Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

andaluz izond/iz andaluziarra.

Alpujarretan egindako egonaldian denbora sobera izan zuen ohartzeko nola Ama Birjinaren presentzia, bere mila manifestaziotan, modus vivendi bat zen, herri andaluzaren idiosinkrasiarekin lotutako zerbait: esan nahi baita andaluz bakoitza bere Ama Birjinak bizi zuela, nola sinestunak hala ateo bat baino gehiago.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 92. orr.

Hartan ari zen, bada, atso andaluza, hitz eta pitz, guztiek espero zutèn sendagilea, Ander Olaso zeritzana, heldu zenean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 10. orr.

-Nola sartu ote da piztia basorat, hura basokoa ez bada, baina zelai zabaletakoa, tigre-bezatzaile andaluzak argi eta garbi erran zigunez...?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 212. orr.

Gabatxo txobinista bat azentu andaluzarekin!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 29. orr.

Sarjentu zahar bat, andaluza bera, urrumaka hasi zitzaion ama nagusiari, eta konplimenduak egiten zizkion, klasikoetakoak; begiak bi izar "diztirazu" bezalakoak zituela esan zion, eta Utrerako "Konzolazioaren" Andre Mariaren antza zuela, eta almanaketako errepertorioko beste gauza sorta bat ere kontatu zion.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 187. orr.

Andaluza nekazari arraza da, aurpegiko hazpegietan beretan ezagun du; Izan ere, ez al ditugu extremeño eta andaluz guztiak prozesioan, Euskal Herrian ate joka...?  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 195. orr.

Ez dirudi urruti dagoenik espainiar telesailetan neskame andaluz ezjakinak bete izan duen roletik.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 97. orr.

Orga hartan tigre-bezatzaile bat zetorren, Cádizko andaluz hitzontzi bat, gauzen erraiteko laketago zituena bide luzeak -bertze hamaika bidez eta kontrabidez osatuak-, bide laburrak eta xuxenak baino.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 206. orr.

Espainiera andaluz doinuan egiten zuen morroia ekarri zuten gerogarrenera, Euzko Etxera deitzeko esan nion.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 72. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

andaluz bat (3)

atso andaluza (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus