Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anarko 1 izond/iz adkor anarkista.

Niretzat, balioen konflikto nahasi batean murgilduak bizi gara: gizarte erditradizional, erdimoderno, kontserbakoi, anarko, erlijioso, pagano lardaska batean, ez mundu bateko ez besteko, trantsizio krisietan ohi den eran.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 73. orr.

Militarkume bat, azken batez, bere planta anarkoak eta guzti!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 78. orr.

Askotarikoa da beren itxura, anarkoarena egitea ere gustuko dute, baina behar bat dute barne-muinetan: epaitu beharra daukate, prozesua dute amets.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 174. orr.

Disidenteek, asaldatzaileek, iraultzaileek, anarkoek eta bihurriek ordaintzen dute garestien beren ausardia, baina haiek aldatzen dute mundua, haiek zalantzan jartzen "betiko egiak", haiek urratzen bide berriak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 64. orr.

Errebelde bat al nintzen ni, anarko usteko hura, horien guztien aurrean?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 39. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Soluzioa, beraz, jende jaun agintariaren indibidualismo eta despotismo diziplinatuan dago, politika anarko-aristokrata arras berri batean, "que en España se reduciría a un mínimo de ley y a un máximo de autoridad".  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 242. orr.

Russell, anarko-sindikalista, ez zen inoiz komunista izan.  Berria - Harian   2005-06-21

Ni super-anarkoa naiz.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 181. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus