Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
SOS Nafarroak abisua jaso zuen eta bi anbulantzia bidali zituen istripua gertatu zen lekura. Berria - Euskal Herria 2004-09-19
Azkenean anbulantziak iritsi ziren, eta Brent haietako batean jarri zuten. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 141. orr.
Anbulantziak eta suhiltzaileak istripua gertatu zen tokira hurbildu ziren, laguntza emateko asmoz. Berria - Euskal Herria 2006-01-22
Aurretik anbulantzia bat, eta atzetik lau polizia furgoi. «Bizia lo», 2003 - 73. orr.
Anbulantzia baten sirenaren ulua etorri zen kaletik. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 140. orr.
-Datorrela hona anbulantzia bat erizain pare batekin. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 64. orr.
Najjar ospitaletik zetorren anbulantzia gerarazi zuten soldaduek. Berria - Mundua 2004-12-22
Presoaren abokatuak mugaraino anbulantzian eraman dezaten eskaera egina du. Berria - Euskal Herria 2004-11-25
Medikuak anbulantzian iritsi ziren Arafatek Mukatan duen egoitzara. Berria - Mundua 2004-10-28
Medikua joan zen Sanchizekin anbulantzian, gidariak hala eskatuta. Berria - Euskal Herria 2004-03-15
Azkarate Alcala Meco espetxeko erietxean dago egun, otsailaren 21ean Martuteneko espetxetik anbulantziaz hara eraman zutenetik. Berria - Euskal Herria 2004-06-03
Anbulantziari deitu diote lehenbailehen etor dadin. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 174. orr.
Konturatzerako, ordea, ohatilara jaso eta anbulantziara sartu zuten. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 340. orr.
Laster batera, berriz, anbulantziaren presazko sirenots eta argi beldurtuek bat egin zuten polizi autoarenekin. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 56. orr.
Bestalde, anbulantzien gutxieneko zerbitzuak eskaintzeko geroz eta zailtasun gehiago dituzte. Berria - Ekonomia 2004-12-03
Israelek NBEko Errefuxiatuak Laguntzeko Batzordeari (UNRWA) egotzi dio ekintzaileei koheteak anbulantzietan garraiatzen laguntzea. Berria - Mundua 2004-10-08
Egun, 720 eurokoa da Gipuzkoako anbulantzietako gidarien soldata gordinaren oinarria. Berria - Ekonomia 2004-11-26
Israelgo okupazio indarrek zulo handiak egin dituzte eta anbulantzietako bat erre dute, mediku taldeetako bat barrenean zela. Berria - Mundua 2004-05-22
Gipuzkoako anbulantzietako enpresen ikuspegitik, negoziazioak "hautsita" daudela komunikabideen bidez jakin dute langileek. Berria - Ekonomia 2004-12-31
Asteartean, anbulantzietako jabeek karabana egin zuten hiru sindikatuen egoitzatik. Berria - Ekonomia 2004-12-31
Azaroaren 29an hasi zen anbulantzietako langileen greba. Berria - Ekonomia 2004-12-07
Anbulantziakoak sartu ziren, eta nigana hurbildu nahi izan zuten, baina Adlerrekin joateko keinua egin nion. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 106. orr.
Zuzenketek aurrera egin dutenez, hiri garraioko langileei, taxilariei, anbulantzietakoei, postariei, segurtasun zerbitzuetako beharginei eta aldi baterako enpresetako langileei ez die eragingo. Berria - Ekonomia 2006-02-17
Ostenden Gurutze Gorriaren anbulantzia batek hartu zuen, bertan zihoan norbaitek ezagutu egin baitzuen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 202. orr.
Anbulantzien sirena hotsa etengabe entzuten zen kaleetan. Berria - Mundua 2004-12-29
Zauritutakoen oihuak; anbulantzien sirenen soinua; frankotiratzaileen tiroak. Berria - Mundua 2004-10-08
Anbulantziako medikuei agindu zien txinatar hilerri ondoko ospitalera joatea. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 250. orr.
Itxura denez, oso zaila egin zitzaien suhiltzaileei eta anbulantziakoei txabola zegoen lekuraino iristea, eta oinez joan behar izan zuten haraino, kostata. Berria - Euskal Herria 2004-11-24
Anbulantziakoek pultsua eta arnasa hartu zizkioten. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 175. orr.
Gizona leihoaren kontra kankarreko bat hartuta anbulantzia pribatu batean etxera bidali behar izan nuenean. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 19. orr.
Zortzi sorosle eta anbulantzia medikalizatu bat joan ziren gizonari laguntzeko, baina ezin izan zuten donostiarraren bizitza salbatzeko ezer egin. Berria - Euskal Herria 2004-08-07
Gipuzkoako larrialdietarako anbulantziek, herrialdeko lan hitzarmen kolektiboa aldarrikatzeko asmoz, bi eguneko lanuztea hasi zuten atzo. Berria - Ekonomia 2004-11-03
Osakidetzaren iritziz, ordea, anbulantzia deia jaso eta zazpi minutura iritsi zen. Berria - Euskal Herria 2004-08-18
Emakume horri asistentzia emateko anbulantzia eskaera 13: 15ean du gorderik Osakidetzak, eta ertzainen salba jaurtitzea 13: 21ean izan zen. Berria - Euskal Herria 2004-03-16
Kalte egiten diegun anbulantzia erabiltzaileengatik sentitzen dugu, sufritzen ari direlako, baina gu eskatzen ari garena ez da luxu bat. Berria - Ekonomia 2004-01-15
Anbulantzia zerbitzuak okerrera egin duela ziurtatu dute grebalariek. Berria - Ekonomia 2004-12-16
LRK anbulantzia zerbitzuko gidari bat eta osasun-langile bat "bidegabeki" kaleratu dituztela salatuko dute. Berria - Ekonomia 2004-09-03
Geroago, Lehenengo Mundu Gerran, anbulantzia-gidari ibili zen Italian eta Frantzian. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 9. orr.
Etzaulki trakets hark Gerra Handian anbulantzia gidari jardun zueneko gomuta dakarkio burura. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 107. orr.
anbulantzia batean (7); anbulantzia bati (5); anbulantzia berehala (3); anbulantzia etorri (4); anbulantzia gidari (6); anbulantzia gidariek (4); anbulantzia iristean poliziak (3); anbulantzia iritsi (3); beste anbulantzia (4); bi anbulantzia (3); da anbulantzia (3); hainbat anbulantzia (5); iritsi zen anbulantzia (5); zuen anbulantzia (3)
anbulantziak gelditu (3); gipuzkoa anbulantziak (3)
anbulantzian bertan (3); anbulantzian eraman zuten (5); zuten anbulantzian (3)
anbulantziari deitu zioten (3)
anbulantzietako enpresek (4); anbulantzietako gidarien (4); anbulantzietako langileak (3); anbulantzietako langileek (6); anbulantzietako langileen (4); donostia gipuzkoako anbulantzietako (4)