Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anatomia 1 iz izaki bizien egitura, forma eta organoen arteko erlazioa ikertzen duen zientzia.

Anatomia (eta gero kirurgia) izan dira Bennetten atxikimendu etengabeak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 110. orr.

Zoologiari buruzko lanetan gizakia ere sartzen zuen eta honen anatomia, fisiologia eta portaera aztertu zituen.  Berria - Gaiak   2004-11-18

Gauza horiek, ematen zioten nazka gorabehera, ez zuten kezkatzen; anatomia eta disekzioa interesgarriak iruditzen zitzaizkion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 47. orr.

Margolaritzako hainbat liburutan, Leonardorenean adibidez, irudia margotzeko anatomia ezagutu beharra dagoela azpimarratzen baitzuen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 83. orr.

Zientziak ere oso aintzakotzat hartzen ditu txinpantzeen genetika, anatomia eta jokabideak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 17. orr.

Heziketa sexualak anatomiari buruzko eta informazio fisiologiko soiletik harantzago joan beharko luke.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 294. orr.

Handik aurrera, eta gradualki, Brown jaunaren anatomiako hainbat atal joan zen aldatzen, guztiz beste gizon bat bilakatzeraino.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 49. orr.

Ez nuen anatomiako ezaupiderik eta beharbada ez nuen funtsezko organorik ukitu.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 64. orr.

Artean Camusen La peste-ko Paneloux bezalakoa bainintzen: estudioetako gizona, jendea hiltzen ikusi gabekoa, anatomiako praktiketan gorpu izoztu bat baino gehiagorekin ibili behar izan genuen arren.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 237. orr.

Ez naiz medikuntza gorabeheretan aditua, baina anatomiako irakasle bibliofilo ezagun batez gogoraturik, liburuaren prezioaz galdetzea pasatu zitzaidan burutik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 7. orr.

Federiko Oloriz Anatomiako katedratikoak bi milatik gora garezur bildu ditu probintzia guztietatik.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 182. orr.

Besteak beste Nafarroako Unibertsitatean Anatomian katedraduna.  Berria - Euskal Herria   2004-10-20

Medikuntzan eman zuen izena, eta gure aitak anatomiako gelan topatzen zuen aurrez aurre.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 114. orr.

Zaldi baten anatomiaren proportzioak ikertzen dituen marrazkia.  Berria - Kultura   2004-08-03

Heure anatomiaren parterik kuttunena munduaren zikinkeriatik babesteko, aurrez garbitu egiten dituk eskuak.     «Kuskue tanden», 2004 - 88. orr.

Urdaila bihurritu zitzaidan: inor sartu gabe zegoen nire anatomiaren bazter horretan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 111. orr.

2 (izenlagunekin)

XVII. eta XVIII. mendeetan, anatomia konparatuak eta fisiologiak apurka-apurka atzeman dituzte zenbait antzekotasun, antolamenduari eta funtzioari dagozkienak, organismo taldeen artean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 118. orr.

Giza gorputza anatomia patologikoak definitzen duen moduan.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 63. orr.

Klitoriari buruzko ikusmolde bateratu eta integratu horrek mundu berri bat azaldu zuen; emakumearen anatomia sexualaren ezagutza hobea ekarri zuen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 234. orr.

Gizakiaren sexuatze prozesuko faktore biologiko, psikologiko eta sozialen bateratze horretan, gerta liteke anatomia maskulinoa izanik emakume sentitzea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 68. orr.

Bada anatomia femeninoa izanda gizon sentitzen eta izan nahi duenik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 68. orr.

Horrenbestez, inguru berrian ugaldu ahal izateko, arrek eta emeek beren anatomia genitala egokitu zuten.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 41. orr.

Sexologiaren arloan aurreratu dugu, hau da, gizakiaren anatomia genitala eta erantzun sexuala hobeto ezagutzen dugu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 244. orr.

Hemeretzigarren mende bukaerako neurologoek agudo onartu zuten filosofia hori, eta garunaren anatomia espekulatibo batean txertatu zuten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 40. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Anatomia klaseek galdatzen zuten bezala, emakume baten eta gizonezko baten gorpuak ziren.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 151. orr.

Astero ematen ditu anatomia-lezioak Calgaryn.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 105. orr.

Oraingoan ere, gorputzen proportzioetan edo anatomia-legeekiko fideltasunean jarri beharrean arreta, azal hutsean jarri nuen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 166. orr.

Oreka ozta-ozta gordetzen zuen liburu-dorrearen gainetik Izaki jakin baten hezur denak banandurik eman eta haren eskeletoa osa dezan eskatu zaion anatomia-ikaslearen pare dabil idazlea.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 8. orr.

Anatomia-tratatua harturik, lehen esandako prezio berean eskaini zidan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 8. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Sadek bezala, Reichek ere sexu-anatomia, antikontzepzioa, abortua, kitzikapena edo orgasmoa ditu hizpide.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 50. orr.

Esan beharra dago klitoria dela emakume anatomiako plazer eragile indartsuena; gunerik sentikorrena, bikainena, sutsuena.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 227. orr.

Geneek, hormonek, burmuinak, obarioek, barrabilek, klitoriak, zakilak, uteroak, prostatak, baginak eta abarrek sexua eta egitura oso bat osatuz joango dira, eta horrek eme edo ar anatomia emango digu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 18. orr.

5 irud/hed

Konplot baten anatomia.  Berria - Mundua   2004-03-11

Iribarrek badaki zerbait golaren anatomiaz eta geometriaz, sartutakoez eta ez sartutakoez, golaren infinituaz eta zeroaz.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 80. orr.

"The Anatomy of Melancholy", Malenkoniaren Anatomia.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 17. orr.

Zibilizazio baten gizarte-anatomian Akilesen orpoa, ikusi dugun bezala, mimesiarekiko (imitazioarekiko) mendetasuna da,  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 128. orr.

6 anatomia patologiko

Gainera, anatomia patologikoaren gisako diskurtsoak sorrarazi ditu, eta handikeria litzateke, zalantzarik gabe, hauei sasi zientzia izena ematea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 205. orr.

7 giza anatomia (corpusean ez dago; ETCn 141 agerraldi)

Giza anatomia giza gorputza aztertzen duen zientzia da. ETC-entziklopedia   Giza anatomia, Wikipedia

Isilaldi haietako batean, giza anatomiaren gai aspergarria eta, bidenabar esanda, nazkagarri samarra atera zuen norbaitek. ETC-literatura, saiakera   Ilargi-harria, Wilkie Collins (Antton Olano), Elkar-Alberdania, 2008

Laugarren kapituluak, ondoren, azpimarratzen du giza anatomiari tratamendu kuantitatiboa egiteak izan zuen eragina hemeretzigarren mendeko determinismo biologikoan. ETC-literatura, saiakera   Gizonaren neurketa okerra, Stephen Jay Gould (Oihane Lakar), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Hortaz, nola eboluzionatu zuten jakiteko, ezinbestekoa da giza anatomia osoa kontuan hartzea. ETC-literatura, saiakera   Neanderthal kantariak, Steven Mithen (Iraia Yetano), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Begien aurrean, giza anatomiaren bilduma bikaina zabaldu zen, xehetasun osoz deskribatuta gizakiaren gorputza osatzen duten hezurrak, lotailuak, giharrak, nerbioak eta odol zainak. ETC-literatura, saiakera   Herioren mandataria, Joseba Lozano, Erein, 2016

Liburutegian II. Mutikoskorretan, liburutegian, giza anatomia, ugalketa eta argazki bilduma jakin batzuk ziren gure liburu preziatuenak eta bilatuenak. ETC-literatura, saiakera   Arrazoia ez dago edukitzerik, Iñaki Segurola, Alberdania, 2012

Eta historiako artelanak egiteko ezinbestekoa zen giza anatomia menperatzea. ETC-prentsa   Berria, 2007-07-04

Medikuntza fakultateetan giza anatomia ikasteko erabiltzen ditugun eskeleto modeloen gisakoak. ETC-prentsa   Berria, 2011-01-19

1990ean Bilbon sortu zenetik giza anatomiaz edo jardunaldietan jorratutako gaiaren inguruan euskara-gaztelania hiztegiak kaleratu ditu, eta euskara teknikoko ikastaroak ere antolatu ditu. ETC-prentsa   Egunkaria, 2000-11-13

Imajina dezakegu debeku horrek bere horretan segi izan balu egun giza anatomia guretzat zein arrotza litzatekeen? ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-12-18

Neure begiz ikusi nahian, kuraia bildu eta giza anatomiako laborategira bisitaldi bat egin nuen, nire lehen gorpua aztertzera. ETC-zientzia, zuzenbidea   Zergatik den egia eboluzioa, Jerry A. Coyne, EHU, 2013

Helburu horrekin adostu zen, hain zuzen, anatomiajarrera izena hartzen duen arauzko jarrera; hortaz, giza anatomiaren ikuspegitik, gorputzaren zein bere osagai eta organoen kokapena eta jarrera anatomia-jarreraren arabera deskribatzen dira1. ETC-zientzia, zuzenbidea   Garezurraren anatomia, Jon Jatsu Azkue Barrenetxea, EHU/UPV, 2018

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

anatomia eta fisiologia (3); emakumearen anatomia genitala (4); haien anatomia (3)

anatomiako irakasle (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus