Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anarkismo 1 iz joera politikoa, helburutzat duena Estatua suntsitzea eta gizabanakoa hertsa dezakeen edozein aginte ezabatzea.

Liburuaren edukiak Proudhon, Bakunin, Tolstoi, Kropotkin, Malatesta eta anarkismoaren beste teoriko handi guztien pentsaera jasotzen zuen arren, niri ideia lauso bat geratu zitzaidan buruan, lauso baina argia, zehazgabe bezain indartsua: anarkismoa zen arazo guztientzako askabidea, anarkismoa izango zen aurrerantzean nire goiburu eta ideologia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 34. orr.

Unamuno-ren bere moduko sozialismo edo anarkismoaren ideia inkarnatzen dute.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 106. orr.

Ez dakit jakingo duzun, anarkismoaren koloreak dira.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 159. orr.

Liburua orrikatu eta gainbegiratuta, garbi zegoen lan politiko bat zela hura, anarkismoaren proselitismoa egiten zuena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 34. orr.

Norabide berean, eta arrazoi berdinengatik, demokraziaren, sozialismoaren, anarkismoaren (komunismoaren) ukoa eta arbuioa datoz.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 272. orr.

Anarkismoaren, erradikalismoaren, monarkiaren, diktaduraren beraren miresle agertzen da idazlea.  Berria - Kultura   2006-05-10

Ez duela bere buruagatik esaten anarkista dela, baizik-eta, izatekotan ere, anarkismoarekin gogaide.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 276. orr.

Anarkismo hutsa zen bazterretan karraskan hedatzen eta nagusitzen ari, hain ziren nahasmenduak ugari, hala nola jende tirokatze, eliza eta komentu erretze eta horrelako abrekeria edo basakeria frango.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 179. orr.

Sinpatian eta errukian oinarritutako, baina inolako irtenbide praktikorik ez zuen anarkismo espiritual baterantz ari zen jotzen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 76. orr.

2 anarkismo epistemologiko (corpusean ez dago; ETCn 15 agerraldi)

Anarkismo epistemologikoa Paul Feyerabend zientziaren filosofo austriarraren eskutik sortutako teoria epistemologiko bat da, zeinak defendatzen baitu ez dagoela arau metodologiko erabilgarri eta salbuespen gabekorik zientziaren garapena eta jakinduriaren hazkundea gobernatzen duenik. ETC-entziklopedia   Anarkismo epistemologiko, Wikipedia

Anarkismo epistemologikoa eszeptizismoaren eta anarkismo politikoaren (erlijiosoaren) bestelakoa da. ETC-literatura, saiakera   Dogmak zientzian? Feyerabend, Kuhn, Popper, Juan Bautista Bengoetxea, Xabier Eizagirre, Jakin irakurgaiak, 2003

Feyerabend (1924-1994) azpimarratu behar dugu, kontuan izanik bere anarkismo epistemologikoa garai hartako garrantzi handiko tesi zirikatzaileak ekarri zizkiola filosofiari, hemen aurkezten dugun Feyerabenden artikuluaren baitan nabarmen agertzen den legez. ETC-literatura, saiakera   Etikaren oinarrien bila. Logika, etika eta metafisika Jose Luis Alvarez Santa Cristina, Jakin irakurgaiak, 2004

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus