Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Dena lauso eta anbiguo bihurtzen du. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 105. orr.
Keinu anbiguo bat egin nion buruaz. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 148. orr.
Bide bikun horretan, gora eta behera, purutasuna erdiesten da, tasun anbiguo eta liluragarria, zeina kimikatik hasi eta oso urrun heltzen baita. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 86. orr.
Espainiako Konstituzioarekin bateragarri egin behar dela testua adierazi zuen mintzaldi anbiguo batean. Berria - Harian 2005-11-03
Gure laboratorio xume eta ausart hartan, gauzarik xelebreenak analizaraztera, askotariko jendea etortzen zen, gizon eta emakume, zahar eta gazte, baina denak nabariki sartuak merkataritzaren saretzar anbiguo eta maltzurrean. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 224. orr.
Zer da kode ilun, nahasi eta anbiguo hori, non etengabe nahasten baita jurisprudentzia frantsesa erromatarrarekin; non legegileak hitz egiten baitu, eta juriskontsultua ageri baita; non jurisprudentzi gorputz osoa baitator kasu guztiez, zuzenbide zibileko puntu guztiez? «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 239. orr.
Valmont Tourvel andrearen eta Cécileren maitalea da, eta Merteuil andrearen maitale izana; Merteuil andrea, berriz, Dancenyren maitale izango da eta Valmonten maitale ohia da; horrez gainera, une jakin batean Prévanen maitale ere izango da, eta beste zenbaitetan Cécilekin duen harremanaren nolakotasuna anbiguoa gertatuko da. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 21. orr.
Unibertsaltasunak aurpegi osoki positiboa duen bitartean -gizakia zabaldu, aberastu egiten baitu-, progresoak jada garai honetan Unamuno-rentzat zentzu anbiguoa dizu, negatiboa ez denean. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 118. orr.
Eszena hitza bera nahi bezain anbiguoa da, gainera, esanahi asko baititu: egiazko espazio bat, antzezteko lekua, metonimiaz ekintza bera gertatzen den imajinaziozko lekua, eszenan jokatzen den ekintza dramatikoaren zati bat (ekintza zati oso bat, beraz), eta, horrenbestez, iraupen jakin bat ere bai. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 213. orr.
Ahatea ala untxia: erdiko irudia anbiguoa da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 73. orr.
Garapenari ematen zaion laguntza publikoaren eragin beti ere anbiguoa ere kontuan hartu beharrekoa da, sarritan nazio ekonomikoki aurreratuen eragin politikoaren tresna osagarri bat baino ez baita izaten. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 110. orr.
Honelakoetan, "eraikuntza-homonimia" gertatzen dela esango dugu, eta, gure gramatika egokia bada, hizkuntzako perpaus honek anbiguoa izan beharko luke. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 49. orr.
Bi egi mota horien adiskidetze posiblea, teologia deituriko buru-diziplina berriaren arabera, hitzezkoa baino ez zen izan, eta kredoetan finkaturiko formulak ezin ziren inola ere iraunkorrak izan, aurkitu bezain anbiguo utzi baitzuten egiaren esanahi ekibokoa. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 116. orr.
Eszena hitza bera nahi bezain anbiguoa da, gainera, esanahi asko baititu: egiazko espazio bat, antzezteko lekua, metonimiaz ekintza bera gertatzen den imajinaziozko lekua, eszenan jokatzen den ekintza dramatikoaren zati bat (ekintza zati oso bat, beraz), eta, horrenbestez, iraupen jakin bat ere bai. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 213. orr.
Kristautasunak judaismoarekiko zuen erlazioa ezeztaezina zen juduen begietara eta gogaikarriro anbiguoa zen kristau-kontzientzientzat. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 296. orr.
Ilunak edo anbiguoak diren pasarteak bere hartan utzi ditut. Berria - Kultura 2006-03-23
Hitzek, berriz, irakurketa ugaritarako aukera ematen dutela azaldu zuen: "Anbiguoak eta irekiak dira, nahiz eta agian kantu bakoitzak gai bat duen. Berria - Kultura 2004-06-05
Ez da bere asmoa bere burua ezabatzea irakurketa baten apaltasun anbiguoan, zeinak etorraraziko lukeen, bere gardentasunean, jatorriaren argitasun urruna, behin-behinekoa, ia ezabatua. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 160. orr.
Eta "grina" hitza hain modu anbiguoan esan nuen, non nik ere sentitu bainuen giroa berotzen eta berotzen, lurretik gora lurrun gorri-bizi bat zabaldu izan balitz bezala. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 71. orr.
Gurutzearen itzalean ezkutatuta beraien hitz anbiguoaren pozoiaz langileria desantolatu nahi duten horiei. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 99. orr.
Filosofiako saio edo idazlanetan termino anbiguorik ez erabili, norberak testua bere erara ulertzeko arriskua baitago. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 359. orr.
Cervantes-en testua eta Menard-ena berdin-berdinak dira hitzei dagokienez, baina bigarrena ia infinituki aberatsagoa da. (Anbiguoagoa, esango dute haren arbuiatzaileek; anbiguitatea, ordea, aberastasuna da). Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 42. orr.
Funesek burutan erabili zuen noizbait antzeko hizkuntza bat, baina orokorregi, anbiguoegi iruditurik baztertu zuen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 92. orr.
Eta begi anbiguoak, Harrosko gaztearenak denetan anbiguoenak. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 352. orr.
Halako gaien inguruan jarrera anbiguoek ez dute balio. Berria - Euskal Herria 2004-11-25
Nukleo anbiguoa neurona motorrez osaturiko gara nerbioen nukleo bat da, hain zuzen ere, erraietako nukleo eragile berezietariko bat. ETC-entziklopedia Nukleo anbiguo, Wikipedia
Bere alboko aldea odoleztatzen du (beheko oliba, zuntz espinotalamikoak, zuntz espinozerebelosoak, trigeminoaren nukleoa, nukleo bakartia, nukleo anbiguoa, beheranzko zuntz sinpatikoak, beheko zerebelo pedunkulua, nukleo bestibularrak eta gracillis eta cuneatus faszikuluak). ETC-zientzia, zuzenbidea Iktusa. Aro berri bat, Maite Martinez / Amaia Muñoz, EHU/UPV / UEU, 2018
anbiguo bat egin (3); keinu anbiguo bat (3)
anbiguoa da (13); anbiguoa izan (7)