Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haizea gorputz ezkutua da, itsas-lehorrak, baita ortziko hodeiak ere, arrastatzen eta bat-bateko zirimolean andarka daramatzana, eta hauen lasterra eta hondamengintza uraren izate gozoaren antz-antzekoa da, hau bat-batean uhol gainezkatuan abiatzen denean eta, euri ugarian handiturik, mendi goietatik urjauzi handian oldartzen denean. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 47. orr.
Erretore etxeraino joan zen andarka, mozkorra iduri, ateko guardari agindu zion zaldia zela zezan eta lau hazka atera zen Uztaritzerantz. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 190. orr.
Nireak, euskararen bizigai izan daitezen, harenak baino pixka bat luzeagoak izango dira, zuzenean emanak sigi-sagan eta andarka ibili gabe, baina murritzagoak ere kopuru aldetik, hola zu bezalako irakurle gaztea asperrak eraman ez dezan. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 40. orr.