Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

andaluziar 1 izlag/izond/iz Andaluziakoa, Andaluziari dagokiona; Andaluziako biztanlea.

Andaluziarrek zazpi puntu dituzte eta galiziarrek bost.  Berria - Kirola   2004-02-14

Hor bizi zena, beraz, Montijoko Eugénie andaluziar ospetsua?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 316. orr.

Idealetan sinesten zuen andaluziar gogor bat zen gure aita.  Berria - Kultura   2004-12-10

Ez zuen aldatu, esate baterako, gure harreman ona herriko industrian lan egitera etorritako andaluziar eta extremeñoen seme-alabekin.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 88. orr.

Han elkartzen ziren apopiloak, fabriketako gizonak, edonondik iritsitako horiek guztiak: asturiarrak, galiziarrak, andaluziarrak, extremeñoak.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 135. orr.

Bai Madrilen bizi den andaluziarrak bai oreretarrak beren azkeneko diskoak aurkeztuko dituzte.  Berria - Kultura   2006-03-09

Andaluziarrak, ikusi dugu Ortega-rengan (baina Wulff-ek ez du Ortega aipatzen!), jende endekatu samarra omen dira: [...].  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 255. orr.

Katalana ez zen bere ofizioko herrikide gehienak ohi bezain handiustea; errioxarrak ez zituen egiati eta astakirten plantak egiten, eta andaluziarra ez zen tematzen graziak esaten.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 196. orr.

Algaraka, andaluziarren abesteko era imitatuz.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 120. orr.

Azken konpartimendu batean, mando-manta zaharrak, saski zaharrak, pandero lehertuak eta haririk gabeko gitarrak, zernahi gauza nahasten ziren pilda bulta baten azpitik ikusi nuen, andaluziarren mahukak bezala beltz eta kobrez azpildua, distiratsu, fin, navaja baten giderra.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 213. orr.

Andaluziarrek ohikoa duten umore eta berotasunarekin hartu gintuen atzo, Santiago Cirugeda (Sevilla, 1971) arkitektoak, Bilboko goiz euritsu eta hotzean.  Berria - Kultura   2004-02-27

2 (izenlagun gisa)

Gainera, bereziki gogaitu nau andaluziar emakume bat izateak argumentuan basko bihurtu nahi duten protagonista.  Berria - Kultura   2006-01-25

Agertokian, besteak beste, zaldiak, arabiar harresiak, flamenkoaren adierazpenak eta andaluziar ikurrak azaltzen dira, arabiar ilargi erdiarekin batera.  Berria - Kultura   2004-11-03

Burdin langatik patio bat ikusten zen, andaluziar estilokoa, harrizko arku eta zutabeekin.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 195. orr.

Azpillagaren etxearen atean, pareta beltzetatik zintzilik, pilotan jokatzeko txisterak, txalmak, muturgainekoak, andaluziar estiloko zelak ikusten dira.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 24. orr.

Arkitekturaren arloan estilo erromanikoa -bere azkenaldiko etiketak adierazten duenez, aurreko Zibilizazio Heleniko baten azken garaitik heredaturiko gaiaren bariazio bat zena- jada erabat menderatua zuen kanpotik sartutako "gotikoak", jadanik aipatu dugun bezala, abbastar eta andaluziar kalifaldien mundu siriakoan sortuak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 294. orr.

Andaluziako gudu-zelaietan andaluziar musulmanek eta mugaz harantzagoko ibeiar kristau-barbaroek batzuetan kidetasun handiagoa sentitu zuten elkarrekiko iberiar kristauek Pirinioez harantzagoko erlijiokideekin edo iberiar musulmanek Ipar Afrikako erlijiokideekin sentitu zutena baino. egia baldin bazen Mendebaldeko eskola honetako proventzar trobadore aitzindarien ideia eta idealek, baita bertsifikazio eta errimak ere, andaluziar musulmanen artean izan zutela sorburua. hilzoriko kultura siriakoaren ordezkari ziren andaluziar musulmanengandik hartutako altxorra bertako arabiar lorpena zela, Mendebaldeko poesi eskola baten ondorengo lorpen guztiak inspiratuko zituena Mendebaldeko Zibilizazioaren Aro Modernoaren bukaera arte.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 221. orr.

3 (izenondo gisa)

Pianista andaluziarrak jazzaren erritmoa eta flamenkoaren hizkuntza uztartzen ditu.  Berria - Kultura   2004-03-25

Jaialdia amaitzeko ekitaldi honetako artista esperatuena gorde dute: Paco de Lucia gitarra jotzaile andaluziarra.  Berria - Kultura   2004-05-29

Zorionez, aurrelari andaluziarrak egindako falta adierazi zuen epaileak.  Berria - Kirola   2006-02-05

Euskal Herriko mugimendu kooperatibistaren goraldian kokatzen da, eta bi etorkin andaluziar dira narrazioaren protagonistak.  Berria - Kultura   2004-09-07

Herri andaluziarraren sustraietara jo du eszenaratzea prestatzeko orduan.  Berria - Kultura   2004-11-03

Gabino lagun andaluziarrarekin Mamousineko azken afaria egin genuenean, poz handi bat sartu zitzaidan barruan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 432. orr.

Gogoratzen naiz ukuiluetako azpiak ateratzen ari ginen goiz batean pazientzia galdu eta maldizio batean hasi zela, gure kide andaluziarrak harrituta uzteko moduan hasi ere, eta nik, giroa arintzearren, ez kexu izateko esan niola, arrosarena bezain ederra zela simaurraren usaina.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 408. orr.

Azentu andaluziarra zuen hizketan, eta hitz egiterakoan jarrera akademikoak hartzen zituen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 106. orr.

Eldarnioaren eragin miragarria, sukarretan nagoela familia-adar andaluziarraren adaxkak berrikusten baititut, nobela eginda berrikusi ere.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 13. orr.

Ikasitako hitz berriei doinu andaluziarra txertatzen die.  Berria - Euskal Herria   2004-07-04

Erasorako jokalari aproposak ere badira talde andaluziarrean.  Berria - Kirola   2004-02-21

4 andaluziar kopla (corpusean ez dago; ETCn 16 agerraldi)

Andaluziar kopla, maiz soilik kopla deitua (gaztelaniaz "copla andaluza") Espainiako Andaluzia autonomia erkidegoko abesti arin mota bat da. ETC-entziklopedia   Andaluziar kopla, Wikipedia

Tony Zenet (Malaga, 1967) aktorea eta abeslaria da: melodikoa, sentimentala Eszenaratze ausarta eta atsegina proposatzen du: jazz banda bikain batek lagunduta, hainbat musika estilo landuko ditu, andaluziar koplatikETC-prentsa   Goienkaria, 2010-07-23

5 andaluziar zaldi (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi)

Andaluziar zaldia, edo "caballo de pura raza española", Andaluziako bertako zaldi arraza bat da. Iberiar Penintsulako beste hainbat eskualdetara hedaturik zegoen aspaldidanik eta egun arraza mundu guztian barrena hazten da. ETC-entziklopedia   Andaluziar zaldi, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

talde andaluziarra (3)

talde andaluziarrak (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus