Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
anarkosindikalismo iz anarkismoaren adarra, bere borroka batez ere sindikatoetan oinarritzen duena.
Vladimir, 68ko maiatzaren garaiaz gero, ezkerreko talde eta joera guztietatik pasatua zen: stalinismoz zipriztindutako marxismo-leninismotik trotskismora eta (berehala) maoismora; anarkosindikalismotik sozialismo kristaura eta askapenaren teologiara; erradikalismotik humanismora eta atzera buelta (ahaztu gabe, besteak beste, hiri-gerrillako komandoak, Marx-en Kapitala-ren irakurketarako langile-taldeen gidaritza, mota askotako talde ekologista, antinuklear eta antimilitaristak, eta materialismo historikoari buruzko mintegi fantasma hura). Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 101. orr.