Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Badirudi esakune hau giza arrazoimenaren analizatzaileen oharrei orain arte itzuri egin zaiela, eta beren susmoei zuzenki kontrajartzen zaiela ere bai, nahiz eta kontraesan ezin den eran ziurra eta ondorioetan oso garrantzitsua den. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 35. orr.
Errima bilatzailea, azken batean, Ixa taldeak egindako sortzaile analizatzaile morfologikoan oinarritzen da. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-01-13
Xuxen azpiproduktu bat da, analizatzaile morfologikoa du oinarrian. ETC-prentsa Berria, 2019-10-06
Analizatzaile morfologiko automatikoen eginkizuna da hizkuntza bateko hitz bat hartu eta haren erroa eta erro horri lotutako hizki guztiak bereiztea. ETC-zientzia, zuzenbidea Hizkuntza eta hizkuntzalaritza: hastapenak, Askoren artean, EHU, 2010
Eustagger bi-mailatako formalismoan oinarrituta sortu zen estaldura zabaleko analizatzaile morfologikoa da. ETC-zientzia, zuzenbidea Ikergazte-2017-Giza zientziak eta Artea, Askoren artean, UEU, 2017
Analizatzaile sintaktiko bat gramatika formalaren arauei jarraituz karaktere-kate bat analizatzeko erabiltzen den programa informatikoa da. ETC-entziklopedia Analizatzaile sintaktiko, Wikipedia
Tresnei dagokienez, aplikazioak egiteko erabiltzen diren tresna orokorrak honakoak dira: lematizatzailea, analizatzaile sintaktikoa, desanbiguatzaile semantikoa eta abar. ETC-prentsa Argia, 2000-10-22
Oinarriak finkatu behar genituen, eta proiektu bat planteatu genuen horretarako: lexikoa prestatu, analizatzaile morfologikoak egin, analizatzaile sintaktikoak... ETC-prentsa Berria, 2018-12-09
Makinei dagokienez, sinplifik azioa aurreprozesu moduan erabil daiteke Hizkuntzaren Prozesamenduko (HP) zenbait sistematan: analizatzaile sintaktikoan (parser), itzulpen automatikoan, galde-erantzun sistemetan, laburpen automatikoak egiteko sistemetan; beste aparatuek (mugikorrak, PDAk, tabletak... ETC-zientzia, zuzenbidea Euskal hizkuntzalaritzaren egungo zenbait ikerlerro, Askoren artean, UEU, 2014
Arazoak arazo, sintaxi konputazionalak aurrera egin du eta analizatzaile sintaktikoak horren adibide dira. ETC-zientzia, zuzenbidea I. Ikergazte Nazioarteko ikerketa euskaraz, Askoren artean, UEU, 2015
ixaKat4 webgunean hizkuntza analizatzeko baliabideak eskuragarri daude: oraingoz, euskararako etiketatzaile/desanbiguatzaile morfosintaktikoa eta analizatzaile sintaktikoak. ETC-zientzia, zuzenbidea IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan, Askoren artean, UEU, 2019