Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

analogo izond/iz beste zerbaitekin analogia duena.

Gauza jakina da don Kixotek (Quevedok beranduagoko La hora de todos bere liburuko pasarte analogoan bezala) letren kontra eta armen alde eman zuela auziaren epaia.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 41. orr.

Berrikuntza ez da existitzen, gizakion esperientzia guztiak analogoak dira.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 94. orr.

Erabat edo neurri batean analogoak diren enuntziatuak sailkapen-koadro batean integratzea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 85. orr.

Inoiz, gainera, gerta liteke zientzia mota honetan alegoria bera bi gai analogoetarako ere erabiltzea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 31. orr.

Tradizioaren adigaia esaterako: fenomeno-multzo bati -guztiak aldi berean jarraituak eta berberak direnak (edo analogoak gutxienez)- denborazko estatus berezia ematen ahalegintzen da.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 25. orr.

Euskarazko bertsioak arraro samar gertatuko dira: batetik, kantuon errima errespetatzeko asmoz, itzulpenak hoskidetasunaren neurrira egokitu ditudalako; bestetik, antzerkia eginez gero, kantuok bere horretan utzi edo euskaraz ezagunak diren analogoak erabiltzearen aldekoa naizelako.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 8. orr.

Beraz, arrazoimenaren ideia sentimenaren eskema baten analogoa da, baina bereizketa honekin, alegia, adimenaren adigaien aplikazioa arrazoimenaren eskemari ez dela era berean objektua beraren ezagutza (kategoriak beren sentsuzko eskemei aplikatzean gertatzen den legez), baizik adimenaren erabilera ororen batasun sistematikoaren printzipioa edo erregela besterik ez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 234. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

analogoa den (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus