Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ahuntz bizardunei basa-oliba atsegin zaie, hartatik anbrosia baletor eta nektarrez gantzuturik balego bezala; gizakiontzat, berriz, ez dago haren hostoa baino mingotsagorik. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 447. orr.
Lurrak ziklopeoi ere ematen ziguk ardorik, baina heure hau anbrosia eta nektar hutsa duk. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 55. orr.
Gero, biak leizezulora joan ziren, eta Kalipsok janaririk eta edaririk gozoenak eskaini zizkion, anbrosia eta nektarra besteak beste. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 23. orr.
Orduan, ken diezaiogun sexuari kaka zahar hori guztia, eta eskain dezagun anbrosia, hortxe baitago txorakeriak alde batera utzi eta ikusi nahi duenarentzat. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 127. orr.