Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Forma analogikoa da, beste forma baten edo askoren erara eta erregela jakin baten arabera sortua dagoen forma. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 201. orr.
Analogikoa (metaforikoa). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 93. orr.
Etorkizunean arazoa areagotu egingo omen da, esaterako 2004rako aurreikusi den telebista analogikoaren ordez, digitala sartzen denean aldaketa handia etorriko baita). Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 312. orr.
Tuterako lantegiak hodi analogikoa duten telebistak egiten ditu. Berria - Ekonomia 2006-02-10
Itelazpi iazko urrian sortu zuten, telebista nahiz irratiaren sare digital eta analogikoa kudeatzeko asmoz. Berria - Euskal Herria 2004-06-01
Argazkigintza analogikoa bertan behera utzi du Nikonek, eta digitalean sartu da buru-belarri. Berria - Gaiak 2006-01-13
Gertaera analogiko oro hiru pertsonarekiko drama bat da: [...]. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 203. orr.
Teoria fonologikoaren oinarri nagusietako bat zeregin horretarako prozedura analogikoak ziren. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 11. orr.
Berrikuntza analogikoak, interpretazio aldaketen sintomak. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 210. orr.
Hala ere, zilegi litzaidake adigai hauek, dena dela, askatasunari eta bere subjektuari aplikatzea, beti ere esperientziaren objektuen arabera dabilen erabilera praktikoari dagokionez, erabilera teoretikoan duten esanahi analogikoari jarraiki, Bere oinarrian erromantikoen beste ideia nagusi bat kokatzen zen, haiek munduarekiko zeukaten ulermen analogikoa: mundua batasun bat zela, zioten, eta batasun bezala ulertu beharra zegoela. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 160. orr.
Multzo bat ezaugarritzea baimentzen duten harremanen mugapena (harreman numerikoak edo logikoak izan daitezke; eta baita harreman funtzionalak, kausalak, analogikoak; izan daiteke adierazlearen eta adieraziaren arteko harremana). Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 17. orr.
Irudikapen analogikoaren akatsak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 62. orr.
Gehienean oso analogikoak diren irudiak ikusteko dugun ohitura ongi errotuak analogiaren fenomenoa gaizki hautematera eramaten gaitu askotan. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 186. orr.
Irudikapen oro konbentziozkoa da, baita analogikoena ere (argazkia, adibidez, alda baitaiteke parametro optiko batzuk -objektiboak, filtroak- edo parametro kimiko batzuk -pelikula- aldatuz). Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 186. orr.
Elektronika analogikoa tentsioa, korronte elektrikoa eta karga elektriko aldagaiak modu jarraituan hartzen dituen sistema elektronikoen multzoari deritzo, aldagai horiek modu diskretuan hartzen dituen elektronika digitalaren aldean. ETC-entziklopedia Elektronika analogiko, Wikipedia
Pentsa daitekeen moduan, askotarikoa da taldearen musika proposamena: big-band latino, pop psickodeliko, rock, cumbia, manbo eta elektronika analogikoaren arteko nahasketatzat jo daiteke. ETC-prentsa Berria, 2017-01-15
Elektronika analogikoak balio jarraituak dituzten magnitudeak erabiltzen ditu, eta elektronika digitalak, berriz, balio diskretuak dituztenak. ETC-zientzia, zuzenbidea Elektronika digitala, Askoren artean, EHU, 2010
Ezarritako zehaztapenak bete ahal izateko eta sistemaren funtzionamendu egokia bermatzeko, beharrezkoa da elektronika analogikoari loturiko akatsak zuzentzea. ETC-zientzia, zuzenbidea I. Ikergazte Nazioarteko ikerketa euskaraz, Askoren artean, UEU, 2015
Hau da elektronika analogikoan gehien erabiltzen den zona eta hemen aztertuko duguna. ETC-zientzia, zuzenbidea Elektronika eta kontrol-sistemak, Oihane Ranero / Araitz Iturregi, EHU/UPV, 2017
Erloju digitala ordua zenbakien bidez adierazten duena da, orratzen bidez egiten duen erloju analogikoa ez bezala. ETC-entziklopedia Erloju digital, Wikipedia
Hormako erloju analogiko bati begiratuz. ETC-zientzia, zuzenbidea Telebista produkzioa, Askoren artean, EHU, 2006
Denbora neurtzeko neurri-unitateak: erloju analogikoan eta digitalean zer ordu den jakitea. ETC-zientzia, zuzenbidea Irakaslegaientzako matematika eta bere didaktika, Askoren artean, UEU, 2013
LP disko bat (ingelesezko Long playtik datorren sigla) edo iraupen luzeko disko bat tamaina handiko binilozko disko bat da, 12 hatzbetekoa (30,5 zentimetro), non, formatu soinuaren grabazio analogikoan, gehienez ere 20 eta 25 minutu erregistra daitezkeen alde bakoitzetik. ETC-entziklopedia LP, Wikipedia
Antzinako jazz aire bat, orratzarekin jarria edo grabazio analogiko baten arrasto zikin-garratzak mantentzen dituena. ETC-literatura, saiakera Beti oporretan, Harkaitz Cano, Susa, 2015
Zenbait ahots plazaratu dira grabazio analogikoaren alde azkenaldian. ETC-prentsa Berria, 2007-05-16
Kontzertuetan eginiko grabazio analogikoekin osatu zuten diskoa. ETC-prentsa Berria, 2008-04-24
Grabazio analogikoa Steve Albinirekin, hiru musikariak estudioan aldi berean, espaziorik gabeko sekuentziazioa, nazioarteko kontratua (Roadrunner Records), Nirvanaren itzala... ETC-prentsa Berria, 2010-01-03
Grabazio analogiko bikainenak ere sartzen du distortsioa, nahiz txikia izan. ETC-zientzia, zuzenbidea Telebista produkzioa, Askoren artean, EHU, 2006
Itzaltze analogikoa deitzen zaio telebistetan analogikoan emititzeari eten zenean digitalean emititzen hasteko. Itzaltze analogikoak aldaketa handia suposatu zuen eta inpaktu handia suposatu zuen gizartean eta ekonomian, baina batez ere teknologia berrien garapenean eragina izan zuen. ETC-entziklopedia Itzaltze analogiko, Wikipedia
Erriberan, gainera, ekainaren 30etik aurrera ez da kate hori ikusiko, orduan izanen baita eremu horretan itzaltze analogikoa. ETC-prentsa Berria, 2009-01-31
Areago, Nafarroan abenduaren 10eko itzaltze analogikoagatik BECeko finala ezingo badut, orain lau urte bezala, ETBren bidez ikusi. ETC-prentsa Berria, 2009-11-24
Araban itzaltze analogikoa izango den 23 herrietako etxeen %83k jada egokitu dituzte antenak lurreko telebista digitala ikusteko. ETC-prentsa Berria, 2009-09-15
5. hedabidegabekeria: Nafarroan itzaltze analogikoak eskaintza digital publikotik kanpo utzi du ETB. ETC-prentsa Argia, 2010-02-28
Itzaltze analogikoa azkartu ahala, aferaren osagai eta eztabaidak konplikatuz doaz, ulertzeko gero eta zailagoa den eran. ETC-prentsa Berria, 2015-04-12
Batzuei irakurriz ematen du "itzaltze analogikoaren" eskemarekin dabiltzala, halako batean tipping point hori gertatuko dela, eta hortik aurrera digitala bakarrik izango dela edizioa. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 173 zbk., 2009 - uztaila-abuztua
Seinale analogikoa fenomeno elektromagnetiko batek eragindako seinale mota bat da. ETC-entziklopedia Seinale analogiko, Wikipedia
Noiz desagertuko da seinale analogikoa? Egun bi seinale motak eskaintzen diren arren, seinale analogikoa desagertu egingo da. ETC-prentsa Berria, 2008-11-12
Gaur itzaliko dute Nafarroa osoan telebistaren seinale analogikoa. ETC-prentsa Berria, 2009-12-10
Lau izango dira, halere, abendutik aurrera seinale analogikoa jasotzen jarraituko duten herriak Nafarroan; Leitza, Goizueta, Areso eta Arano. ETC-prentsa Berria, 2009-02-17
Irudia manipulatzeko orduan ere, aurrerantzean, orde Goiena Telebista digitalerako prestatzen ari da, baina oraindik Euskal Herriko etxe gehienetan seinale analogikoa ikusten da. ETC-prentsa Goienkaria, 2001-09-07
Lehengo seinale analogikoarekin ez bezala, seinale digitala ez da erdipurdi ikusten; jasotzen da edo ez. ETC-prentsa Goienkaria, 2010-05-14
Zeren Jaizkibeleko hedagailuaren seinale analogikoa gelditua baita. ETC-prentsa Herria, 2010-04-01
2015eko abenduaren 31n telebista seinalea aldatuko da Mexikon, egungo seinale analogikoa digital bihurtuko baita. ETC-prentsa Argia, 2015-03-15
Seinale analogikoa hainbat hilabetez mantendu zuten, erabat itzali aurretik. ETC-prentsa Berria, 2018-09-13
Sistema horretan, seinale analogikoaren laginketa egiten da, hau da, bere maila edo nibela aldiro (periodikoki) neurtzen da, eta lortutako lagina, neurturiko mailaren proportzionala den zenbaki bitar bihurtzen da. ETC-zientzia, zuzenbidea Ekoizpena eta errealizazioa, Arantza Gutierrez, UEU, 2001
Zirkuituetan bi seinale-mota erabiltzen dira: seinale analogikoak edo seinale digitalak; eta hortik sortzen da zirkuituen sailkapen hau, zirkuituak prozesatzen dituen seinaleen arabera. ETC-zientzia, zuzenbidea Zirkuitu elektriko eta elektronikoen oinarrizko analisia, Olatz Arbelaitz, Txelo Ruiz, UEU, 2001
Edozein modutara, sistema analogikoaren abantaila da, seinale analogikoak zarata-maila handia izan arren, seinalea hargailura iritsiko dela interferentzia eta guzti. ETC-zientzia, zuzenbidea Ikus-entzunezko informazioaren teknologia, Iñaki Zabaleta, UEU, 2002
Seinale analogiko bat zera da: une jakin batean, definizio-eremu baten barruan dauden infinitu baliotako edozein har dezakeen magnitudea duen seinalea. ETC-zientzia, zuzenbidea Elektronika digitala, Askoren artean, EHU, 2010
analogikoa da (3)