Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anarteraino (orobat anartino g.er.) adlag orduraino.

Anarteraino begietara begiratu ere ez zidatenek ninduten gehienik estutzen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 178. orr.

Biziak anarteraino eman ez ziona geroak oparituko ziola uste zukeen, hain segur.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 55. orr.

Migel alde horretatik salbuespena zen: noren semea zen jakinik ere, anarteraino inoiz ez zuen grina berezirik agertu kondestablearena ala mariskalarena jokatzeko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 35. orr.

Ordainez, minigona beltza jantzirik zuen, lantokirako ohiko blue-jeanek anarteraino ezkutatutako izter sendo eta beltxaranen abiaburu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 165. orr.

Oraingo hau niretako zen, ordea, eta horrek anarteraino ohartu gabeko ñabardurak eransteaz gain -mazelen tolesdura liraina, ezpainen luzapen xarmanta-, halako irrealtasuna zekarkion egoerari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 233. orr.

Goiz batez, Johnen kariaz, buruz buru egokitu izan ez bagina, oraino jarrai genezakeen anarteraino bezala.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 45. orr.

Lehiaketa frankok izana zuten nire lanen bat jasotzeko ohorea, baina anarteraino epaimahaiek ez jabetu nahi nire begi-bistako merezimenduez.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 35. orr.

Karta-jokoa finitu eta gero hasi ohi da, jokalariak anarteraino adi egon beharraren beharrez.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 45. orr.

Mikatza iruditu zitzaidan; anarteraino, urarekin nahasia baizik ez nuen haizu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 122. orr.

Anartino elkarrekin ibilitakoak banandu egin ginen, txopan Panamako ikurrina zeraman zamako berri batean hartu ninduten, Mediterraneoan ibili nintzen luzaz.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 86. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

anarteraino ez (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus