Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ba omen zuen iragan mendeko sendagile anatomistak bizi izandako istorio tristearen aditze lanbrotsua. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 21. orr.
Zenbait gizonezko zoologo eta anatomista saiatu dira emakumearen sexualitatea ukatzen eta klitoria zakil barregarritzat jotzen. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 233. orr.
Europako anatomista hoberenetariko bat da Velasco. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 195. orr.
Andres Vesalio anatomista ospetsuarekin Parisen lanean ari zela. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 312. orr.
Parisko anatomista izendun guztiek, zehaztasun eta oinarri sendoen falta direla-eta, barregarri utzi dituzte, gaizkileen kopuruari dagokionez, gai honi buruz argitaratu diren dedukzioak. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 178. orr.
Margoa anatomista jakintsu batek ikusten ez bazuen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.
Funtzio bakoitza garuneko leku jakin batekin lotzen delako ideia Franz Josef Gall austriar anatomistak aurreratu zuen. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 219. orr.
Segoviatik legoa eta erdira zegoen herrixka batean jaio, umetan zerrizain ibili, eta, makina bat bizi-minduraren ondoren, garaiko anatomistarik entzutetsuena izatera heldu omen zen Velasco sendagile hura. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 8. orr.
Ikusmolde anatomista-naturalista batetik interesatuko dira gizakiaz, behiala Joanes Huarte Donibanekoa bezala. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 277. orr.