Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abordatu, aborda(tu), abordatzen 1 du ad enbarkazio batek beste bat jo, eskuarki nahita eta borroka egiteko.

Handik urte batzuetara, berriro ere Hendaia parean, susmagarria iruditu zitzaion ontzi bat abordatu zuen Joanesek.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 84. orr.

Mocco ontzi merkatari aberatsa abordatzean, ez zuten aurkitu zerez neurtu kapitainaren urre-hauts parteak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 142. orr.

Gizajale haien bisaje basatiak eta hagin zorrotzak ikustea nahikoa irudikatzeko hurrengo eszenak nolakoak izango ziren: beren txalupek inguratuko gintuzten, ausartenek abordatuko zuten gurea, matxetea eskuan.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 106. orr.

Itsasontziren bat abordatzen bazuen, iraingarria iruditzen zitzaion arropa berarekin sartzea itsasontzi horretara.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 175. orr.

Txalupek albo batetik abordatu dute gabarra.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 197. orr.

2 irud/hed

Kostanjoglo gehiago hurbildu zen Txitxikovengana, eta, gauzak hobeto ulerrarazteko, abordatu egin zuen, edo, beste hitz batzuekin esateko, frakaren botoi-zuloan sartu zion hatza-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 457. orr.

Plana landuta edo oso pentsatuta eduki ez arren, ez zen oso zaila izan Robertoren ontzi galdua abordatzea.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 132. orr.

Nola ari gara abordatzen indarkeriaren gure arazoa?  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 102. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus