Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anamnesia (orobat anamnesis) iz medikuntzan, eriaren beraren eta familiaren aurrekari patologikoen datuen multzoa.

Dena dela, anamnesia -hots, agure xaharraren susmoak- kontuan harturik, zuhurgabekeria izango zen azukre hura horrela itsu-itsuan kontsumitzea, baita soil-soilik dastatzea ere.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 226. orr.

Ibilaldi honi dagokionez, aste edo hilabete batzuen buruan, denbora hartuz eta bere substantziaz hazten den anamnesia kreatzaile baten medioz berbideratuko naiz: kilometroen ordez idazlerroak kurrituko ditut, perpausak ezin moldatuz, ideiak iheska doazkidala, non ez zaizkidan burutik behera burrustan heldu.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 111. orr.

Bruneren ildoa landu nahi izan du (Narrative and paradigmatic modes of thought) anamnesis eta terapiaz bide sortzaileak eskainiz.  Berria - Kultura   2004-01-02

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus