Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anatomiko izond anatomiarena, anatomiari dagokiona.

Gizaki bakoitzak genetikoki bere baitan darama giza espeziea, eta genetikoki moldatzen du bere singulartasun anatomiko eta fisiologikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 302. orr.

Hizkuntzalariek nahiago dute vocal folds esapidea, zalantzarik gabe askoz egokiago dena alderdi anatomikotik.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 31. orr.

Elkartasun organikoen eta aldagai anatomikoen bidez gauzatzen diren funtzioei buruz.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 177. orr.

Arnasa hartzeko dugun tresneria anatomikoaz baliatzen gara hitz egiteko ere.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 42. orr.

Michelangeloren David-a, baina ez da perfektua, akats anatomiko bat baitauka: bizkarreko gihar bati erliebea falta zaio.  Berria - Kultura   2004-10-10

Hizketa-hotsen ekoizpena biriketan hasi eta ezpain- edo sudur-irtenunean bukatzen den ariketa anatomikoa da.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 30. orr.

Aldaketa anatomikoez gain, primateen jokaera sexualean ere izan ziren aldaketak, eta ez nolanahikoak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 223. orr.

Fonetika artikulatorioak hotsaren ekoizpen anatomikoa aztertzen du.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 38. orr.

Hala ere, haragizko kurben gainetik, proportzio anatomikoen gainetik, kontzeptua maite du, emakume-kontzeptua.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 10. orr.

Ematen zuen Landek postulatutako bi egoerek oinarri anatomiko eta fisiologikoa izan zezaketela: uhin-luzerarekiko sentibera ziren V1eko zelulek ateratzen zituztela uhin-luzera bakoitzaren argitasun-indizeak, baina, kolorea sortzeko, beharrezkoa zen V4ko zelula kolore-kodetzaileetan konparatu edo korrelazionatzea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 47. orr.

Iradoki zuen existitu behar zirela ikusmen-gune bereizi batzuk, ikusmen-kortex primarioan, "argi-inpresio", "kolore-inpresio" eta "forma-inpresio"entzat, nahiz eta berak ez izan horren froga anatomikorik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 40. orr.

Ertzaintza gorpua aurkitu zuten lekura joan zen arrastoak jasotzera, eta, ondoren, Laura Orueren gorpua Basurtuko Auzitegiko Institutu Anatomikora eraman zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-08-29

Institutu Anatomiko Forentsearen gainekoa egun horretan berean argitaratua zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 153. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

anatomiko forentsera eraman (3); institutu anatomiko forentsera (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus