Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ozonoa aplikatu diogu, eta, partida aurretik, ukendu analgesikoa jarri genion. Berria - Kirola 2004-10-05
Analgesikoa: Kalamuak oinazea arintzen du. Berria - Harian 2005-04-17
Behin eta berriro galdetzen dut analgesikoak eman behar dizkidaten. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 81. orr.
Analgesikoak, adiktiboak direnez gero, debekatu egin zituzten gobernuek. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 179. orr.
Ansiolitikoak, antidepresiboak, lasaigarriak, pizgarriak, analgesikoak. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 166. orr.
Gizon txikia esaten jarraituko dugu, hitzen botere baltsamikoa baliatze aldera, hitzak penizilina balira bezala, hitzak analgesiko moduan, hitzak banatu ditzagun kanpamenduetan morfina banatzen duenak bezala, eskuzabal. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 28. orr.