Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anbulante 1 izond pertsonez mintzatuz, lana egoitza finko batetik kanpo egiten duena.

Geltokiko sarrerara hurbiltzean bananak eskaini zizkion saltzaile anbulanteak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 143. orr.

Ume batek txoklo bat erosiko dio saltzaile anbulanteari.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 137. orr.

Geltokitik kanporatzean fruitu tropikalak saltzen ari zen puertorrikotar anbulante baten mahaira hurbildu zen eta bananak erosi zizkion.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 142. orr.

Aurrean, segur aski, musikari anbulante batzuek kontzertua eskainiko diete, borondatezko zapela-pasa ugariekin zatikatua.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 112. orr.

2 irud/hed

Ardura, biziak berak zer balio zuen kezkatzen nintzen, gaueko zauri anbulanteak suizidio etengabe baten urrats anitzak zirela gogoan eramanez.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 178. orr.

Gorria isil isilik dator gurekin, lurrera begira, bere katalepsia anbulantearekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 55. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus