Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

analisi (ETCn 25.973 agerraldi) 1 iz osotasun baten zatien azterketa; gertaera, idazlan, teoria eta kidekoen azterketa zehatza; gai elkartu edo nahastura bat bere osagaietan banatzea.

Ondo, beti bezala; eta guztiz bat nator analisiarekin.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 90. orr.

Xehetasun bakoitzari hain arreta gogotsu eta zorrotza jartzea, ezkutukoa etengabe miratzea, halako azterketa eta analisia, bere-berezkoak ditu Touretteren sindromedunaren gogamen urduri eta zorrotzak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 94. orr.

Zaragozako laborategiaren analisia baino ez zaigu falta.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 154. orr.

Lehen urrats gisa, berak egiten ez zekiena egin behar nuen: garai hartan ez zen erraza analisirako produktu pururik aurkitzea, eta zenbait aste eman beharko nituen bentzeno, klorobentzeno, klorofenol, toluidina eta beste arazten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 83. orr.

Agian gutxiago iseka eta zapalketa artean supizturiko matxinada baten analisian.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 17. orr.

Bidearen aldapak eta egunaren akidurak ez zizkigun analisia sakonak errexten! Zeraman biziaren pusketa zenbait agertu dizkit, gure urrats irregularren araberakoak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 33. orr.

Analisiaren azken buruan, normalean, trebetasuna maila handi batean punpezia nabarmena dela aurkitzen da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 250. orr.

Odolaren azukrea, pixaren analisia, tentsioa, pultsua, pisua...  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 121. orr.

Hiru hedabide mota horien artean prentsa jo izan da beti eraginkorrentzat, besteak beste, analisirako eskaintzen duen bidea handiagoa delako.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 118. orr.

- Rochefort jaunak ez du nire analisia onartzen, baina bera frantsesa da.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 65. orr.

Gu, saioa amaitu osteko tragoxkadarekin, saioaren analisia egiten eta geure buruaren lana ebaluatzen hasi ginen.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 145. orr.

Ramon Saizarbitoriaren Ehun metro lanari buruzko azterketarekin eta garai hartan egin nituen hainbat erreseinekin eta abar, analisiaren bidean zerbait hausten ari nintzela konturatu nintzen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 238. orr.

Errazenetik hasiko naiz, esanez ezen, egin dudan analisiaren arabera, nere biziak ez duela semantikarik (biziaz ari naiz, ez biografiaz).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 198. orr.

Vilak itxi du analisia: "Noe aurrean ibiltzen da beti, Cunego ere ikusgarri ari da...".  Berria - Kirola   2004-05-06

Jendeak nazioarteko analisiak gustura irakurtzea da nire xedea.  Berria - Euskal Herria   2004-07-04

Baina, menturaz, Sokratesen ikaslea izan zen Kalliklesen kasua da sofistikaren analisiak izan zuen gauzatzearen lekukotasunik beteena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 38. orr.

Bere salako sendagileari haren analisia egin zezaten gomendatzeko eskatu zion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 135. orr.

Azken urteotako euskal kulturaren analisia nahi den esparrutik eginda ere ateratzen zaidan ondorioa da hau.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 94. orr.

Analisiek ez zuten zalantzarako tarterik uzten: hatz-markak ez ziren gizakiarenak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 64. orr.

Analisiak jakinda gero, Sararekin egon beharra nuen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 221. orr.

- Zer, atera dira analisiaren emaitzak, doktore?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 390. orr.

Bere ohean botata, guztiaren analisia egin nahian ari zen Joseba.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 129. orr.

Xabi nik idatzitako kapituluaren analisia egiten ari zaidan bitartean, liburuko beste orri batzuk begiratzeari eman diot, jakin-minez.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 35. orr.

Sendagaiek eragindako alergia, idatziko du alergologoak, analisien emaitzak ikusi ondoren.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 48. orr.

Halaz, aztarna ekologikoaren adierazleak emandako analisiaren bidez, badakigu Lurrean biologikoki produktiboak diren bi hektarea besterik ez dela pertsonako.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 64. orr.

Halakotzat harturik, bertsolaritzaren formula-izaerak inolaz ere ez du analisirako gaitasuna oztopatzen, baizik eta haren bitarteko bilakatzen da.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 166. orr.

Analisiaren urrezko aroa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 87. orr.

2 (izenondoekin)

Gorraizek berak jakinarazi zuenez, Koordinakundeak, nolanahi ere, analisi sakonagoa egingo du datozen egunetan, prentsa oharraren edo prentsaurreko baten bidez.  Berria - Euskal Herria   2004-11-24

Azterketan era guztietako analisiak egingo dira: analisi urbanistikoak, sanitarioak, ingurumen azterketak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-20

Odolaren analisi zehatza egingo da txirrindulari batzuekin, eta azpijokoa egin dutela sumatzen badugu, lizentzia kentzeko eskumena izango dugu.  Berria - Kirola   2004-01-24

Horrela erakutsi dute orain egun batzuk egin zituen analisi zorrotzek.  Berria - Kirola   2004-03-25

Besteak beste, hilobietako gorpuen analisi forentse zorrotzak egingo zirela baieztatu zuten, baina oraindik inolako azalpenik eman gabe jarraitzen dute.  Berria - Kultura   2004-07-08

Esan bezala Gidariaren azpitestuan dagoen analisi psikologikoaren azterketak nortasunaren freudiar ikuskerarekin harreman puntu batzuk dituen teoria bat aurkezten digu.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 13. orr.

Baina era berean, halako sen berezia zuen, garaiko munduarekin sintonizatzeko (ez noski analisi teorikoen bidez, berezko senez eta intuizioz baizik).  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 22. orr.

Labur ditzagun orain gure analisi luzearen fruitu eskas baina argiak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 185. orr.

Horiek horrela, harritzekoa da bai ikustea nolako hutsaltasunez defendatzen diren horrelako eragina izango luketen ekimenak, inolako ñabardurarik gabe, haien sendotasunen eta ahultasunen analisi global eta estrategikoetan sakonean murgildu gabe.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 156. orr.

Egin dezagun analisi kasuistiko bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 42. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eta, azkenik, zelula "iragankorrek" inhibi ditzakete zelula "iraunkorrak": zelula "iragankorrak" alarma-sistema moduko bat-edo balira bezala har daitezke, bada, eta zelula "iraunkorrak" analisi-tresna bat balira bezala.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 34. orr.

Batzuetan, batez ere prozesu industrialen kontrolean, garrantzitsua izaten da analisi-lana ia une berean egitea, egin beharreko zuzenketak ekoizpen-katean aplikatu ahal izateko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 150. orr.

Ekonomia konbentzionalaren kontzeptuak eta analisi tresnak aplikatzen dizkiete natur baliabideei, eta jarduera ekonomikoaren ingurumen inpaktu edo eraginak kanpoko elementutzat hartzen dituzte.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 50. orr.

Aramendik beti dauka analisi materialista egoki bat edozein abeleratarako.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 91. orr.

Bitzitzari buruzko ideiak eta analisi ahalmena: sanoak, zuhurrak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 133. orr.

Gure lehen analisi esparrua hiztegietako orriek mugatuko dute.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 24. orr.

Horrez guztiaz gainera, kontuan hartu behar da nazioarteko trukeen analisiak, definizioz, nazioa hartzen duela analisi-unitatetzat; baina konkurrentzia, aurrenik, enpresei dagokie.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 64. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Askorentzat, ekonomia analisia lanbide dutenak aurreikuspenak egiten baino aurreikusitakoa zergatik betetzen ez den azaltzen dira adituak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 26. orr.

Lastertasuna eta fabrikako lan-aretoan bertan funtzionatzeko gaitasuna sentikortasun handia baino garrantzitsuagoak direnean erabiltzen da on-line analisia (hala deritzo une bereko lan-metodo horri).  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 150. orr.

Nazioarteko Olinpiar Batzordeko ordezkariek, halaber, gernu analisiak egin zizkioten Austriako biatloi eta iraupen eskiko selekzioko hamar eskiatzaileri.  Berria - Kirola   2006-02-28

Tourraren atarian, goizean eta arratsaldean odol eta pixa analisiak egin zizkiguten, atseden egunean dopin kontrola, inoiz egiten ez denean.  Berria - Kirola   2004-10-28

Hizkuntzalaritzan formulatze zehatzak bilatzea ez du bakarrik logikaren edertasunarekiko zaletasunak edo hizkuntz analisiko metodo ezagunak garbitzeko nahiak eragiten.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 25. orr.

5 ABC analisi (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

ABC analisia izakinen kudeaketarako tresna bat da, izakinak osatzen dituzten "item" edo artikulu mota ezberdinetarako kontrolerako lehentasunak ezartzen dituena. ETC-entziklopedia   ABC analisi, Wikipedia

6 aldagai anitzeko analisi (corpusean ez dago; ETCn 16 agerraldi)

Datu hori bestelako aldagaiekin nola lotzen den zehaztea "oso zaila" dela uste du Etxeberriak: "Aldagai anitzeko analisi bat egin beharko litzateke horretarako".  ETC-prentsa   Berria, 2015-10-29

Horretarako, analisi deskriptiboa, diferentziala eta aldagai anitzeko analisia erabili dira.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 61 zbk., UEU, 2007 - apirila-ekaina

Guk, paleontologoen belaunaldi erradikalak, estatistika eta ordenagailuak lotu genituen aldagai anitzeko analisiaren teknika ikasi genuenean.  ETC-literatura, saiakera   Gizonaren neurketa okerra, Stephen Jay Gould (Oihane Lakar), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Prozesua honako hau izan da: EGINSOFT enpresak egindako grabaketa-prozesua, datu-base etiketatu bat sortzea eta estatistikako Barwin softwarearekin lantzeko prestatzea, kalkulu-orriaren bidez, eta R estatistika-programarekin gerorako aldagai anitzeko analisi estatistikorako datu-base bat sortzea.  ETC-zientzia, zuzenbidea   EITB aro digitalean. Kudeaketa estrategikoa konbergentziara bidean, Jotxo Larrañaga (arg.), UEU, 2011

Hainbat aldagai batera aztertzen duen aldagai anitzeko analisiko teknikak ere garatzen dira.  ETC-entziklopedia   Estatistika, Wikipedia

Estatistikan, korrespondentzia-analisia, aldagai anitzeko analisiko teknika bat. ETC-entziklopedia   Korrespondentzia (argipena) Wikipedia

7 AMIA analisi

AMIA analisi sistemaren aplikazioaz ateratako ondorioek ez zuten ez koherentziarik, ez diskurtsorik.  Berria - Kultura   2004-10-30

8 analisi erreal (corpusean ez dago; ETCn 11 agerraldi)

Unibertsitatean matematikako lizentziarako ikasketak egiten dituzten ikasleek ekuazio diferentzialak, kalkulu aurreratua, aljebra abstraktua, aljebra lineala, analisi erreala eta konplexua, eta abar, ikasten dute, eta aukera asko dituzte, matematikan eta informatikan ez ezik, baita matematika erabiltzen duten beste alor askotan ere.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Zenbakirik gabe bizi, John Allen Paulos (Josu Zabaleta), EHU, 2006

Hemen adibide gisa jar daitezke aritmetika, Euklideren geometria eta analisi erreala.  ETC-entziklopedia   Axioma, Wikipedia

Bere lanak Jean Gaston Darbouxen eragin handia izan zuen geometria eta analisi matematiko diferentzialean. Jegoroven teorema, analisi errealeko eta integrazio teoriako teorema bat, bere ondoren izendatu zuten.  ETC-entziklopedia   Dmitri Jegorov, Wikipedia

Zenbaki errealen kasuan, Cauchyren segida orok limite baterantz konbergitzen du. Propietate horrek analisi errealaren emaitza garrantzitsu bat dakar: segiden konbergentziarako Cauchyren karakterizazioa. ETC-entziklopedia   Segida, Wikipedia

9 analisi faktorial (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Erregresioa (sinplea, anizkoitza, logistikoa), korrelazioa, analisi faktorial miatzailea.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Hezkuntza-ebaluazioa, Askoren artean, EHU/UPV, 2016

Estatuaren eta herrialdearen autokategorizazioaren eta identitateei buruzko uste partekatuen antolakuntza komuna ikusteko, lehenengoz, Korrespondentzia Analisi Faktorial Anizkoitza (CFA, SPADN) burutu genuen. ETC-zientzia, zuzenbidea   Psikologia politikorako sarrera, Jose Valencia, UEU, 2005

10 analisi funtzional

Eusebio Melero Bizkaiko Garraio eta Herri Lanen diputatuak dioenez, alegazioak jartzeko arrazoi nagusiak bidearen trazatua, analisi funtzionala eta partikularren interesak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-09-08

11 analisi grabimetriko (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Nahaste baten osagaien masa-frakzioen zerrendari, batzuetan, analisi grabimetriko deritzogu.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Ingeniaritza-termodinamikaren oinarriak, Askoren artean, EHU, 2007

Lehenik eta behin, medikuntzan eta industrian egondako aurrepenen eskutik metodo eta analisi grabimetriko berriak sortu ziren. ETC-entziklopedia   Iraultza kimikoa, Wikipedia

12 analisi gramatikal (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Perpausen analisi gramatikala egiteko metodo bat zen eta horren azken helburua zen perpausen atzetik dauden gogo-egoerak nola dauden antolatuta azaltzea.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Humboldt: hizkuntza eta pentsamendua, Joxe Azurmendi, UEU, 2007

Analisi gramatikala: inputeko hizkuntzan agertzen den sinbolo-sekuentziaren egitura-analisia automatikoki egitea, oro har hizkuntza horren gramatikan oinarrituta. ETC-zientzia, zuzenbidea   Hizkuntza eta hizkuntzalaritza: hastapenak, Askoren artean, EHU, 2010

13 analisi harmoniko (corpusean ez dago; ETCn 11 agerraldi)

Intentsitate-iturri bidezko ereduak ez dira hain ohikoak karga agregatuak aztertzeko, eta sare elektrikoen analisi harmonikoa egiteko erabiltzen da batez ere, kalkulu-prozesu iteratibo bat egiteko.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Energia elektrikoaren sistemen analisia eta operazioa, Askoren artean, EHU, 2010

Maiatzaren 18a - James Arthur, kanadar matematikaria, analisi harmonikoan aditua.  ETC-entziklopedia   1944, Wikipedia

Funtzio orokortuen teoria, ekuazio diferentzialak, analisi harmonikoa, Dirichleten serieak eta teoria potentziala landu zituen Beurlingek bereziki. ETC-entziklopedia   Arne Beurling, Wikipedia

14 analisi kliniko

Hainbat analisi kliniko egin dizkiogu, ehun lagin ditugu, odol azterketaren emaitzak..  Berria - Mundua   2004-12-19

15 analisi konbinatorio ik konbinatoria 3.

Trigonometria eta analisi konbinatorioa (multzo baten elementuak konbinatzeko era guztiak aztertzea).     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 85. orr.

Analisi konbinatoriozko adigaiak, eta haien lagungarri, mugarik gabeko errepikapenezko aldakiak adibide.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 61. orr.

16 analisi konplexu (corpusean ez dago; ETCn 50 agerraldi)

Analisi konplexuak, geometria proiektiboak eta tentsore-kalkuluak ezin izan zuten urrundu zenbakiekiko hasierako grinatik.  ETC-literatura, saiakera   Zenbaki lehenen bakardadea, Paolo Giordano (Koldo Biguri), Alberdania, 2009

Han, analisi konplexuak egiten nituen, eta makina industriala garatzen hasi nintzen.  ETC-prentsa   Berria, 2019-09-24

Aritmetika dator lehenik; gero, aljebra; gero, kalkulua; gero, ekuazio diferentzialak, aljebra abstraktua, analisi konplexua, eta abar.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Zenbakirik gabe bizi, John Allen Paulos (Josu Zabaleta), EHU, 2006

Prozedura horrek ordenagailu bidezko analisi konplexuagoa eskatzen du; Fourier Transformazio (FT) deritzo, Joseph Fourier (1768-1830) matematikari frantziarraren omenez.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008

Bigarrenean, analisi konplexua; problemaren alde guztiak errazten dituen tresna oso indartsua da.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 2, Askoren artean, EHU, 2012

Analisi konplexuagoak gauzatzeko luzapenak ditu.  ETC-zientzia, zuzenbidea   R Commander eta datuen analisia, Paula Elosua / Juan Etxeberria, UEU, 2013

Froga labur honetan, analisi konplexuko tresnak erabiltzen dira.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Aljebra lineala ondo egina, Sheldon Axler (Ixiar Iza), EHU/UPV, 2017

1949an Selberg eta Erdösek analisi konplexua erabiltzen ez duen frogabide bat aurkitu zuten, Matematikaren Analetan argitaratu zena.  ETC-entziklopedia   Atle Selberg, Wikipedia

Feffermanek ekarpen ugari egin ditu dimentsio askoko analisi konplexuanETC-entziklopedia   Charles Fefferman, Wikipedia

17 analisi kualitatibo

Arratsaldeko ordu bietan, D. irakasle jaunak, halako itxura aszetiko eta arretagaldukoa bera, hauts mirrin jakin batetik gramo doi bat eskuratzen zigun: hurrengo egunerako analisi kualitatiboa burutu behar zen, hots, zein metal eta ez-metalez osatua zen adierazi.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 61. orr.

18 analisi kuantitatibo

Analisi kuantitatiboa, emozioz hain zekena bera, granitoa bezain astuna, horra bizi, benetako, baliodun bilakatu, obra serio eta konkretu baten ikuspegian kokaturik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 103. orr.

Lehenbizi, analisi kuantitatiboa egin genuen, ondoren kualitatiboa, eta, azkenik, genero indarkeriaren gaian sakondu genuen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-07

19 analisi matematiko

Osagai Independenteen Analisia izeneko analisi matematikoak epilepsiaren berezko aktibitateak eta neuronen aktibitate elektrikoak bereizteko balio duela frogatu du Urrestarazuk.  Berria - Gaiak   2004-11-10

20 analisi numeriko (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi)

Matematika ekonomian, uhinak eta analisi numerikoa eta Wavelet izeneko uhinak aztertuko dituzte gaur.  ETC-prentsa   Berria, 2004-07-06

-Dena Matematika da -esaten nion amamari, Usabiaga, Analisi Numerikoko irakaslea, parafraseatuz-, gauza guztien neurria, egia bakarra...  ETC-literatura, saiakera   Paradisua, Arrate Egaña Elkar, 2012

Analisi numerikoan eta frogak egiteko, askotan beharrezkoa da jakitea zein azkarrak diren limiteen konbergentziak, hau da; ondarraren kontrola. Hori formalizatu daiteke jarraitutasunaren definizio bat sortzeko.  ETC-entziklopedia   Funtzio jarraitu, Wikipedia

Horrez gain, zenbaki teoriak aplikazio ugari ditu analisi numerikoan, bai eta aski ezaguna den kriptografian ere. ETC-entziklopedia   Zenbakien teoria, Wikipedia

21 analisi organiko (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Askotan, aurretratamenduak analitoen araberakoak badira ere, maiz gerora erabiliko diren analisi ez-organikoetan edota analisi organikoetan erabilitako metodoen arabera aurki daitezke bereizita,  ETC-zientzia, zuzenbidea   Ingurumen-kutsaduraren analisia, Askoren artean, UPV/EHU / UEU, 2014

Liebigek analisi organikoa hobetu zuen, eta konturatu zen landareak elikatzen direla nitrogenoari eta karbono dioxidoari esker mikrobio batzuen laguntzarekin. ETC-entziklopedia   Justus von Liebig, Wikipedia

22 analisi sintaktiko

Eta gero, garai batean bezala, normaltasunean jada, Arzalluzek esandako azken memelokeriaren analisi sintaktiko eta morfologikoa egin ondoren, ea euskaldunoi zer gertatzen zitzaigun galdetu zidan -galdetu gabe, egiaz; esan nahi dut, erantzuteko betarik eman gabe-, eta zoratzen ari ginela zirudiela eta betikoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 179. orr.

23 analisi tekniko (corpusean ez dago; ETCn 41 agerraldi)

Burtsan, analisi teknikoa iraganeko kotizazio eta prezioen bilakaeran oinarriturik etorkizuneko joerari buruzko aurresanak egiteko metodo grafiko eta kuantitatiboen multzoa da, maiz estrapolazioak eginez.  ETC-entziklopedia   Analisi tekniko, Wikipedia

Bruselako iturriek atzo jakinarazi zuten Europako Batzordeak "analisi tekniko" bat egingo duela, AEBetako CIA zerbitzu sekretuek Europako ekialdeko zenbait estatutan kartzela sekretuak dituela dioen informazioa aztertzeko.  ETC-prentsa   Berria, 2005-11-04

Analisi teknikoa egiten saiatzen da Aldalur, eta horretarako aldez aurreko lana egin behar omen da: "Jokalariak aztertu, emaitzak, nola jokatzen duten... ezin da analisi teknikorik egin aldez aurreko azterketa bat egin gabe".  ETC-prentsa   Berria, 2009-01-28

Cintraren (-%8,9) danbatekoaren harira, bada analisi teknikoa erabiltzen duenik.  ETC-prentsa   Berria, 2009-01-23

Eta burtsaren jardunak, bat-batekoa izanik ere, analisi teknikoak ditu sarri atzean.  ETC-prentsa   Berria, 2009-10-14

Izan ere, arriskua formula matematikoa baino zerbait gehiago da, ez da analisi teknikoak esan dezakeen horretara murrizten.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-02-07

Hala ere, analisi teknikoek gehiagorako ematen zutela esan zuen, eta 33.000 tonatara iristea ere espero zutela adierazi zuen.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-12-24

Horren ondorioz, ZTG Zientzia, Teknika eta Gizartea bezala ezaguna den ikerketa esparruan egin diren zenbait azterketak salatu duen moduan, arriskuaren auzia ezin daiteke analisi tekniko huts batera mugatu.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Arriskuaren gizartea: Modernitatearen krisia, teoria, gizartea eta politika Euskadin, Andoni Eizagirre, UEU, 2002

Arriskua, analisi teknikoaren baitan, kontzeptu probabilista bat da.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Ezagutzaren politikak: zientziaren kultura berrirako oinarriak, Andoni Eizagirre (arg.), UEU, 2007

Analisi tekniko batzuen emaitzen zain zeuden, eta autoa aurki zezaten espero zuen.  ETC-literatura, saiakera   Aurpegirik gabeko hiltzaileak, Henning Mankell (Juan Mari Mendizabal), Erein, 2009

Analisi tekniko baten ikuspegitik, komeniko litzateke laguntza-ekipo osagarriak instalatzea babes-ekipo nagusiak izan dezaketen hutsegiteetatik babesteko.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Energia elektrikoaren sistemen analisia eta operazioa, Askoren artean, EHU, 2010

Hala, Diagnostikoa idatzi zenean, analisi teknikoa herritarren parte hartzeko prozesu sakon batetik ateratako ekarpenekin osatu zen. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 233_ 234 zbk., 2019 - uztaila_ urria

24 balioaren analisi (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Balioaren analisiak beste onura batzuk ekar diezazkioke enpresari. ETC-zientzia, zuzenbidea   Zuzendaritza estragegikoa, Askoren artean, EHU, 2014

25 bariantza analisi (corpusean ez dago; ETCn 196 agerraldi)

Bariantza-analisia, labur eta nazioartean ANOVA (ingelesez, ANalysis Of VAriance) izenez ere ezaguna, fenomeno edo saiakuntza bateko aldakortasuna, bariantzaren bitartez zenbait zatitan bereizteko prozedura bat da, aldakortasuna kausa edo faktore jakinei egoztearren.  ETC-entziklopedia   Bariantza-analisi, Wikipedia

Diseinu esperimental klasikoaren barrutian maizenik erabiltzen den datuen analisirako teknika den bariantza-analisia, nola ikuspuntu unibariatuan hala multibariatuan, agertzera eskainita dago 5. atala osorik.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 42 zbk., UEU, 2002 - uztaila-iraila

Galdesortaren barneko trinkotasuna neurtzeko Cronbach-en alpha kalkulatu zen eta generoaren eta kirolpraktikaren araberako desberdintasunak aztertzeko bariantza-analisiak egin ziren.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 56 zbk., UEU, 2006 - urtarrila-martxoa

Aktorearen generoa eta ezaugarria faktore gisa erabiliz, bariantza-analisia egin zen, mendeko aldagaia hizkuntzaren abstrakzio maila izanik.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 59 zbk., UEU, 2006 - urria-abendua

Horretarako, bariantza-analisiak egin ziren marko bakoitzaren erabilera aztertuz.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 82 zbk., UEU, 2012 - uztaila-iraila

Kontuan izan aldagai berria faktorea (bariantza-analisiak egiteko erabilgarria) edo zenbakizko aldagaia izatea interesatzen zaigula. ETC-zientzia, zuzenbidea   R Commander eta datuen analisia, Paula Elosua / Juan Etxeberria, UEU, 2013

26 diskurtsoaren analisi

Lehenengo gaiak ikusten du diskurtsoaren analisi historikoa jatorri baten bilakuntza eta errepikapena bailitzan, determinazio historiko orori ihes egiten dion jatorriaren modura, hain zuzen: besteak ikusten du "dagoeneko-esanda" dagoen zerbaiten interpretazioa edo entzuketa modura, zeina aldi berean "ez-esandako" zerbait izango litzatekeen.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 32. orr.

27 faktore analisi (corpusean ez dago; ETCn 59 agerraldi)

Faktore-analisia edo analisi faktoriala aldagai anitzeko datu-multzoak laburbiltzeko teknika estatistika estatistiko multzo bat da, bereziki aldagai kuantitatiboen arteko erlazioak aztertzen dituena, aldagai horien azpian izan daitezkeen aldagai konplexu edo "faktoreak" hautematea helburu duena.  ETC-entziklopedia   Faktore-analisi, Wikipedia

Beraz, aurreko faktore-analisirako estrategian oinarrituz, estereotipoen konputu berriak egin ziren: Norbere gutxiengo-egoerako taldearekiko eta estatuarekiko afektuzko eta gaitasunezko estereotipoak batetik, eta herrialdeko eta estatuko informazioa bestetik.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Burujabetza XXI. mendean, UEUren Filosofia Saila, UEU, 2000

Feeney, Noller eta Hanrahan-ek (1994), esate baterako, item asko duen galdetegi baten faktore-analisia egin ondoren, bikoteen intimitate-erlazioetan oinarrizko bost faktore daudela azaldu dute.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Familia eta giza garapena, María José Rodrigo, Jesús Palacios, UEU, 2001

Zazpi talde nazionalen ebaluaketari buruzko puntuaketak Oblimin Rotazioko faktore-analisi baten bidez aztertu ziren.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 40 zbk., UEU, 2002 - urtarrila-martxoa

Lehenengo, KFAren bidez HIESari buruzko kontzepzio partekatuak aztertu dira, eta ondoren norbanakoen kokapenak, KFA eta Faktore Analisiaren bidez.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 45 zbk., UEU, 2003 - apirila-ekaina

Gainera, teknika estatistiko ugari daude: erregresio anizkoitza eta korrelazioa, faktore-analisia, analisi diskriminatzailea, interpolazio lerromakurrak, eta azalak doitzeko prozesuak.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Kartografiako elementuak, Askoren artean, EHU, 2007

Alde batetik, faktore-analisiak eta sailkapenanalisiak osagarri gisa erabiltzen dira baina, beste alde batetik, taula anizkoitzen kasuan kokaturik, izaera desberdina duten taulak batera aztertzen ditugu aldagai hertsiak eta irekiak edo testualak batera tratatuz.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 62 zbk., UEU, 2007 - uztaila-iraila

Korrespondentzien faktore-analisia taulen ikerketarako tresna da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 70 zbk., UEU, 2009 - uztaila-iraila

28 Fourierren analisi (corpusean ez dago; ETCn 16 agerraldi)

Fourierren analisiak erabilera asko izan du XX. mendean eta ezinbestekoa da zien-tzia eta teknologiaren alor askotan.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Jose Ramon Etxebarria irakaslearen omenez, Askoren artean, UEU, 2018

w>Fourierren analisiaren bidez kalkulatua izan daiteke, behin-behineko seinale bat erabiliz. Tarte honetan sartutako frekuentziek frekuentzia eraginkor izena ere hartzen dute.  ETC-entziklopedia   Banda zabalera, Wikipedia

Beste arlo asko ere landu ditu: ekuazio partzial diferentzialak, Fourierren analisia, konbergentzia partikularra, biderkatzaileak, dibergentzia, ezohiko integralak eta Hardy espazioak.  ETC-entziklopedia   Charles Fefferman, Wikipedia

Zure ikerketa lanari dagokionez, Fourierren analisiaren inguruan diharduzu. ETC-prentsa   Berria, 2013-06-20

29 funtsezko analisi

Badira honezaz gain beste formaldatze gehiago, perpausen funtsezko analisi berean oinarritzen direnak, hots, (37) ko egitura-ereduetan.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 93. orr.

30 korrespondentzien analisi (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Azkenik, bi dimentsioen inguruko komentario bat egin behar da analisi honetan (horretarako oso baliagarriak izango dira korrespondentzien analisia eginda lortutako zenbaki eta estatistikoak).  ETC-zientzia, zuzenbidea   Politika- eta administrazio-analisirako metodologia eta teknikak, Asier Blas, UEU, 2008

Estatistikan, korrespondentzia-analisia kontingentzia taula bateko bi aldagai koalitatiboetako kategoria ezberdinen artean dagoen erlazioa (erakarri/aldendu) hauteman eta irudikatzeko teknika bat da, bere bertsiorik sinpleenean. ETC-entziklopedia   Korrespondentzia-analisi, Wikipedia

31 odol analisi

TATen arabera, hori ezin da begiratu batekin antzeman, baina odol analisien bidez posible da, eta medikuak ez zuen ezer egin.  Berria - Euskal Herria   2004-05-01

"Egonkor egon arren, GIB birusa dutenek hiru hilabetean behin joan behar dute medikura eta odol analisiak egitera», azaldu zion Garciak kazeta honi.  Berria - Gaiak   2004-03-19

Gure diagnostikoa emateko, froga sendoagoak behar genituen, eta hori odol analisiaren bitartez lortu dugu.  Berria - Mundua   2004-12-19

Ez da ondo sentitzen eta odol analisiak eta guzti egingo ditu zer gertatzen zaion jakin nahian.  Berria - Kultura   2006-04-30

Goizean goiz egindako odol analisiaren emaitzak ikusi ondoren, bada, pisarazi du gaixoa eta kalkulagailua atera du mantalaren sakelatik.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 97. orr.

1990 inguruan, hiesaren arazoa pil-pilean zegoenean, hainbat euskal presori odol analisiak egin eta seropositiboak zirela erakutsi zieten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 157. orr.

Azterketa ginekologikoa eta zitologia egingo dizu, eta odol analisia egiteko aginduko dizu, berariaz pilula hartzeko egiten dena.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 92. orr.

Oraindik odol analisietako mugak gainditzen ez dituen animaren lohiak itotzen bazaitu.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 155. orr.

32 osagai nagusien analisi (corpusean ez dago; ETCn 33 agerraldi)

Aldagai anitzeko estatistikan, osagai nagusien analisia (ONA) edo "Principal Components Analysis (PCA)" elkarrekiko independenteak eta ergodikoak den aldagai multzo edo "osagai" multzo batetik bariantzarik gabeko aldagai kopuru bat osatzea da, hasierako osagaien korrelazioa agerian uzteko helburuarekin.  ETC-entziklopedia   Osagai nagusien analisi, Wikipedia

Horregatik, analisi multibariantea egin behar da (osagai nagusien analisia), n ardatz horiek 3raino murrizteko.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Zoologia orokorra, Ana I. Puente, Kepa Altonaga, UEU, 2005

Galdesortaren fidagarritasuna, baliotasun faktoriala (dimentsionalitatea) eta irizpide-baliotasuna aztertzeko Windows-erako SPSSren 11.5 bertsioa erabili zen, hain zuzen, osagai nagusien analisia varimax errotazioarekin.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 56 zbk., UEU, 2006 - urtarrila-martxoa

Lortutako emaitzen tratamendu estatistikoa (korrelazio-analisia) eta kimiometrikoa (Osagai Nagusien Analisia) egin genuen.  ETC-zientzia, zuzenbidea   I. Ikergazte Nazioarteko ikerketa euskaraz, Askoren artean, UEU, 2015

Bilaketa hori teorikoa baino gehiago enpirikoa denean, osagai nagusien analisia erabiltzen da.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Hezkuntza-ebaluazioa, Askoren artean, EHU/UPV, 2016

Faktore-analisian aldagai kopurua txikitu egin da Osagai Nagusien Analisiaren bitartez (Principal Component Analisys, PCA). ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2017. Gizarte-zientziak eta Zuzenbidea, Askoren artean, UEU, 2017

33 sare sozialen analisi (corpusean ez dago; ETCn 17 agerraldi)

Sare sozialen analisia, sareen teorian oinarriturik (diktiologia, edo grafoen teoria), sare sozialen azterketan funtsatzen den ikusmolde soziologikoa da.  ETC-entziklopedia   Sare sozialen analisia, Wikipedia

Sare sozialen analisia egin dugu, eta iritzietan kate berriaren gaineko sentimendu on ugari dago.  ETC-prentsa   Berria, 2019-04-21

Sare sozialen analisia askotariko diziplinek osatzen duten ikerketa eremu berrienetako bat da.  ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 209 zbk., 2015 - uztaila_ abuztua

Sare sozialen analisiak ez dauka taldeenak bezain ibilbide luzerik, baina bai etorkizun oparoa. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikerkuntza sozialaren estiloak, Jose Angel Bergua, EHU/UPV, 2018

34 sareen korronteen analisi (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Sareen korronteen analisiaETC-entziklopedia   Kirchhoffen zirkuituen legeak, Wikipedia

35 sentimenduen analisi (corpusean ez dago; ETCn 33 agerraldi)

Sentimenduen analisia, iritzien meatzaritza, edo emozioen adimen artifiziala egoera afektiboak eta informazio subjektiboa aztertzeko zenbait tresna erabiliz egindako analisia da.  ETC-entziklopedia   Sentimenduen analisi, Wikipedia

Adibidez, informazioaren erauzketan, testuen laburpenean, galderak erantzuteko sistemetan, itzulpen automatikoan, sentimenduen analisian edota irakurketa automatikoan.  ETC-zientzia, zuzenbidea   I. Ikergazte Nazioarteko ikerketa euskaraz, Askoren artean, UEU, 2015

Eta hizkuntzarteko lotura horiek oso baliagarriak izan daitezke, SNLI n zein beste hainbat atazatan (itzulpen automatikoan, sentimenduen analisian, antzekotasunean...).  ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2017-Ingeniaritza eta Arkitektura, Askoren artean, UEU, 2017

Besteak beste, informazio erauzketan, testuen laburpenean, galdera-erantzun sistemetan, sentimenduen analisian eta itzulpen automatikoan aplikatzen da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2019. Ingeniaritza eta Arkitektura, Askoren artean, UEU, 2019

36 zenbakizko analisi (corpusean ez dago; ETCn 26 agerraldi)

Zenbakizko analisia, problema matematikoei hurbilpenezko soluzioak topatzea ahalbidetzen dituzten algoritmoak aztertzen dituen matematikaren adarra da, analisi matematikoaren arlo bat.  ETC-entziklopedia   Zenbakizko analisi, Wikipedia

Handik gutxira, 1956an, M. J. Turner, R. W. Clough, H. C. Martin eta L. J. Topp irakasleek ezarri zuten zenbakizko analisiaren definizio zabalago bat.  ETC-entziklopedia   Elementu finituen metodo, Wikipedia

Informatikariaren lana ikerketa-arlo zehatzetan koka daiteke, besteak beste, algoritmo eta datu-egitura-ren garapen eta diseinuan, software ingeniaritzan, informazioaren teorian, datu-baseetan, konplexutasun konputazionalen teoriatan, zenbakizko analisian, programazio-lengoaien teorian edota ikusmen artifizialean.  ETC-entziklopedia   Informatikari, Wikipedia

Esan gabe doa doitutako ekuazioa garrantzitsua dela bateriaren gelaxkan elektrolitoaren jokaera zenbakizko analisiaren bitartez deskribatzeko.  ETC-zientzia, zuzenbidea   I. Ikergazte Nazioarteko ikerketa euskaraz, Askoren artean, UEU, 2015

Matematika diskretua da software-ingeniaritzaren euskarri matematiko/zientifikoa, bestelako ingeniaritzen euskarria kalkulu infinitesimala, estatistika edo zenbakizko analisia diren bezalaxe. ETC-zientzia, zuzenbidea   Programen espezifikazio, egiaztapen eta eratorpen formala, Askoren artean, EHU/UPV / UEU, 2016

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

analisi bat (11); analisi batzuen (3); analisi egin (8); analisi egiten (3); analisi genetikoa (4); analisi genetikoak (5); analisi genetikoak egin (3); analisi guztiak (3); analisi guztiek (3); analisi hau (3); analisi historikoa (3); analisi hori (6); analisi hori ez (3); analisi horiek (5); analisi horrekin (4); analisi horren (4); analisi kritikoa (3); analisi logikoa (4); analisi matematiko (4); analisi objektiboak (3); analisi politikoak (4); analisi sakon (3); analisi sakona (4); analisi subjektiboa (4); buruzko analisi (4); eginiko analisi (3); gernu analisi (3); gure analisi (4); odol analisi (7); zein analisi (4)

analisia egin (28); analisia egin eta (4); analisia egin zuen (6); analisia egitea (3); analisia egitean (4); analisia egiteko (9); analisia egiten (8); buruzko analisia (4); egitura analisia (3); egoeraren analisia (3);gure analisia (3); inguruko analisia (3); odol analisia (4)

analisiak aldatzeko (3); analisiak aldatzeko prest (3); analisiak egin (19); analisiak egin eta (3); analisiak egingo (10); analisiak egingo dira (4); analisiak egiteko (12); analisiak egiten (5); analisiak egitera (3); analisiak izan (3); analisiak oso (3); egindako analisiak (3); gernu analisiak (5); listu analisiak (3); nazioarteko analisiak (3); odol analisiak (22); odol analisiak egin (5); odol analisiak egingo (5)

gure analisian (4)

analisiaren arabera (4); analisiaren bitartez (4); analisiaren emaitzak (8); analisiaren inguruko (3); analisiaren inguruko pedagogi (3); egin analisiaren inguruko (3); osagai analisiaren (4)

analisiek erakutsi (3); analisiek erakutsi dute (3); egindako analisiek (4)

analisien arabera (5); analisien emaitzak (15); egindako analisien emaitzak (3)

egindako analisietan (3); egindako odol analisietan (3); odol analisietan (6)

analisirik egin (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus