Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Herriak laguntzen duen garaian norbera ere beste anbiente batean egoten da, estudioa oso artifiziala da. Berria - Kultura 2004-05-20
Anbiente ona dugu taldean, esprinter bakoitzak etapa garaipen bana lortu du eta eskatzeko baimena emanda ere, ez ginateke hobeto egongo. Berria - Kirola 2004-07-07
Platano baten azpian mahaia jarri, hara igo eta jotzen zuen aitak, eta sekulako anbientea, eta jende asko, denak dantzan jo eta fuego. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 53. orr.
Lino aske geratu eta gutxira, sexu enkontru bat-bateko eta lasaigarrien bila hiriburura joan ohi zen anbienteko taberna haietako bateko gela ilunean, Lino bereizi uste izan zuen komisarioak, begitazio hori izan zuen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 72. orr.
Zu seguru anbienteko tabernetan ibili zarela txosnetatik pasatu ere egin gabe. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 17. orr.