Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

andana iz (eskuarki hitz elkartuetan, izen baten eskuinean) taldea, aldra; saila, pila.

Ordutik aurrera esan ohi zuen anaia santu bakar baten bertuteak erdipurdikoen andana handia gainditzen duela, argi-errainu bakar batek ilunpe beltzenak desegiten dituen bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 378. orr.

Obra horietarik andana bat, bai tapizagintzan, bai idatzedergintzan, ikusten ahal da Belokeko frailetxearen sartzean muntatua den erakusketan.  Herria   2001-10-18

Hiru andana gizonetan, bat anderentzat.  Herria   2003-11-27

Oker handia, alajaina! Gero ezagutzen duzu maitale bat eta segidan beste bat eta denborarekin andana ederra, eta konturatzen zara guztiak ez direla berdinak kontu horretan, gehienak itxurakerietan ibiltzen direla.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 34. orr.

Presoen etxekoetarik andana bat abisatua izanik, heldu da.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 33. orr.

Gero kartagotarrek elefante bizkar dorredun, izugarri, suge-eskudunei, gerrako zauriak pairatzen eta Martitzen andana handiak asaldatzen irakatsi zieten.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 379. orr.

Negu hastean lerro-lerro-lerro, ikusten dugu andana ederrik, kru-kru eta kru-kru zeruetan doazila.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 269. orr.

Dena prest zeukan, esan zidanez, itxuraz etsiak jota zeuden gela ilun andana luze batean barrena jarraiarazten zidala.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 28. orr.

2 (hitz elkartuetan, izen baten eskuinean)

Iragan azalezin haren, ni sortu aurretik bizi izan zuten ukaldi andana haren aurrean zer proposa nezakeen nik, galduriko eleen bilaketari haztamuka baina setati lotzea baino?  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 50. orr.

Esan liteke kasik, olagarro bat edo oroitzapen andana bat akabatzea baino askoz errazagoa dela gizon bat akabatzea, Isabelle.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 77. orr.

Jende andana bat azaldu zen haren ondotik, Adela benetako artzaina bailitzan eta haiek, berriz, salbu geratutako bildotsak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 416. orr.

Eguna argitzean, artean ere mendi-hegietan higitzen zen gauetik gizon eta emakume andana atera zen, zabaltzen ari den behe-lainotik sortzen ariko balitz bezala.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 96. orr.

Bulta huntan zientzilari eta zozologo andana tirriaturik bide dabil aferaren muntaz, harriturik nonbait halakoetan kausitu harrobiaz...  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 22. orr.

Beso andana bat abiatu dira Mikelen bi lagunen besarka-tzera.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 10. orr.

Adin oneko gizon andana bat oinez dabiltza, segurrenik Iruñea - Zizur - Iruñea eginez.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 37. orr.

Beti iruditu izan zait iparra galduta ibiliko nintzela, Charlie alboan izan ezean, eta egia esateko, halaxe nenbilke, etxetik etorri berri zitzaigun soldadugai saldo andana harengatik izan ez balitz.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 156. orr.

Kabitazioa, entropia, oszilazioak... Eta matematika-formula andana.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 60. orr.

Bi auzo herri ez baitira aise bereizten ahal, izan dadin muga edo ez, Arnegiko erreka horretan, lehenago, zubi andana bazen; orain aldiz batzuk moztuak dira.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 22. orr.

Euli baten gisara, denda eta azokako argiak erakarririk, jende andana pilatzen zen inguruetara jotzen nuen gogotsu, premiazko bainituen jatetxeetarik eta supermerkatuetarik jalgitzen zirenen hots nahasi, ulergaitzak, basamortuan galduak ura duen bezalaxe.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 41. orr.

Idazki amaigabeen koartada dela eta kontzientzia lasai duten borrero andana hori.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 116. orr.

"Ez da musik" gelditu nuen, asko pertsona ezagun ibilirik, urte andana batez beste emankizun mota bat egin nuen.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 6. orr.

Nancy-ren lantegia etxearen beheko solairuan zegoen, atzeko aldean, eta leihoek lorategira ematen zuten - lorategia baino gehiago jolasleku txiki bat zen, bazter batean zabuak, beste batean plastikozko txirrista bat eta bitartean jostailu eta gomazko baloi andana bat ageri zirela -.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 106. orr.

Bolada hartan Dabidek lanarekin hamaika buruhauste izan zuelako (atentatu andana baten eraginez, bizkartzain guztiak gau eta egun mobilizatuak izan ziren) eta ni ere bulegoan aski lanpetua nenbilelako, kontua da afaria prestatzen hasi arte lagunen oparia ahantzirik izan genuela.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 35. orr.

Abuztuko beherapenek hasiak behar zuten, emakume andana bat ikus zitekeen denda barruan arropak eskuetatik elkarri kenduz, biluzik geratzeko beldur balira bezala.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 122. orr.

Hantxe baihintzen ikasle andana batekin.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 170. orr.

Nako sukaldetik atera ondoan, baserriko haur andana, sudurra leihoan itsatsirik buhame familiaren juntari beha zegoen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 12. orr.

Bilo-sasi iluna zirudien hura txinaurri andana beldurgarria da, eta orain ahoaren barrunbean dabilzkio, eztarrian eta sudur zuloetan gora.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 107. orr.

Ekialdeko inperio galtzaileen eremuetan sortu edo berpiztu zen beraz horrela estatu-nazio berri andana ederra, hala nola Polonia, Lituania, Letonia, Estonia, Finlandia, Txekoslovakia, Jugoslavia, Errumania, Bulgaria eta Turkia.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 73. orr.

Hots horiek guztiak bizi-sentipen bakar batean biltzen ziren nire baitan: irudikatzen nuen etsai-andana itzel baten artetik nindoala eta kaliza onik neramala.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 45. orr.

Itsas bazterrean, portutik hurbil, hotel moderno andana bat eraikia izan zen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 110. orr.

Unibertsitateak ez du batere iruzkinik egin nahi eskandalu-andana bateko azken alea den honetaz (beketan egindako iruzurrak, ikasle-egoitzetan antolatutako prostituzio-sareak...).  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 60. orr.

Hareatzan etzanik zegoen, eta baldarki marrazten zuen bertan, eta ezabatzen gero, zeinu andana bat, zeinak ametsetako letren gisakoak baitziren, ulertzeko zorian baitzaude eta gero bat egiten baitira.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 122. orr.

Bero itzela eta turista andana, ados, baina niri bost.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 99. orr.

Hainbat aldizkari, egunkari eta irratitan kolaboratu izan du, besteak beste, Egin, Argia, Jakin, Bizkaia Irratia, Euskadi Irratia edo Euskalerria irratian eta euskal literaturari zein euskal kulturari buruzko hitzaldi andana eskainia da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 171. orr.

Galdera andana dute aljeriarrek ere.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 52. orr.

Ikasle andana haren atzetik segitu baitzuen Unibertsitaterantz.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 105. orr.

Tren geltokian, han ziren musika banda militarra, ustez folklorikoak ziren jantziez apainduriko emakumeak eta kazetari andana.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 163. orr.

Une horretan tiro-andana entzuten da, emakumea dardaraz hasten da.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 44. orr.

Horregatik, aldi berean atsekabetu nintzen eta aldiberean lasaitu, polizia andana bat zarataka erori zitzaidanean gainera, Ospitaletik etxera nindoan arratsalde batean.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 188. orr.

Zer bestela? - geroko utzi zuen egiteko asmoa zuen galdera andana, behartzen hasi baino lehen ea nondik jotzen zuen ikusteko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 184. orr.

Usoak galdutakoan, urretxindor-andana bat azaldu zen, inork ez jakin nondik, airean saltaka bezala, eresi bat zirudienaren nota zorrotzak kantari denak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 143. orr.

Beste hirurek ere abisua utzia zioten, ospitalera joanak zirela, zenduaren ezkont-eraztuna, ohi zen bezala, han atxikia baitzuten eta gainera alarguntsak paper andana bat izenpetu behar zuelakoz.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 62. orr.

Hala eta guztiz ere, hats egin nezakeen miraria zirudien arren: bukaerarik gabeko aste andana baten ondoan, lehenengo aldia zen hura kalkulagailua sakatu gabe ari behar nuena.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 80. orr.

Ikasle andana tabernetako ateetan pilatzen da, barrezka, berriketan, garrasika...  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 96. orr.

Hala eta guztiz ere, gazur moduko bat txertatu zidan, eta hor barrena gaixotasun andana luzea zebilela gogorarazi zidan, plazetan batez ere, uso horiekin guztiekin.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 48. orr.

Alabak ulertu ez zion hitz-andana arranguratuaz aritu zen gero, bere kolkorako sisibasan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 44. orr.

Gelatinazko soka bat da muskulu normal bat: zuntz fin andana bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 50. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abere andana (3); andana atera (4); andana atxilotu (4); andana bat (324); andana bat bada (5); andana bat beren (3); andana bat bildu (6); andana bat egin (8); andana bat eman (4); andana bat eraikiko (3); andana bat ere (15); andana bat gertatu (3); andana bat zegoen (3); andana batean (10); andana batean parte (3); andana batek (63); andana batek ez (3); andana batekin (14); andana bateko (5); andana baten (38); andana baten ondotik (4); andana batez (15); andana bati (11); andana batu (3); andana bildu (22); andana bildu zen (13); andana bildua (4); andana bildua zen (3); andana biltzen (3); andana dago (3); andana eder (14); andana eder bat (5); andana eder batek (4); andana eder baten (3); andana ederra (26); andana ederra bildu (3); andana egin (16); andana entzuten (3); andana eragin (3); andana gaitza (18); andana gertatu (3); andana handia (7); andana jaso (7); andana jaso du (3); andana joan (3); andana luze (3); andana on (3); andana pasatu (3); andana piztu (3); andana pollit (3); andana pollita (16); apez andana (4); argumentu andana (3); artikulu andana bat (3); atentatu andana (3); atxiloketa andana (3); auzapez andana (4); bazen andana (4); beilari andana (3); berri andana (8); beste andana bat (3); bi espos andana (3); bizitegi andana (8); bizitegi andana bat (4); buruzagi andana (3); datu andana (4); duela urte andana (5); eder andana (5); eder andana bat (4); ekintza andana (3); elkarte andana (8); emakume andana (7); emakume andana batek (3); eraso andana (4); erreakzio andana (5); espos andana (4); etxe andana (4); euskaldun andana (5); ezagun andana (3); gai andana (4); galdera andana (5); gazte andana (26); gazte andana bat (15); gazte andana batek (4); gizon andana (7); gizon andana bat (4); haur andana (20); haur andana bat (6); hautetsi andana (8); hautetsi andana bat (3); herri andana (6); herritar andana (9); herritar andana batek (3); hiru andana (4); hiru bizitegi andana (3); hitz andana (5); horietarik andana (7); horietarik andana bat (4); hots andana (3); huts andana (3); idazle andana (6); ikasle andana (9); ikasle andana bat (3); jende andana (84); jende andana bat (13); jende andana batek (4); jende andana batu (3); jende andana bildu (15); jende andana handia (3); jende andana pollita (5); kantari andana (7); kantu andana (6); kantu andana bat (4); kazetari andana (7); kide andana (3); laborari andana (7); laborari andana batek (3); lagun andana (13); lagun andana bat (3); laiko andana (3); lan andana (5); lan andana egin (3); langile andana (10); lerro andana (4); liburu andana (4); marrazki andana (3); material andana (3); mezu andana (3); militante andana (3); multxo andana (3); obra andana (5); partida andana (5); politikari andana (3); polizia andana (5); preso andana (3); sari andana (4); segundo andana (4); soldadu andana (5); talde andana (7); tanto andana (4); tiro andana (3); txalo andana (4); txar andana (3); urte andana (33); urte andana bat (14); urte andana batez (7); zale andana (3); zibil andana (3)

jende andanak (14)

andanatto bat (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus