Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Anbiguotasun horrek gure harremanak oro iluntzen ditu, edo behintzat uhertzen, mututasuna ez baldin bada, isiltasuna hedatuz. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 79. orr.
Seinalatu dugun anbiguotasun horrek ez du eragozten, ordea, idazkeraren zehaztasuna; aitzitik, polaritate horretan oinarritzen dela esango nuke Borgesen estiloa. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 14. orr.
Pantailan pertzibitzen diren mugimenduen anbiguotasuna askotan aipatu izan dute zinemaren teorialariek. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 208. orr.
Denak bat datoz kontzeptuaren anbiguotasuna ezin dela definizioa zehaztuta konpondu esatean. Berria - Gaiak 2004-04-07
Osagai-egiturarik gabeko hizkuntz teoria baten desegokitasuna erakutsi ahal izan dugu, beheko mailetan azaltzeke gelditzen diren anbiguotasuna edo esanahi-antzekotasuna duten kasuak aurkeztuaz. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 123. orr.
Gramscik hemen posizioen gudu kontzeptua erabili zuen, esan nahi baita, gizartean edozein jarrera ez dela betiko itxia, ezin dela transzendental bihurtu, azken batean, anbiguotasuna nahitaezko duela. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 93. orr.
Garbi geratu zen kontzeptuaren erabilera komun horixe zela garapen iraunkorraren indargunea; anbiguotasuna, berriz, ahulunea. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 23. orr.
Hizkuntzaren ikuspegi aurrekontzeptuala dute, ez dakite ironiak eta anbiguotasunak bereizten gaituela animaliengandik. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 146. orr.
Aintzat hartu beharko litzateke, halaber, horrelako erregela askoren bidez nola ematen duen hizkuntzak anbiguotasuna hausteko aukera. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 71. orr.
Zalantzak daude, anbiguotasunak. Berria - Kultura 2006-01-24
Zuzentzailearen betebeharretako bat da anbiguotasunak, estilo mailakoak nola esanahikoak, saihesteko irtenbideak proposatzea. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 112. orr.
Horrelakoetan, anbiguotasunaren eremu labainkorretan barrena sartzen gara, non jolasak gailentzeko parada aurkitzen duen. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 226. orr.
Estatutu berria "anbiguotasunik gabe" defendatzeko eskatu zion atzo Masek Maragalli. Berria - Mundua 2006-04-01
Informazio hori ez da anbiguotasunik gabea, jakina: ezin igaro daiteke hiru dimentsiotako eszena batetik bi dimentsioko irudi batera informaziorik batere galdu gabe. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 42. orr.
Sendotasuna eta bortiztasuna dute adierazpenean, eslogan publizitarioen indarra, baina aldi berean enigma baten anbiguotasuna uzten dute airean. Berria - Kultura 2006-03-31
Abertzaleak jakina, hortzak tinko, lepo zaina hegian, oka egiteko zorian, borroka armatuarekiko anbiguotasunez beteriko ikusmoldea darabil. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 93. orr.
Gaineratiko gaietan ez baina, ETAren ihardunarekiko anbiguotasun handiz aritzen gara. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 79. orr.
Zentraltasunera itzultzen ari dira, EAJk hain maitea duen anbiguotasun historikora, alegia. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 96. orr.
Juan Cruz Alli CDNko presidenteak "anbiguotasun kalkulatua" erabiltzea egotzi zion PSNri, eta CDNk IV. Berria - Euskal Herria 2004-11-06
Pandorak anbiguotasun funtsezko bat dakar mundura, Jean-Pierre Vernant-ek (6-2) ongi erakutsi duen moduan. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 140. orr.
"Testuko anbiguotasunik emankorrena ezabatzen da", idatzi du euskaratzaileak. Berria - Kultura 2004-05-12
Ohar bedi egiturazko anbiguotasunari buruzko hausnarketak eskain daitezkeela baita osagai-egitura maila eratzeko ere. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 123. orr.
DUPek, bestalde, atzo esan zuen proposamenak "anbiguotasun nahasgarria" duten alorrak dituela, baita itxuraz kontrajarriak direnak ere. Berria - Mundua 2004-11-19
Ez genioke gramatikari eskatuko (ahoskera bera duten I.O.) son "seme"/sun "eguzki" hitzen, edo light "argi, arin" hitzaren anbiguotasun erreferentziala azaltzeko. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 166. orr.
Sharonek anbiguotasun maila handi honi aurre egin ziezaiokeen, iritzi publikoaren gehiengoa prest zegoelako bere erabakietan sinesteko, beste politikarien kasuan ez bezala. Berria - Mundua 2006-01-07
Anbiguotasun puntu bat ere aurki daiteke: autodeterminazio eskubidea herriei dagokien eskubidea dela esan ondoren, zehaztasunen unean "Euskadiren erabakitzeko eskubidea" aipatzen duelako, Euskadi horren eremua zalantzan utziz. Berria - Euskal Herria 2006-02-25
Antanaklasiak hitz homonimoak aurrez aurre jartzen ditu, zeinek bere esanahi propioarekin, anbiguotasun arrastorik gabe. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 81. orr.
Anbiguotasun lexikoa edo anfibologia hitz, sintagma, proposizio edo perpaus esaldi batek esanahi bat baino gehiago dutenean eta, beraz, interpretazio bat baino gehiago onartzen duenean sortzen da. ETC-entziklopedia Anbiguotasun lexiko, Wikipedia
anbiguotasun guztiak (3); anbiguotasun horrek (3)