Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beldurra (eta gizonik ausartenek ere izan dezakete beldurra), izumenezko gauza bat da, sentipen lazgarri bat, arimaren andeatzea bezala, pentsamenduaren eta bihotzaren estura ikaragarri bat, gogoratzeak berak larriminezko ikarak eragiten dituena. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 112. orr.
Zeituneko auzunetik landa, krimen gehiago burutu dituzte Rafan eta dozenaka martiri eta zauritu erori dira, gure azpiegitura eta ondasunek, sekulako andeatzeak pairatu dituztelarik. Berria - Mundua 2004-05-14
Harentzat, eboluzioaren eta hautespen naturalaren prozesuek etenaldirik gabe funtzionatzen zuten, batzuek giza espeziearen andeatzerantz bultzatuz, beste batzuek haren hobetzerantz. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 152. orr.
Andeatze-mota guztiak zeutzan hantxe, baita seguru aski inoiz loraldira iritsi gabeko beste hainbat dohain ere, emakume amerikar kosmetikaren kreatura haiengan gorpuzturik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 117. orr.