Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beraz, "analitikotasuna", "esanahia" eta "definizioa" gurpil zoro batean nahasita dauden kontzeptu ilunak dira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 131. orr.
Erredukzionismoa ontzat ematen badugu, "esanahi" kontzeptua (eta beraz, baita analitikotasuna ere) erabilgarri eta ulergarri egingo dugu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 131. orr.
Analitikotasuna definitzerakoan definizio kantiarra hartu izan da oinarritzat: perpaus bat analitikoa izango da baldin eta soilik baldin (bsb) subjektuak, atxiki zaion predikatua, jada inplikatzen badu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 131. orr.
Enpiristak -neurrizkoak batez ere- zailtasun hori gainditzen ahalegindu dira analitikotasunaren nozio berriak garatuz Kantena ordezka dezaten. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 110. orr.
Nahasketa saihesteko, analitikotasunaren nozio eraldatu sinpleena Gottlob Frege-k aurkeztu zuena da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 111. orr.
Quinek Hizkuntzaren Filosofiari eginiko ekarpen nagusia esanahiaren kontzepzio tradizionalari (eta, horren bidez, analitikotasunari) egiten dion kritika da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 132. orr.