Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nola hazi seme-alabak inguruan anarkia besterik ez dagoenean? Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 17. orr.
Hristo Stoitxkoven garaiko anarkia ordena da gaur egun. Berria - Kirola 2004-06-10
Idazle-kastaren kaosa, anarkia, anabasa ere adierazten ditu letren errepublika espresioak. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 42. orr.
Herrialde demokratiko batean ezin dugu anarkia onartu. Berria - Harian 2005-08-17
Herrialdea anarkia politikoan hondoratzen ari da, gero eta gehiago. Berria - Mundua 2004-06-02
Iparralde hontan ofizialtarzünik ez beitü gure hizkuntza nazionalak, anarkia dügü horren egarteko arauetan. Herria 2002-10-03
Bakarrik, irizpide orokorrenak eta hutsegite larrienak aipatuko ditut, libertate zaletasun gaizki ulertuak erakarririk anarkia ezarri nahi dutenak desengainatu nahi ditudalako. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 41. orr.
Hugo Kapet errege koroatu zutenean, gauza aldatu zen, koroarekin batutako feudo handi batek anarkia geldiarazi zuelako. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 328. orr.
Mendebaldeko Kristandadea berriro anarkian erori zen Karlomagnoren Erromatar Inperio berri abortatuaren porrotaren ondoren. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 218. orr.
Anarkiak gogoan du Gizonaren gurtza, baina norbanakoari atxikitzen dio, zehazki. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 181. orr.
Despotismoaren kiratsa anarkiaren izurria baino nahiago duen nazio bateko burua. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 73. orr.
Hugo Kapet errege koroatu zutenean, hirugarren dinastiaren hasieran, aldaketa handiagoa izan zen, Estatua anarkiatik gobernu-era batera pasatu zelako. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 328. orr.
Txina, berriz, iraultzaren bidez, anarkiatik bere antitesira igaroa zen erregimen komunista baten kontrol zorrotzaren forman. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 211. orr.
Anarkia hutsa bidegurutzean. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 204. orr.
Coetzeek Hegoafrika berriko bizimoduaz duen iritzia, bertan anarkia basati batek ordezkatu baitu lehengo tirania basatia. Berria - Kultura 2004-11-20
Dirudienez, anarkia feudaleko garaietan printzeak eta lurjabeak pobre samarrak ziren, eta beren menpekoak zigortuz eta krimenetik ere etekinak atereaz handitzen zituzten beren ogasunak. laster legerik zuhurrenek ere ezin izan zuten berrezarri hilzorian zegoen errepublika batek, anarkia orokorrak, gobernu militarrak, inperio gogorrak, despotismo hantustetsuak, monarkia ahulak, gorte ergel, inozo eta superstiziotsu batek, hurrenez hurren abaildu zutena. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Herrialdea anarkia politikoan hondoratzen ari da, gero eta gehiago. Berria - Mundua 2004-06-02
"Ez genion egoerari amaiera eman eta oso garesti ordaindu dugu, horrek anarkia giroa ezarri baitzuen", zioen gobernadore ohiak. Berria - Mundua 2004-10-06
Edozein hiritarren heriotza beharrezko bihurtzen da, beraz, nazioak bere askatasuna berreskuratzen edo galtzen duenean; edo anarkia garaian, legeen lekua bidegabekeriek eurek hartzen dutenean. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 77. orr.
Ahal duten neurrian, gizon-emakume guztiek, funtzionarioak izan ala ez, anarkia-bolada honi aurre egin behar diote. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 524. orr.
Kantxako anarkia erakustaldiaren aurrean Joxean Tolosaren eskuineko eskua odoletan irudikatu nuen, Retegi II.ari irabazitako final epikoan. Berria - Kirola 2004-06-15
gora anarkia (4)