Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

analogia 1 iz berdinak ez diren gauzen arteko antzekotasuna edo antza.

Proportzioa erlaziotik sortzen da, grezieraz analogia esaten den horretatik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1470. orr.

Analogiak, sinbologiak eta metaforak erabiltzen ditu Jainkoaz hitz egiteko.  Berria - Gaiak   2006-03-09

Antigoaleko egiptoar izkribuok, berriz, poesia funtsean analogia dela erakusten digute.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 220. orr.

Aldez aurretiko informazioak eraginak izaten direla analogia asko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 238. orr.

Analogia psikologia mailakoa da; baina hori onartzea ez da nahikoa gertaera fonetikoetatik bereizi ahal izateko, zeren fenomeno fonetikoak ere har baitaitezke psikologia mailako gertaeratzat.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 206. orr.

Analogiak aldez aurretiko eredu bat izatea eta eredu horren imitazioa eskatzen ditu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 201. orr.

Egia da analogiak [...] desberdintasun foniko hori bera erakutsiko luketen bikote berriak sor ditzakeela.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 199. orr.

Analogiak erregulartasunaren alde jokatzen du, eta eraketa eta flexio moduak bateratzeko joera du.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 202. orr.

Analogia da hizkuntza baten arkitektura etengabe aldarazi ohi duten indar guztien laguntza onena, eta alde horretatik, bilakaera-eragilea da analogia.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 213. orr.

Analogiari dagokio, hain zuzen, hitzen kanpo itxuran gertaturiko aldaketa fonetikoak ez diren horiek guztiak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 201. orr.

Mimesis analogiaren aski sinonimo egokia da, funtsean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 187. orr.

Analogiaren inongo eraginik jasotzen ez duten bakarrak hitz soilak dira, hala nola izen bereziak, eta horien artean leku izenak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 215. orr.

Barneko begiespen horrek ezein tankerarik ematen ez duenez gero, gabezia hori analogien bidez osatzen saiatzen gara.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 48. orr.

Lege honek, lege frantsesarekin analogiarik ez duten erlazioak gogorarazten ditu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 118. orr.

Analogiaz sorturiko forma berria.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 207. orr.

Serora batzuk, analogiaz konturatuta, pikondoak baratzetik kentzearen aldekoak ziren.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 86. orr.

Ondoren, aldaketa fonetikoak, alternantzia eta analogiazko gertaerak aztertuko ditugu, eta amaitzeko, hitz batzuk esango ditugu herri etimologiari eta aglutinazioari buruz.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 181. orr.

Analogiazko fenomenoak ez dira aldaketak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 203. orr.

Horrekin esan nahi da Bera (gorets bedi!) ez dela aldakor, ez zaiola deus berririk gertatzen, baina ez, ordea, Jainkoa (gorets bedi!) denboraren esferan sartzen denik, Beraren eta denboraren barruan sarturik dauden gauzen artean nolabaiteko analogiarik balitz bezala, Bera, horrela "lehena" eta "azkena" gertatuz.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 142. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gizonaren gogora orduko, dena da analogia huts: erlijioa, poesia, zientzia.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 42. orr.

Beste era batera esanda, Bazinen iritzian, analogia "perfektua" nahi izatea sustraitiko eta betidaniko premia du gizakiak; baina analogia perfektu hori gizakiaren produkzioetan ezusteko bat baizik ez dela uste duten teorialarietakoa da, orobat, Bazin.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 188. orr.

Gombrichek dioenez, pinturako analogiak (edo analogia ikonikoak, oro har) (10-1) bi alderdi ditu: [...].  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 186. orr.

Ez ditut alferrik gogora ekartzen analogia irudikagaitzok; badute zerikusirik Aleph-arekin.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 169. orr.

Lehenik aurkitutako hirutasunak: mens, notitia et amor delakoak Jaungoikoagana hurbiltzeko aurreneko analogia osatzen du.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 24. orr.

Horrekin esan nahi da Bera (gorets bedi!) ez dela aldakor, ez zaiola deus berririk gertatzen, baina ez, ordea, Jainkoa (gorets bedi!) denboraren esferan sartzen denik, Beraren eta denboraren barruan sarturik dauden gauzen artean nolabaiteko analogiarik balitz bezala, Bera, horrela "lehena" eta "azkena" gertatuz.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 142. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Analogia-adierazleak eta mailak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 190. orr.

Ez da ustekabeko gauza, eta pertzepzioari dagokion aldetik, sakontasun-adierazleak analogia-adierazleen garrantzi handiko parte bat dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 193. orr.

Badira analogia-mailak, lehen terminoak duen garrantziaren arabera.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 190. orr.

Kode horietako batzuk ia unibertsalak izango dira (pertzepzioari dagozkionak), beste batzuk nahiko naturalak oraindik, baina gizarteak itxuratuagoak (analogia-kodeak, adibidez; [...]).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 233. orr.

Suposatzen da ondo definitutako espazio-denborazko esparru bateko gertaera guztien artean, arrastoa aurkitu ahal izan zaien fenomeno guztien artean, harreman homogeneoen sistema bat finkatu ahal izan behar dela, hauetako bakoitza ondorioztatzea zilegiko duen kausaltasun sarea, alegia, analogia-harremanak elkar nola sinbolizatzen duten erakusten dutenak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 16. orr.

Gaur egun bertan ere, kubismoa bera, jendeak egiaz estilo artistiko bikaintzat hartzen badu ere, irudikapen deformatzaile bezala hartzen da, ia beti gutxi-asko argazkiarena izaten den analogia-arautik urruntzen den irudikapen modu bat bezala, alegia. nahiago dugu adierazle kontzeptua erabili (eta analogia-aztarrenak direla esango dugu), eraikuntza oso horretan parte hartzen duten irudiaren elementu guztiak izendatzeko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 186. orr.

Oso-osorik gauzatzen du, beraz, antzekotasun ideala, analogia-desira ororen funtsean dagoen ilusio magikoaren premia asetzeko egokia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 188. orr.

· Errealtasun-efektu hau Mendebaldeko Berpizkunde ondoko irudikapenaren ezaugarria da, gainera, helburu errealista baten mende jarri nahi izan baita beti irudikapen-analogia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 108. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus