Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anbizioso 1 izond anbiziotsua.

Igande arratsaldeetan jende asko biltzen baitzen gurera, eta ez baitzegoen orduan huts egiterik... aita anbiziosoa baikenuen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 33. orr.

Maisutza industrialeko ikasketak zituen, tornularitza arloan, baina beti gora begira bizi zen, gizon anbiziosoa baitzen, esan dut lehenago.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 70. orr.

2 irud/hed

La Cabra Mecanicak urrats bat egin eta bere diskorik anbiziosoena kaleratu du orain gutxi: Hotel Lichis.  Berria - Kultura   2006-01-26

Eta azken batean, jolasean ibiltzea zen Matiasen helbururik anbiziosoena.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 68. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus