Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Anartean bitxi izanen zait, arratsean, zakua pausaturik, liburuen erdian ene bakardadea kokatzea. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 82. orr.
Anartean ama eta andregaia berantetsiak zeuden. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 40. orr.
Anartean behar ditu ardien aztaparrak artatu, hori baita artzain lanetan nekeena eta zikinena. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 78. orr.
Anartean heldu zaigu Euskal Herrira delako uhain beltza. Herria 2002-12-12
Anartean apez asko hil zen, ohi baino gehiago, urte gogorrak bizi izan baitzituzten. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 13. orr.
Anartean biba zuek, eta segi aintzina!! Herria 2004-12-09
Anartean, Ulises Altzinooren etxean barna zihoan; brontzezko ate sarreraren aurrean gelditu zen, eguzkiaren edo ilargiaren distira baitzetorren barrutik, dena brontze, urre eta zilar. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 34. orr.
Anartean, Robertok, rutina baten parte balitz bezala, gora eta behera erabiltzen zuen Koldoren lepoa, bere eztula eta arnas estuei entzungor. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 134. orr.
Anartean, atean xilintxa joileak xapela kendua zuen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 12. orr.
Anartean, Egunero utz iezadazu munduko berrien tituluak irakur ditzadan. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 112. orr.
Anartean, beharrezkoa zen jakitea deportatuak oraino han zeudenentz. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 260. orr.
Anartean, telebista frantsesean, aditu guztiak, tartean baita sionista batzuk ere, "palestinarrak batu ditzakeen gizona Barguti da" esaten ari ziren, "eta hori ona da, onetsitako mintzaide den neurrian". Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 68. orr.
Anartean, gure eztabaiden %90ek iluminatu koadrila hori izan zuen iturburu. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 189. orr.
Gainera, nork daki, beharbada Abel anartean etxeratua zen eta aurkituko nituen biak, amoroski, kafe on baten edaten ari, irriz irri. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 14. orr.
Neskaren ahoak mutikoarena irensten zuela ematen zuen, esku irekiak anartean atorrak harrotuz gorputzeko zati leun azaleratuen aztaparkatzen zebiltzala, atsegin eta dolorezko intziriak doi-doia gordetzen saiatuz. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 112. orr.
Utzidazue anartean isiltzen orain kontatu behar nituzkeen xehetasunak. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 76. orr.
Noiz arte? Anartean behar dira bertzeak lagundu, ez baigara egoiten ahal bi besoak kurutzaturik holako desmasiaren aitzinean. Herria 2003-01-09
AEBek, anartean, 50 marine igorri dituzte euren enbaxada gerizatzeko. Berria - Mundua 2004-02-24
Arratsaldean anartean, Kadoran lur muturra mirazka dezakezu, elez agertzen didazun gizonaren aztarnarik kausitzen duzun ala ez ikertzeko. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 82. orr.
Aste batzuetan isilpean gorde nuen aurkikuntza, anartean ginekologo hasi berria baizik ez bainintzen ni. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 27. orr.
Halere Frantziaren eta Nafarroaren arduradunen artean beharko baita akordio bat hango eta hemengo bideak ongi uztartu daitezen, uste dut, anartean, zubitik eta Arnegizaharreraino dagoen bide mutur hori diru gutirekin berritzen ahal daitekeela. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 172. orr.
Jakin ere ez nik, anartean, Hannak neba bat zuenik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 277. orr.
Bazkal ondoan, bakoitza bere lanera itzuli zen, edo lo kuluxkaren egitera joan eta, anartean, Andre Engraziak iloba eskutik hartu zuen, sukalde xokora eraman zuen, sutondora. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 110. orr.
Iraken bertan, anartean, indarkeriak etengabe dirau. Berria - Mundua 2004-03-31
McAvoyk zigarro bat piztu zuen hankak irekita eta begiak bere baitan bildurik; anartean Cassie so geratu zitzaion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 228. orr.
Lagunak instalatuak ziren anartean, nor fardo baten gainean ene gisa, nor zoruan zegoen zelaren baten gainean. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 216. orr.
Ez ziren hara helduak gure gizarte hau joa duten gaitz eta izurriteak, bai baitzekiten anartean bakean, elkartasunean eta adiskidetasunean bizitzen. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 34. orr.
Bi urteren buruan, Administrazio auzitegiak ontzat eman zuen eraiki baimen hori, baina anartean Lemoinek gibelera egina zuen. Herria 2004-02-05
Ez dugu deus berririk eta, anartean, bahitua izana da ere italiar kasetari emazte bat. Herria 2005-02-17
Behin-betiko oldarraldia prestatzekotan, bateria bat jarri zuten gutarrek Klarisen Monastegian, "Los Llanos" deritzon ibarrean (oso ederra omen, baina anartean nik sekula ez ikusia!); Ega ibaiak inguratzen duen zelai gune batean, eta aldameneko Beneditarren komentuaren eskuarrean. Txillardegi «Putzu», 1999 - 164. orr.
Atzerrian, erregina Katalina anartean itzalia zen, eta berdin Joanes Albretekoa. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 41. orr.
Marrok anartean hogeita bizpahiru urte besterik ez zituen izango, baina denbora gutxian bildua zuen, merezita bildu ere, izengoiti gaiztoa. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 9. orr.
Kopetilun, zeharo jota, Goia aldera abiatu gara hirurok; nik anartean inoiz dastatua ez nuen oinaze lazgarri batek zaurturik. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 142. orr.
Eraso suizidak 62 pertsona zauritu ditu; zenbait ordu lehenago, Defentsa Ministerioko goi arduradun bat tiroka hil zuten; anartean, Filipinetako azken soldaduek alde egin dute Iraketik. Berria - Mundua 2004-07-20
Idazterakoan, anartean ez zeukan arazo baten aitzinean aurkitzen da: ezin du gehiago irakurle ezaguna gogoan hartu gabe idatzi, zernahi gai dela, irakurlearen behako eta iritzia dauzka iltzaturik. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 16. orr.
Bosgarrenik, anartean, 1900ean, Pariseko Erakusketa Unibertsalaren karietara, euskaltzale gorri edo xuri multzo batek asmatu zuen Victor Hugok Populu xarmant eta apur bat basaren fama eman zion Euskal Herriari erakustoki xume baten eskaintzea. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 114. orr.
Bordalera joatekotan nintzen, Letreri buruzko ikasketak egiteko, gero nonbait, Euskal Herritik ez urrun omen, erakasle izan beharrez eta anartean Unibertsitateko ikasleen omonier, hiru edo lau urtez. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 38. orr.
Senarra edateari eman zen anartean. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 183. orr.
Bere burua bederen ederki zerbitzatua du anartean. Herria 2005-12-01
Berma ditela ikasten anartean. Herria 2004-02-05
Obrek 5 hilabete iraunen dute eta Tilul azpiko auto tokia hetsia izanen da anartean. Herria 2001-09-06
Baina ez dira hortan oraino eta badute zer egin anartean. Herria 2004-02-26
Zer egin anartean? Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 27. orr.
anartean bertze (3); anartean beste (5); anartean ez (5); anartean goraintziak (3); anartean gure (3); anartean izan gure (3); anartean jakin (3); anartean xantza on (3); baina anartean (7); bainan anartean (3)