Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lehendik intsektuak ere aurkitu izan dituzte anbar horretan. Berria - Gaiak 2004-06-04
Bisitariak anbar eta bioleten lurrina aditu dezake gelan sartu edo atera orduko. Berria - Kultura 2004-05-12
Anbarra bezala, mate eta ia gardenak direlako, edota hezurrak bezala, zurbil eta hauskorrak direlako. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 296. orr.
Paper-zatitxoak erakartzen zituen, hara, anbarrak, eta, haren ondoan jarririk, harantz hegatzen ziren. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 212. orr.
Don Pedrori argia egin zitzaion: Izotz puska horietako baten baitan gizon bat kuzkurtuta, Arabako Urizaharra inguruko eltxoa anbarrean legez harrapatua. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 240. orr.
Argazki batean denbora sartuta dago, barnean sartuta, argazkiak "euliak anbarretan bezala" baltsamatzen du iragana (Peter Wollen). Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 158. orr.
Larru-langile: eskularruak egiten zituztenak, anbarrez perfumatzen zituzten. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 72. orr.
Erakusketan badira koadro luze zabal handiak, badira egun bereko lau unetan ateratako koadro-argazkiak funtsean, oihal koloreztatuak, eta badira kutxatxoak ere, bere baitan, altxor handia balitz bezala, intsektua biltzen duten anbarezko borbolak gogoratzen dituztenak. Berria - Kultura 2004-09-24
Ilea anbarrezko aletxoz txirikordatan bildua, aurpegiaren alde banatara erortzen zaiola. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 73. orr.
Tututxoa anbarrezkoa zuen txibuki bat aspaldi ez zela jokoan irabazia... Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 115. orr.
Mikroorganismoak aurkitu dituzte 115 milioi urteko anbar zati batean, Urizaharran (Araba). Berria - Gaiak 2004-06-04
Anbar zatiak mikroskopio elektroniko baten bidez ikertzea erabaki zutenean aurkitu zituzten mikroorganismoak. Berria - Gaiak 2004-06-04
Eta leihoko zirrikitu batetik ikusi nuen zerumugan urrutiko su baten kolore gorri eta anbarra goratzen, oinaztargien gisara. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 79. orr.
Zalapartan zehar, baterien argi anbarren atzean, Ellieren ahotsa: "Ez, ez, mina ematen didazu... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 445. orr.
Musketa (animalia baten jariakina), zibeta (era bereko substantzia) edo anbar arrea (balearen hesteetako hondakin digeritu gabeak) oso maiz erabiltzen dira, kantitate txikitan, lurringintzako nahasketetan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 138. orr.
Anbar grisa gai solido, argizarikara, sukoi eta usaintsua da, gris kolorekoa, kaxaloteen hesteetan sortzen dena. Finkatzaile gisa erabiltzen zen lurringintzan, perfumeen usaina luzaroan gordetzeko gaitasuna baitu, baina konposatu sintetikoek ordeztu dute gaur egun. ETC-entziklopedia Anbar gris, Wikipedia
Horri esaten zitzaion -beste zerbait zelakoan, bistan da- balea-esperma, gaur egun anbar grisa deitzen dena: kosmetikan oso estimatua eta garestia izan den sustantzia. ETC-literatura, saiakera Arantzak barrurantz, Xabier Mendiguren, Elkar, 2014
anbar koloreko (4); anbar zati (3)