Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

analitikoki izlag era analitikoan; ikuspuntu analitikotik.

Maimonen arabera, Aristoteles oso kontuz ibili zen eta ez zuen uste izan bere argudioak analitikoki baliozkoak zirenik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 17. orr.

Horrela, berari jarraiki egun batean agian arrazoimen hutsaren Filosofiaren sistema osoki aurkeztu ahal izango da analitikoki nahiz sintetikoki, bere ezagutzen hedapenaz nahiz mugapen soilaz osatzen bada ere.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 38. orr.

A priori sintetikoki pentsatua zegoena a posteriori analitikoki itzultzen digute, eta gainera, biak adostuz.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 66. orr.

Haiek analitikoki baino ez direla sortzen analisiaren bitartez (beren osotasuna apodiktikoki ziurra izan gabe), hauek sintetikoki, eta beraz, adigaia bera eginez, besteek, aitzitik, adigaia argitu besterik egiten ez duten bitartean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 252. orr.

Orduantxe pasatzen da Unamuno, lehenago euskararen pobretasuna teoria jakin bateko filologo gisa analitikoki egiaztatzera zuhurki mugatu izatetik, mintzaira horren abandonoa gudakoiki Bilbon aldarrikatzera.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 109. orr.

Sagardoa, analitikoki, ona den jakiteko honako parametroak hartzen direla kontuan azaldu digu Kamiok: mostoaren edo sagardoaren azidotasuna, taninoa, alkohola eta ph-a.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus