.
Ero eta zentzudun, edozeinen aurrean jabetu behar du zaldun ibiltariak, andereen izen onagatik. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 210. orr.
Europako lirika zaharra, andereena zen, batik bat, eta beren kantuak ernalindar eta amodio festetakoak omen ziren, beraz paganoak. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 25. orr.
Hika mika anitzen ondotik, aberea, Salieseko SPA delakoaren esku uztea onartu zuen andereak. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 10. orr.
Jainkoaren aitzinean agindu nion bere anderea izanen nintzela herioak biak banatu arte, eta horren egiteko asmoa dut. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 77. orr.
Halakoetan, burua sartzen nuenarekin batera, diosala egiten nion bertako andereari, eta esku bat barrurantz luzaturik, gaztaina koloreko egunkari bat ateratzen nuen kalera. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 130. orr.
Hurreratu egin zitzaion anderea. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 99. orr.
Astelehen eguerdian, frantziar estatuko Kultur Ministerioan, ministro andereak hartu gaitu eta, ohiko hitz politen ondoren, ongi etorriak eta bidaia-on desioak banan-banan hartu ditugu herri ezberdinetako idazleok. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 75. orr.
Eguraldi txarrik ezean, saltzaile berantiarrenek ere beren liburu-txosna hamaiketarako zabaltzen zutela adierazi zidan hoteleko harrerako andereak, hiriko informazio-bulegoetara alferrikako dozena erdi-edo telefono-dei egin eta gero. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 11. orr.
Eta andereak erantzun zion: -Zergatik ahazten duzu, jauna, tartean dagoen beste geltokia? Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 46. orr.
Zuzendariak anderearen agindua jaso ahala, orkestrako kantaria irtenarazi zuen oholtzara, eta, Frank Sinatra, Elton John eta Paul Mccartney-ren konposizioak interpretatzeari ekin ziotelarik, bere onera itzuli zen festa lasterrean. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 19. orr.
Baina juduek andere handiki jainkozaleak eta hiriko jauntxoak berotu zituzten, eta Paulo eta Bernaberen aurka erasoaldia sortu eta beren lurraldetik kanpora bota zituzten. Elizen arteko biblia Eg 13,50
2 Andere pobretasun santua, Jaunak gorde zaitzala zeure ahizpa apaltasun santuarekin! Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 92. orr.
-Ene andere prestua -mintzatu zitzaion jeinua-, zure eztei gauean bahitu zintuen honek lo apur bat egin nahi luke! - eta burua neskaren magalean pausatu zuelarik, hankak itsasoraino luzatu, eta lo trinko geratu zen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 16. orr.
Martha Gellhorn andere fin-dotorearekin duen afera plazara irtengo da apirileko lehenetan. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 60. orr.
"Arrosa zuri-gorri idien apatsek zapaldua bezalakoak" direla andere errukarri horiek... Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 92. orr.
- Baina nire andere maitagarri hori, nire ohoreagatik zin egiten dizut... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 224. orr.
"Gero eguzkitan, berokia besoetan dugula, lotsa-lotsa ibiltzeko? ", esaten zidan behin egunero Donostiatik Bilbora joan behar zuen euskal andere prestu batek. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 149. orr.
-Ez, ez dago -erantzun zidan andere xahar batek. Txillardegi «Putzu», 1999 - 19. orr.
-Andere aberatsen soinekoa. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 62. orr.
Horretarako prestatu den erlauntzara sar dadin, andere ederra deitzen zaio. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 228. orr.
Egun batez, itsaso gaziaren ertzean lasai ederrean zeudela, bat-batean jeinu bat agertu zen eta kutxa batetik andere xarmant bat atera zuen. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 104. orr.
Dudarik izanez gero, Togasen joan-etorri kezkatiei so egitea aski nuen: Eskalatzailearen bulegotik gerentearenera eta gerentearenetik langile batzordeko buruarengana karrika-dantzan, Anaren andere-xakur, nagusiaren irriñoa sari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 248. orr.
-Arratsalde on, andere. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 129. orr.
"Noski, anderea! " esan zion besteak jendetasun handiz. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 213. orr.
-Andere: hori esan dizunak ez dizu egiarik esan. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 33. orr.
-Oso eguraldi ona egiten du, andere. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 11. orr.
"Barka, anderea, Bolton kapitainaren alaba zara? ". Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 84. orr.
Gurean ez dago astebururik, andere, ezta lanegun zehatzik: asteko guztiak izan daitezke jaiegunak edota lanegunak. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 67. orr.
-Egunon, Andere. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 48. orr.
Bai, andere, sufritu egiten dut, eta okerragoa dena, gero eta gehiago. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 22. orr.
Marmolezko mahai handiaren ertz baten ondoan Maria anderea zegoen, dena beltzez jantzita baina mantala eta kofia ezin zuriagoez hornitua. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 272. orr.
Beharrik, dagoeneko bat baizik ez dut falta kontakizuna borobiltzeko: Hilde anderea. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 51. orr.
Kintana anderea eta Racionero jauna, beraz, libre dira, nire aldetik behintzat, delitu horretatik. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 57. orr.
Eraman itzazu maletak Macarena anderearen gelara. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 93. orr.
Gauza onik ez dator Kubatik Jaimes Branger anderearentzat: Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 40. orr.
Ipethea Badria anderea, herenegun hil zen 55 urteetan, Urdaspalen, telebistitis kronikoak - gaitz ergela - joa. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 26. orr.
Jarraian Valladolidera igan zen, han andere Juana printzesa gobernadoreak Leongo san Isidro eta Parraceseko Santa Maria agustindar bi komentuen erreforma eginarazi baitzion. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 21. orr.
Nulla dies sine linea, jaun Burugogor eta andere Pazientzia lankide. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 10. orr.
Begonia edo andere-belarra ("Begonia") Begoniaceae familiako genero baten izen arrunta da, 1.400 espezie inguru dituena. Klima azpitropikal eta tropikal hezeko eskualdetan jatorria du. ETC-entziklopedia Begonia, Wikipedia
Andere-belarrek balkoiko barroteak estaltzen dituzte. ETC-literatura, saiakera Errotik, Gotzon Barandiaran, Susa, 2010
Kerejetak dio 2008. urtera arte "betiko" landareak jartzen zirela: alegriak, geranio, andere belarrak, petuniak eta surfiniak. ETC-prentsa Berria, 2011-04-02
Bat almirantea zen, bere andere esposarekin. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 20. orr.
Santa Mariade la Almuneda katedralean egin da ezkontza haundienean, jaun esposak 36 urte eta andere esposak 31. Herria 2004-05-27
Larunbat honetan, "Eva Peron» andere handi haren azken momentuak, zeken eta ustelak izan ba lira, antzerki hau egiazkoa izanen zen. Herria 2002-10-17
Galeusca oroigarri baten karietara han egon nintzen, poetetan poetena ziruditan galiziar letretako andere handiari begira, aldi berean umil eta mireskor. Berria - Kultura 2004-03-16
Eta Dulzinea bezalako andere handi baten askatasuna, ez da deus gutxian eta merke zuhurrean erosteko gauza; eta ohar Santxo, ez dutela meriturik eta deusen baliorik errukizko egintzak baldin eta epel eta nagi antzean egiten badira. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 164. orr.
Uholdeetatik bizirik atera zen gizon bakarra eta andere handi bat zaldi zuri baten gainean zamalkatzen zituan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 348. orr.
Graeme andere handiak berak, beti agintzen ohitutako etxekoandreak, erregu egiten ziola Sweet Williamen heriotza-oheraino joan zedin. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 17. orr.
-Nire ezkutariak esanda jakinik nago, andere eder horrek zure handitasuna xehaturik daukazula eta deseginik zure izate guztia; izan ere, andere handiki eta erregina izanik lehen, andereño soila bihurturik baitzaude orain. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 80. orr.
Baina juduek andere handiki jainkozaleak eta hiriko jauntxoak berotu zituzten, eta Paulo eta Bernaberen aurka erasoaldia sortu eta beren lurraldetik kanpora bota zituzten. Elizen arteko biblia Eg 13,50
Alabaina, hemen herri guztian printzesarik ez dela batere bizi nago ni; andere handizkiak bai, eta, horixe, bakoitza bere etxean printzesa izan daitekeela. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 121. orr.
Andere mahatsa jaten ari zen, fruituaren zukuak ahoa zikintzen zion kokotseraino eta sudurreraino. Andere mahats gorria, andere mahats beltza, hurrak barrez ari ziren begitarte lotsagabez. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 317. orr.
Andere mahatsaren zainetan bere odol gorri pixka bat isurtzen uzten zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 319. orr.
Tarta bat masusta gorriz eta andere-mahatsez betea. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 259. orr.
Andere mahatsezko ardoa. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 174. orr.
Andere-mahats gorrizko errona. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 166. orr.
Andere mahatsezko likorea arratsean erosten zuen, goizean "makal" sentitzen zelako aitzakian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 222. orr.
Dezente bota zion andere mahats likoretik eta pattarretik gutxixeago. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 166. orr.
Andere mahats gorria, andere mahats beltza, hurrak barrez ari ziren begitarte lotsagabez; eta, mahatsez beteriko saskietan, mordo handiak, mozkorkeriaz mukuru, zumearen ertzean zorabiatu eta beren aleak, eguzkiaren atseginzaletasun beroegiak gorriturik, erortzen uzten zituzten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 318. orr.
-Hortaz, andere-mahats gorrizko errona zuretzat, ministroa. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 166. orr.
Andere mahats gorria, andere mahats beltza, hurrak barrez ari ziren begitarte lotsagabez; eta, mahatsez beteriko saskietan, mordo handiak, mozkorkeriaz mukuru, zumearen ertzean zorabiatu eta beren aleak, eguzkiaren atseginzaletasun beroegiak gorriturik, erortzen uzten zituzten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 318. orr.
Andere-mahatsak "Ribes" generoko zenbait zuhaixka txiki dira. Fruituak jangarriak dira, sukaldaritzan oso estimatuak, batez ere andere-mahats gorria, andere-mahats zuria eta andere-mahats beltza. ETC-entziklopedia Andere-mahats, Wikipedia
Usaia zahar bat omen zen, Andere serorak untsa betetzen zuena. Herria 2001-01-11
Andere serorak bazituen aldare gainean zenbait xirio piztuak eta zeremonia bururatuta hiltzen zituen bat bertzearen ondotik eta usain hura hedatzen zen eliza guzian. Herria 2003-03-17
Andere xuri horien edertasun minerala! ETC-literatura, saiakera Inter porcos, Lucien Etxezaharreta, Maiatz, 2007
Nire iduriko, errazena eta sinesgarriena izanen da alegia bikote musulman muridoa garela agerraraztea -zu bezalako andere xuri ederrak ikusten dira han, berriki konbertituak eta beren senarrarekin Meskita Handira beila egiten-. ETC-literatura, saiakera Biribilgune, Katixa Dolhare-Zaldunbide, Elkar, 2014
Neska hura, bortu elurra bezain ederra, ez dea andere xuria? ETC-literatura, saiakera Libertitzeaz, Antton Luku, Pamiela, 2014
Taularen gainean iragan diren guziak txalotuak izan dire bainan erranen dut gure andere xuri eta beltxak ukan dituztela txalo beroenak. ETC-prentsa Herria, 2006-04-27
Ez pentsa andere xuria dela herabe. ETC-prentsa Herria, 2007-02-15
Mitoek eta gezurrek hazi dituzte inperioak, gu gure Lamin zulo edo erreketako Mari polit eta harpeetako Andere Xuriekin ginenean oraindik. ETC-prentsa Berria, 2013-11-30
andere xuria, Maskaradetako pertsonaia. ETC-entziklopedia Andere (argipena) Wikipedia
Portugaleko Errege eta Erregina Jaun Andere ospetsuek. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 207. orr.
Jaun-andere batzuk auto urdin beltz aire batean, ez dea hala? Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 120. orr.
Lurreko eta zeruko jaun-andere boteretsuak, otoi, egizue otoi, egun batez, Xanti ene kontra besarka dezadan! Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 81. orr.
· Esker onez [...] agurtu nituen bi urtez bizilekua eta mantenua doan eman zizkidaten Duhau jaun-andereak. Txillardegi «Putzu», 1999 - 302. orr.
· Etxeko jaun-andereak ez dira oraindik itzuli, beraz, zatoz barrura. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 162. orr.
Alliot-Marie ministro anderearen arabera. Herria 2005-09-08
Ez dut uste, ordea, Pilar del Castillo ministro andereak hartu duen bideak ezer konponduko duenik. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 104. orr.
Marie-Georges Buffet, kirol eta gazteriaren ministro andereak jakinarazi du ez duela onartzen holako zigorrik, manifestaldira joanez neska horrek erakutsi duela zer pentsatzen duen eta ez zaiola kentzen ahal daukan askatasuna. Herria 2001-08-09
Ulergarria ba Kultura Ministro Anderearekin gertatua. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 78. orr.
Polizia-andereak besoak altxatzen zituen: zer gehiago egin? galdezketak zirauela, polizia-andereak etsaien izen-deiturak eskatzen zizkieten eta behaztopatzen ziren, ez zekiten, mutu zeuden. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 280. orr.
Miriam profeta-andereak, Aaronen arrebak, danbolina hartu zuen eta ondotik joan zitzaizkion emakume guztiak ere, danbolina joz eta dantzan. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 175. orr.
Sultanak alaba oso aldarte petralarekin topatu zuen, eta sultanandereak ezin izan zituen sinetsi alabak kontatutako xelebrekeriak. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 220. orr.
andere auzapeza (12); andere auzapeza eta (9); andere auzapezak (38); andere auzapezaren (8); andere bat (22); andere batek (7); andere dukesak (7); andere dulzinea (9); andere eder (7); andere esposaren (8); andere gazte (12); andere gaztea (8); andere graziana (8); andere hau (7); andere hori (24); andere horrek (12); andere jaunek (22); andere serora (7); andere xarmant (9); andere xarmant bat (7); beste andere (8); bi andere (9); ene andere (7); eta andere (34); etxeko andere (12); gure andere (15); jaun andere (35); nire andere (18); zen andere (7)
etxeko anderea (8); gure anderea (7)