Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anarkiko iz anarkiarena, edo anarkiari dagokiona.

Einsteinek ilea orraztu zuen -txima anarkiko haiek astintzeari horrela esan badakioke-, atzera eramanez. ohartzen naiz, halaber, zain anarkiko horrek badituela bere gaitzak eta makurrak ere, hala nola estetizismoaren arriskua, fribolizaziorako joera, antolamendurako hozkia, eta ekintzarako antzutasuna.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 23. orr.

Ez dut aise konprenitzen zenbaiten seta, nerabezaroari eta gaztaroari giza denboraren garairik anarkiko eta aurreiritzi gabeenak irizteko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 131. orr.

Italiako autopistetan ezin zen edozein lekutan kreditu-txartelarekin ordaindu Norarekin azken aldiz egon nintzenean, leku batzuetan bai eta beste batzuetan ez, anarkikoak dira hemen, Italia munduko potentzia handienetako bat den arren.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 173. orr.

Hirien hazkunde anarkikoa -okerreko garapenaren adierazle nagusietako bat-, azpienpleguaren zabalkundearekin batera gertatu ohi da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 138. orr.

Hasierako erronka helenoek aurrean izan zuten interregno baten barbarotasun anarkiko berbera izan zen, baina erantzuna desberdina izan zen, hau da, eliz erakunde ekumeniko bat sortzea hildebrandotar aitasantutzaren forman.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 317. orr.

Zera pentsatu nuen momentu hartan, minbizia zela, zelulen garapen anarkikoak joa nintzela, ez bainintzen neure gorputzaren diapasoiaren arabera bizi.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 88. orr.

Etxeberriak, berak batez ere, ezin zuen portaera hura eraman, bera beste modu batekoa zelako erabat, oso anarkikoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 429. orr.

Ile bustitik sorbaldan behera tantak jausi dira azalean errekatxo anarkikoak marraztuz.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 128. orr.

Errepidea gainezkatzen zuten motor, kotxe nahiz autobusak era anarkikoan zebiltzan, ke handia botaz eta semaforoak errespetatu gabe.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 140. orr.

Beraien ikasleentzat basamortuko askatasun anarkikoa subiranoen mesedetan sakrifikatu beharraren garraztasuna gozatzen zuen Hilm ospea merke eskura daiteke keinu dotore edo mot soinutsu baten bidez... egokiak batez ere milieu anarkiko batean, arabiar gizartea bezalakoetan, non indarkeriazko ekintza orok erruki gabe errepresalia sortarazten zuen...  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 158. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus