Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anbulatorio (ETCn 1.248 agerraldi) iz ohean gelditu behar ez duten gaixoentzako sorospen etxea.

Nik hitzordua eskatu dut, bihar goizerako, auzoko anbulatorioan.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 137. orr.

Hirugarren solairuko botoia sakatzean gogora etorri zitzaion, hain zuzen, hiru egun barru jaso behar zituela analisien emaitzak anbulatorioan.  Berria - Kultura   2004-08-17

Zortzi eta erdietarako joan nintzen anbulatoriora, kontsulta pasatzera.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 146. orr.

Tolosa, ordura arte, Gizarte Segurantzako anbulatorioa zen niretzat, familiako medikuak X izpiak ateratzeko edo espezialistak ikusteko bidaltzen gintuen osasun zentroa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 9. orr.

Anbulatoriora iristean, larrialdietako sarrerara abiatu ginen zuzenean.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 58. orr.

Altzako anbulatorioko egongela batean zegoen Sara Huarte, medikua noiz itzuliko zain, bere iragana oroitzen zuen bitartean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 9. orr.

Gainerako kasuetan, anbulatorioetan (%19,9), larrialdi zerbitzuetan (%5,2), lan istripuetako mutuen laguntza zentroetan (%3,4) eta osasun mentaleko zentroetan (%2,2) eskaintzen zaien aukeraz baliatzen dira herritarrak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-29

Min egin zien entzuteko lanik ere hartu ez izana; ezta entzuteagatik entzutea ere, eguneroko bizimoduan gutxieneko begirunea duen edonork egin ohi duen bezala, anbulatorioetako itxarongeletan bereziki, makina bat istorio triste entzun behar izaten baita halakoetan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 56. orr.

Amaren historialak egia bazioen, bazirudien ez zela anbulatorioko kontsultetatik inoiz pasatu.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 128. orr.

Hasteko, anbulatorioko fitxategian bilatu eta arakatu nuen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 128. orr.

Anbulatoriokoek gaineratu zutenez, osasun zentroko kanpoaldean zebilen ustezko erasotzailea, emakumearen senarra.  Berria - Euskal Herria   2004-10-05

23.600 metro koadro, bost solairu horietatik bi, lur azpian 52 gela, 104 ohe, ebakuntzak egiteko lau gela adimendun, kimioterapiarako 12 anbulatorio postu, energia handiko bi azeleragailu lineal eta kardiologia nuklearreko Gamma-kamera.  Berria - Euskal Herria   2006-02-22

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus