Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Anbiziotsua naiz, salbazioa eskura dugu, eta beste gauzetan pentsa dezakegu. Berria - Kirola 2004-03-20
Ortega-ren asmo anbiziotsua, aldiz, sintesi handia da. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 221. orr.
Hizkuntz politika irekiago eta anbiziotsuago baterako bidea zabaltzen ari dira. Berria - Kultura 2004-05-07
Anbiziotsua, agian anbiziotsuegia da Rodriguezen lana, eta zenbaitetan balantza egiten du testuari koherentzia ematerakoan, nobela eta saiakera uztartzerakoan, edo gai batetik bestera jauzi egiterakoan. Berria - Kultura 2006-03-28
Beste erreforma anbiziotsua negoziazio kolektiboarena izango da, hurrengo 15-20 urteetan indarrean izateko asmoarekin. Berria - Ekonomia 2004-05-19
K. a. 3000. urte aldera hasi eta gotortuz joan diren despotia teknologikoek beren operazio militar anbiziotsuekin eta, askotan, beren proiektu tekniko erraldoiekin eragindako bortxakeria itzel eta bizitzaren sarraski itxuragabekoen aurka sortu diren mugimendu anitzetako bat da budismoa. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 45. orr.
Jaurlaritzari dagokionez, egitasmo benetan anbiziotsuen falta aipatu beharra dago. Berria - Kultura 2004-01-04
Disko anbiziotsua zen, baina, ororen gainetik, edertasun osoaren bila abiatu zen Wilson: lanak, izenburuak adierazten zuen bezala, entzulearengan irribarre amaigabea sortzea zuen helburu. Berria - Kultura 2004-09-28