Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hugok beldurra erakusten du, hain leku zoragarria berehala modan jarriko dela eta dena andeatuko dela, Paris txiki baten antz faltsua hartuz. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 24. orr.
Ikusmenaz, entzumenaz, dastamenaz eta usaimenaz arduratzen diren sentipen-organoak andeaturik egongo dira ziur asko egungo gizakietan, orain ez baitira lehenengo garaietan bezain baliotsuak bizirik irauteko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 12. orr.
SNCFk salaketa ezarri du demoen kontra ondasunak andeatzeagatik. Berria - Euskal Herria 2004-12-18
Hiru haien ateak andeatuak ziren, ez ziren hesten ahal. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 95. orr.
Marmar dihardu ezen antzinako jendeak, pietatez beteak, bizitza erosoagoa zeramala eremu estuagoetan, bakoitzari zegokion lur saila askoz txikiagoa izan arren; ez da konturatzen apurka-apurka dena andeatuz eta hondatuz doala, bizitzako ibilbide aspaldikoak ahitua. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 161. orr.
Hugok beldurra erakusten du, hain leku zoragarria berehala modan jarriko dela eta dena andeatuko dela, Paris txiki baten antz faltsua hartuz. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 24. orr.
Bazirudien fraka bera ere apur bat zaharkiturik zegoela, eta britxka, kotxezaina, lekaioa, zaldiak eta zaldi-tresnak, berriz, higaturik eta andeaturik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 394. orr.
Badira aspaldian deika eta frangotan oihuka ere ari zaizkigunak, xahu girela hola segituz, guhauren faltaz Lurra ari dela andeatzen, hola segituz jendearentzat ezinbizia izanen dela Lur huntan! Herria 2005-09-15
Haurrak itsuski gastatzen direla, gastatzen eta beraz andeatzen azkenean. Herria 2003-12-11
Osasuna andeatzen ari zitzaion. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 179. orr.
Den bezala, hein batean begiratzen du, ibiltzeko doia bederen, ezen euriketa gaitzek urtean barna egin dugun lana andeatzen dute. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 169. orr.
Holako manerak publikoki salatzen ditut, jendea andeatzen eta desohoratzen baitute, gizontasunaren trahitzea baita. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 115. orr.
Filologoak pazientzia galtzen du, petraldu egiten da nahi baino gehiagotan, ikusten duelarik hainbeste dotrinarekin, hainbeste interpretaziorekin (kasik testurik ere behar ez duten hainbeste interpretaziorekin) hitzak alferrik galtzen dizkiotela eta andeatzen. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 53. orr.
Barnean zihoazen bi poliziek ondasunak ez andeatzeko eskatu zieten. Berria - Euskal Herria 2004-11-07
Aski andeaturik kausitzen baitziren ikasgelak, hainbeste urtez baliatuak, oraingo garai modernoak galdatzen dituen neurrieri jarraikitzeko Herriko Etxeak eskatu zion nafar gobernuari eskola berri baten egitea. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 206. orr.
Handizki andeatua zen auzoetarik bateko hotelean hiru gau eta egun iragan zituzten, Marokora zihoan kamioi bat etorri bitartean. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 70. orr.
Bere gisakoren bat inondik ere, oso ikasia, itxuraz andeatu samarra zirudiena. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 212. orr.
Horrek guztiak ez zuen bion arteko harmonia andeatua lehengoratu. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 193. orr.
Ingalaterran, gauza berriek ere, zurezkoak eta adreilu gorrikoak direnean bereziki, denbora gutxi behar dute antzinatasun aire andeatu baina noblea izateko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 153. orr.
Hiri honetako adimen andeatuek beren zoroa saldoratzeko aurkitu dituzten bertze zenbait kofradiaren berri aski zehatzaz eskolatzen ahalko zen biharamunean gure irakurlea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 182. orr.
Bagoi andeatuetarik bat Joanes garraiatu zuena zen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 95. orr.
Basakeria andeatu gisako batera ari gara itzultzen. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 89. orr.
andeatzen ari (10)