Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

analitiko 1 izond analisiarena, analisiari dagokiona; anilisiaren bitartez lortua.

Ezpiritü sintetiko bat heben, gaüzak orokorki eta globalki borogatzen dütüana; ezpiritü analitiko bat han, xehetarzünetan trebeki sartzen dena.  Herria   2001-08-09

Trebetasun berezi bat eskatzen du kritika mota horrek, irakurtzeko era analitiko bat: atalak zelan banatu.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 175. orr.

Emaitza orokor legez, "analitiko" terminoak esanahi finko bakarra ez duela ikusi da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 110. orr.

Filosofia Analitikoan diharduten autoreek garrantzi handia eman zioten hasieratik beretik hizkuntzaren azterketari. Hizkuntzaren Filosofia XX mendearen hasieran sortu zela esan dezakegu, filosofia analitikoarekin batera.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 126. orr.

Azken boladan, zenbait filosofo analitiko -Rorty eta Putnam, besteak beste- hermeneutikaren metodologietara hurbildu dira eta Ernest Tugendhat eta Paul Ricoeur filosofo kontinentalak metodologia analitikoetara hurreratu dira, Wittgensteinen filosofia eta Heideggerrena parekatuz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 91. orr.

Geometria analitikoa (aljebraren bitartez lotura bat ezartzen baitu zenbakien eta espazio geometrikoaren artean).     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 87. orr.

John Wilkins-en hizkuntza analitikoaren azterketan luzatu nintzen, orobat, non hitz bakoitzaren definizioa hura osatzen duten letretan baitago.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 219. orr.

Teoria analitiko hauek inbariantzaren hipotesi deitu ohi denaren erabileran oinarritzen dira guztiak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 53. orr.

Erantzun analitikoak agian pentsatzea argitzen du, baina ez du ematen ezagutza hedaturik pentsatze hori bere ahalgarritasunean funtsatzen duenaz.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 173. orr.

Oso gogoan hartu behar da, beraz, pertzepzioaren elementuak -argitasuna, ertzak, koloreak- ez direla inoiz bakanka gertatzen, era analitikoan, denak batera baizik, eta baten pertzepzioak eragina duela besteak pertzibitzeko moduan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 31. orr.

Judizio analitikoen eta sintetikoen arteko bereizketaz.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 34. orr.

Lantzen ari zaren gaia edo autorea zein diren jakinda, liburuko aurkibide analitikoan edo izenenean bilatu zein orritan agertzen diren aipatu hitzok, eta orrialde horiek irakurtzearekin bakarrik askotan nahikoa izaten da bilatzen duzun informazioa eskuratzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 378. orr.

Antza denez, antzinako latina egokia da bertan azterbide analitikoarekin lan egiteko.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 209. orr.

Beraz, ikuspegi analitikoa da: osoa eratzen duten zatiak aurkitu, eta osoari buruzko dena ikasi eta azaltzeko gauza izatea espero du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 284. orr.

Humboldten ikuspegiak analitikoa izan nahi du, hau da, lan razional bat da, ikerketa bat.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 37. orr.

Era berean, Geometria hutsaren ezein oinarri-esakune ere ez da analitikoa. "Bi punturen arteko lerro zuzena motzena da" esakune sintetikoa da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 36. orr.

2 filosofia analitiko

Horren baitan filosofia analitikoa dugu, batez ere giro anglofonoetan eragin handikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 266. orr.

Lan horretan, anglo-saxoniar filosofia analitikoaren estilo guztiz abstraktuan egina baita, analogiaren eta irudikapenaren gaiak bigarren mailako gaiak dira biak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 189. orr.

UBIko programan, berriz, filosofiaren historia osoa ageri zen, hasi presokratikoetatik eta filosofia analitikoraino.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 97. orr.

3 geometria analitiko

Apolonioren jarraitzaile gisa, geometria analitikoa sortu zuen; Diofanteren jarraitzaile gisa, zenbakien teoria.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 345. orr.

4 hizkuntza analitiko

Jakingura dena saia liteke México kaleko Liburutegi Nazionaleko apal ilunen batean lurperaturik egon behar duen nire John Wilkins-en hizkuntza analitikoaren azterketa laburraren ale bat bilatzen; beste argitalpen bat ondo merezi lukeen lana bera: besterik ez bada, dituen akats ugariak zuzendu edo ematzeko.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 204. orr.

5 kimika analitiko (corpusean ez dago; ETCn 63 agerraldi)

Kimika analitikoa: osagai kimikoen banaketa aztertzen duena. ETC-entziklopedia   Analisi (argipena) Wikipedia

Kimika analitiko ikasketak Donostian hasi zituen, eta, ondoren, Londresera joan zen karrera bukatzera. ETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2013-01-18

Kimika analitikoan erabili ohi diren teknikez baliatu da Morillos eraikinek dituzten patologiak aztertzeko. ETC-prentsa   Berria, 2016-01-17

2020an Martera joango den tresna baten eraikuntzan parte hartzen ari da EHUko IbeA kimika analitikoko ikerketa taldeko zuzendaria. ETC-prentsa   Berria, 2018-04-01

Canciok azaldu du zentroko ikerketa adarrek mikroskopia aurreratua, biologia molekularra eta kimika analitikoa baliatzen dituztela osasunaren, itsasoaren eta kutsaduraren arteko harremanak aztertzeko. ETC-prentsa   Berria, 2018-04-29

Erreakzioa bat-batean geldiaraz badaiteke, kimika analitikoaren metodoak erabiltzeko modua izango dugu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika fisikoa, Askoren artean, EHU, 2006

Bertan ikus daitekeenez, jakintza-arloak markatzen dira jadanik (Kimika > Kimika Analitikoa), eta baita beste hizkuntza batzuetako termino baliokideak (kasu honetan ingelesez eta gaztelaniaz). ETC-zientzia, zuzenbidea   Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan, Jose Ramon Etxebarria Bilbao, UEU, 2014

6 kontabilitate analitiko (corpusean ez dago; ETCn 11 agerraldi)

Kudeaketarako kontabilitatea, kontabilitate analitikoa edo kostuen kontabilitatea da kontabilitatearen beste adar bat. ETC-entziklopedia   Kontabilitate, Wikipedia

Kontabilitate analitikoarekin jakin liteke zenbat gastatzen den programa bakoitzean. ETC-prentsa   Berria, 2013-12-08

7 martxa analitiko (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Martxa analitikoa erreakzio kimikoen bitartez ioi inorganikoak disoluzioetan identifikatzeko prozesu tekniko eta sistematikoa da. ETC-entziklopedia   Martxa analitiko, Wikipedia

8 mekanika analitiko (corpusean ez dago; ETCn 18 agerraldi)

Coriolis-ek billar jokoaren mekanika analitikoari buruzko liburua idatzi zuen. ETC-literatura, saiakera   Artikulu eta hitzaldien bilduma, Charles Sanders Peirce (Ibon Uribarri), Pentsamenduaren Klasikoak, 2005

Beste horrenbeste gertatuko litzateke mekanika analitikoarekin, eta zientzia logikoki deduktibo baten beste edozein azalpenekin ere. ETC-literatura, saiakera   Annus Mirabilis, Albert Einstein (Jose Ramon Etxebarria), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009

Horren bertsiorik ospetsuena, zalantzarik gabe, ekintza minimoaren printzipioa dugu; dotore deduzitzen da hartatik mekanika analitikoaETC-zientzia, zuzenbidea   Formen matxinada, Jorge Wagensberg (Juan Garzia), EHU, 2007

Arazo horiek gainditzeko, mekanika analitikoan koordenatu orokortuak erabiltzen dira; horien bidez, sistema mekanikoak dituen askatasun-graduak definitzen dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan, Jose Ramon Etxebarria Bilbao, UEU, 2014

1912tik 1914ra arte, fisika teorikoko katedraduna izan zen ETH Zurichen, eta bertan mekanika analitikoa eta termodinamika irakatsi zituen. ETC-entziklopedia   Albert Einstein, Wikipedia

Mekanika analitikoaren oinarrizko ekuazioak dira. Partikula sistema baten energia zinetikoa (T), koordenatu orokortuak (qi), indar orokortuak (Qi) eta denbora (t) erlazionatzen dituen ekuazioak dira. Sistemaren "askatasun gradu" bakoitzeko ekuazio bat izaten da. ETC-entziklopedia   Joseph-Louis Lagrange, Wikipedia

9 metodo analitiko

Hizkuntzalaritza, berez, gera daiteke bigarren azterketa maila horretan; eta haren metodo analitikoaren helburu bakarra zatizko oharketa horiek direla ere esan dezakegu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 267. orr.

Berrogeita hamarreko urteetan, datuetatik gramatikara eramango zuen metodo analitiko bat aurkitzeko saioak ziren nagusi hizkuntzalaritzan.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 10. orr.

10 proba analitiko (corpusean ez dago; ETCn 22 agerraldi)

Proba analitikoak edo analisiak medikuntzan diagnostikoa lortzeko laborategian egiten dituzten proba osagarri mota bat dira. ETC-entziklopedia   Proba analitiko, Wikipedia

Gaixotasun horren proba analitikoa egiten diete ginekologoek haurdun dauden emakumeei aurreneko kontrolean. ETC-prentsa   Berria, 2006-06-20

Eliseo Gilek berak beste zenbait adituren 13 txosten aurkeztu zituen iragan astean, grafitoen benetakotasunaren alde, eta Arabako Diputazioari eskatu zion objektuen proba analitikoak egin zitzan afera argitze aldera. ETC-prentsa   Berria, 2009-11-06

Horrela, gai hau argitzeko daukagun bide bakarra zein den adierazten digu: zientzia, proba analitikoak, ostrakak benetakoak diren ala ez zehaztuko dizkigutenak. ETC-prentsa   Berria, 2011-07-13

11 psikologia analitiko (corpusean ez dago; ETCn 15 agerraldi)

Carl Gustav Jung suitzar psikiatria izan zen, psikologia analitikoa sortu zuena. ETC-entziklopedia   Carl Gustav Jung, Wikipedia

Psikologia analitikoaren praktika psikoterapeutikoak pazienteak inkontziente kolektiboarekiko duen harremana ikertzen du. ETC-entziklopedia   Inkontziente kolektibo, Wikipedia

"Mysterium coniunctionis" (1955-1956) obran, alkimia eta psikologia analitikoaren arteko talkaren azken ezarpenak lotzen ditu. ETC-entziklopedia   Alkimia, Wikipedia

Hartmannek psikologia analitiko orokorra zein analista batek norbanako baten funtzionamendua ebaluatzeko eta interbentzio terapeutikoak proposatzeko bitarteko kliniko bat sortu zuen. ETC-entziklopedia   Niaren psikologia, Wikipedia

Bada, bera ausartu egin da: A Dangerous Method filmean, psikologia analitikoaren sortzaile Carl Gustav Jungen barne gatazka kontatzen du zuzendari kanadarrak. ETC-prentsa   Berria, 2011-09-03

Psikoanalisiaren beste aitzindarietako bat izan zen, eta psikologia analitikoa delakoa sortu izanagatik da ezaguna. ETC-prentsa   Berria, 2011-11-23

Psikoanalisiak eta Psikologia Analitikoak bide ezberdinetatik ibili badira eta badabiltza ere, azken hogeita bost urteetako hainbat garapenek interesen bateratzea eragin dute hainbat arlotan. ETC-literatura, saiakera   Niaren eta inkontzientearen arteko harremanak, C.G. Jung (Lontxo Oihartzabal), Pentsamenduaren Klasikoak, 2003

Haien diseinuak zeharkako sekzioaren eta bi dimentsioko siluetaren alborakuntza zuen ardatz eta antzinateko inongo arraza ezagunek inoiz iritsi zuenaz gaindiko psikologia analitikoa adierazten zuen. ETC-literatura, saiakera   Eromenaren mendietan, H.P. Lovecraft (Ainhara Ruiz), Alberdania-Elkar, 2010

12 zenbakien teoria analitiko (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi)

1903an, Landau-k zenbaki lehenen teorema izenarekin ezagutzen zenaren froga askoz ere errazagoa eman zuen eta, ondoren, zenbakien teoria analitikoaren lehenengo jokaera sistematikoa aurkeztu zuen Handbuch-en. ETC-entziklopedia   Edmund Landau, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus