Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

andante (orobat Andante) 1 iz musikan, tenpo aski geldia.

Andante-an, bigarren mugimenduan, orkestra eta bakarlarien arteko unisonoa sendo eta hausturarik gabe jo zuten.  Berria - Kultura   2004-08-31

Horri cadenza jostalariak eta erromantikoak gaineratu beharko genizkioke haizezko oboe, xirula eta fagotaren laguntza egokiarekin, bigarren zatian, Andante-an.  Berria - Kultura   2004-02-20

Atsedenik gabe, bigarren mugimenduari, andanteari, ekin zioten musikariek, eta isiltasuna ez zen atertu gelan, isiltasunak hantxe segitu zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 222. orr.

Beethovenen hamabigarren sonatari ekin zion gero, eta fughettarekin ez bezalako giro barea lortu zuten berehala aurkezpeneko andante aldaeratsuaren konpasek.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 212. orr.

Egun batean 'tristezza' sakon batekin iritsi nintzen entsaiora, eta 'andante' jo beharreko pieza halako 'dolcissimo' makal batekin hartu nuen; harrituta, pieza haren egitura eta harmoniak tempo goibel hartara 'agitato' jostarinera baino hobeto egokitzen zirela ikusi nuen.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 79. orr.

Zortzikoteak modu orekatsu eta ia biribilean jo zuen atariko Allegro tragikoan, gero Andante baretsuan, Minuetoren contrapuntoan eta azken ustekabean tonu ilunetik distiratsura doan Allegroan.  Berria - Kultura   2004-05-06

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus