Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anbibalentzia iz anbibalentea denaren nolakotsuna.

Pertsona/animalia anbibalentzia horrek, gizakiaren animaltasuna bistan uzten du.  Berria - Kultura   2006-05-02

Zygmunt Bauman soziologoak dio, bere anbibalentziaren kontzeptuan oinarrituta, XXI. mendean inor ezin izango dela bere herrialdean "etxean bezala" sentitu eta, aldi berean, munduko edozein lekutan "ia etxean bezala" sentituko garela.  Berria - Harian   2005-07-08

Gogo-aldarterik gabe dihardu legeak, anbibalentziarik gabe.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 23. orr.

Judaren izaeraren anbibalentzia honek irakurketa psikoanalitiko aberatsa zabaltzen du.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 74. orr.

Nolabaiteko anbibalentziaren aurrean aurkitzen gara hautaturiko konparazio-terminoetako batean, eta agian, bietan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 269. orr.

Eta, bai, Euskal Estatu bat ere beharrezkotzat jotzen du, Euskadiren askatasuna ekarriko duelako, baina horretaz erabateko anbibalentzia azaltzen du ETAk.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 122. orr.

Garbi dagoena zera da, beraien anbibalentzia moral tragikoak gai paregabe bihurtzen dituela poesiarako.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 167. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus