Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Analista horrek maratz-maratz zerrendatu zituen emaitza hain nabarmenkiro susmagarri baina formalki aitzakiagabe haiek; zorroztasun-grina biziz sinatu zuen analisi bakoitza. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 209. orr.
Zenbait analistak diote egoera honetan gerra piz daitekeela, eta beste zenbaitek baieztatzen dute Georgiak nazioarteko arreta erakarri nahi duela, Errusiak gatazkan bitartekari izateari uzteko. Berria - Mundua 2004-08-17
Etxebek, nik bezala, Ekonomia ikasi zuen; nik ez bezala, ekonomilari lana topatu zuen, analista gisa, burtsa-agentzia batean. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 95. orr.
Linea kontserbakorra daukagu bestetik: Iraultza Frantsesak berehala izan ditu gisa honetako behatzaile eta analistak, Tocqueville bat Frantzian, Burke Ingalaterran, L. von Stein Alemanian. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 218. orr.
Jonathan Power analistak International Herald Tribune egunkarian idatzi berri duen artikulua. Berria - Euskal Herria 2004-12-05
Analistak artelanaren aurrean duen egitekoa ez da, horrenbestez, irudikatua interpretatzea, irudikatu horren bidez erreprimitzen dena interpretatzea baizik; ez produktu burutua, beraz, produktu horretan beren aztarrena utzi duten eragiketa inkontzienteak baizik. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 112. orr.
Nolanahi ere, alderdi operatibotik bakarrik interesatzen zaie analistei [...], azentuaren kokalekua zehazteko, segmentuen zenbait ordezkatze sistematizatzeko. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 135. orr.
Hizkuntzalariek diskurtso hitzari zentzu erabat ezberdina eman ohi diote; logikoek eta analistek beste modu batean darabilte. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 125. orr.
Analistek diote Ibex indizea %10 eta %15 artean errebalorizatuko dela. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 28. orr.
Aditu eta analistek jada aurreikusten zuten hazkuntza defizitean, baina iragarritako 53.000koa baino handiagoa izan da azkenean inportazio eta esportazioen arteko aldea. Berria - Ekonomia 2004-12-15
Are gehiago, analistek ez dute espero interes tasetan inolako aldaketarik hurrengo urteko erdia arte. Berria - Ekonomia 2004-12-01
Analista guztiek espero bezala, AEBetako Erreserba Federalak puntu laurden igo zituen atzo interes tasak, %2tik %2,25eraino. Berria - Ekonomia 2004-12-15
Idazleok eta psikoanalistak espezie berekoak omen ginen: analistek joera sadikoa zuten, eta guk, berriz, idazleok, masokista tankerakoa. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 113. orr.
Analisten arabera, pobrezia izan zen martxoko enfrentamenduen eragileetako bat. Berria - Mundua 2004-10-23
CIArentzat lan egindakoa da David MacMichael, zerbitzu sekretuetako Inteligentzia arloko analista gisa. Berria - Mundua 2004-08-22
Munduan gertatu diren aldaketen berri emateko nolabait, analista politikoek nahitaez parte-hartze demokratikoari buruz zerbait esan beharko dute. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 225. orr.
Manuel Castells bezalako analista seinalatua honelako ondoriora iritsi da: [...]. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 55. orr.
Analista palestinarrek diote Sharonek, bere gogortasunean, Gazako kokagune guztietatik eta Zisjordaniako lautik erretirada gauzatu zuela, abuztuan. Berria - Harian 2006-01-06
Kazetaria eta nazioarteko analista da. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 21. orr.
Sedano partaide zen analista taldeak hura Espainiako ordezkari izendatu ondoren, Europako Biltzarrean literatura eta neurosiari buruzko mahai-inguru batean nire izena sartzeko moldatu zelako nengoen Londresen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 105. orr.
Burtsako balore zerrenda bati dardoak botatzen ari diren tximino begi estaliek eta finantza analistek aukera bera dute balore arrakastatsuak zeintzuk izango diren aurreikusteko orduan. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 27. orr.
Ibermaticako lan hitzarmenean programatzaile baten urteko soldata 2008. urtean 12.701,92 euro da, eta analista-programatzaile batena, berriz, 13.822,74 euro. ETC-prentsa Berria, 2008-11-11
Esan zion IBM ordenagailu berri-berri bat ekoizten hasiko zela Italian, Vimercateko plantan, eta Napoliko filialak zulatzaile-egiaztatzaileak, langileak eta analista-programatzaileak beharko zituela. ETC-literatura, saiakera Ihesi doana eta gelditzen dena, Elena Ferrante (Miren Iriarte), Igela, 2016
Analista eta programatzaileen arteko komunikazio arazoa dela eta (dokumentu bat ez da nahikoa zer egin nahi den azaltzeko) beste lan kategoria bat sortu zen analista-programatzailea deiturikoa. ETC-entziklopedia Programatzaile, Wikipedia
analista guztiek (3); analista politiko (5); analista politikoa (4); analista politikoak (3)
bankuko analistak (4); zenbait analistak (3)
analistek ez (3); analistek uste (3); dute analistek (4)