Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
andeagarri izond andeatzen duena.
Energia atomikoa, bonbena zein zentralena; industria gehiegia, kutsadura, berotegi-efektua, itsas zolaren zulaketaz baliaturiko petrolio-indusketa; hots, munduaren andeagarritzat jotzen dugun guztia. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 93. orr.
Iritzi publikoak begitan hartzen du beraren ustez munduaren andeagarri den oro; zientzialarien zoramenetik eta haien hybrisetik sortua dela deritzon oro. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 94. orr.
Gurasoen arteko iskanbilak eta liskar bortitzak barren-barrenean markaturik geratu ziren Guyrengan, gizakiaren zorian izan zezakeen esperantzaren andeagarri. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 10. orr.