Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nehork erran baleza, Manik eta Pszilianok erran zuten bezala, giza arimak eta aingeruak Jainkoaren substantziatik datozela, hura bera anatema izan dadila! Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 58. orr.
Apenas izaten dugu geuk bereziki heretikoak izan beharrik, geure buruen jabe eta munduan pixka bat eszeptiko izate hutsarekin, heretiko geratzeko, alegia, ezinbestean homosexual, zismatiko, desheredatu, agot, judu-masoniko, ijito buhame eta "munduko madarikatu guztiekin" batera anateman erortzeko. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 214. orr.
Betiko gure lege oinarrizkoaren bitartez debekatzen eta eragozten diegu, erran orduko, eskumiku eta anatema zigorrez gaztigatzeko arriskupean ez dezaten eman nehongo beren probintzietan, ez hirietan, ez lurraldetan, ez gazteluetan, ez beste lekuetan zezenen edo basabereen lasterketak bezalako ikusgarririk egiteko baimenik. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 103. orr.
Espiritu "gogor" honek Erromako Eliza Katolikoan K.o. 1869-70eko Kontzilio Vatikanoaren dekretuetan izan zuen adierazpidea, eta 1907an modernismoaren aurka botatako anateman. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 117. orr.
Biek gaitziritzi zieten Konstantinoplako kontzilioko anatemei; biak jazarri zitzaizkien arrianoei, zeinek ukatzen baitzuten Semearen sortze eternala. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 139. orr.
Mende hasieran Gorosabelen Noticia de las Cosas Memorables de Guipúzcoa bilduma ospetsuaren azken liburukia argitaratu zenean, Karmelo Etxegarai, Vascongadas probintzietako kronista ofizialak, gisa honetan zehaztu zuen bertsolaritzaren kontrako anatema: [...]. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 21. orr.
Finkielkrautek, liburuaren azken aldera (151 eta hurr.), Shakespeareren defentsa egiten du populista errusiarren, XIX. mendean, eta deskolonizazio-filosofia eta zurriburri postmodernoaren anatematik, XX.ean. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 197. orr.
Filosofo baten bizitza heriotza zigorraz amaitzea, bestalde, ez da arras bakana; baina hilketa saio batez eta anatema ikaragarri batez hastea, bada: nondik nora labankada hura Amsterdameko kale-kantoi ilunean? (Spinozak hil arte gorde zuen soingaineko arrakalatua, gizakiek ez dutela beti egia maite oroitzeko.). Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 139. orr.
Hitz batean, egin sakrifizio handi bat jaunari, eta ez dadila zure eskuetan anatema horren pusketa txikienik ere geratu. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Gustu txarrekoa ez ezik anatemak sortarazteko modukoa irudituko zaio irakurleari neure burua pentsaera elizkoi eta atzerakoiaren paradigma harekin kidetzea. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 70. orr.