Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zer egingo, ordea, inguratzen ninduten baserritar analfabeto haiek? Txillardegi «Putzu», 1999 - 289. orr.
Ahaltsuenak, indartsuenak zarete eta, hala ere, ezin laborari analfabeto batzuk menperatu. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 136. orr.
Amona nekazari analfabetoa zen, baina sekulako emakumea, oso gogorra. Berria - Kultura 2004-06-25
Guri tokatzen zaiguk (eta hiri ere tokatuko zaik, beraz!) izkribu horiek guztiak bolondres analfabetoei irakurtzea eta azaltzea. Txillardegi «Putzu», 1999 - 110. orr.
Ezjakina edo analfabetoa izan liteke, baina badu berezko jakinduria sakon bat. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 138. orr.
Gizarteak orokorrean ziztu bizian egin du aurrera eta gutako askok analfabeto izaten jarraitzen dugu. Berria - Euskal Herria 2006-04-20
Analfabeto izateak, diruezak, tradizioak eta senarren mende egoteak kate itogarria leporatzen diete emakumeei ezkontzan. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 109. orr.
Lehen ere esan dugu Keralan ia ez dela analfabetorik. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 17. orr.
Familia bakoitxari "carte citoyenne" eskaintzean (hilabetero Banku Federaletik dirua altxatzeko) galdatzen dugu analfabetorik badenez familia hortako Herria 2004-07-22
Munduko herri pobreenetarik bat: herritarren %74 analfabetoa, %71 pobrezia hutsean bizi, %50 langabezian. Herria 2005-07-14
Emakumeetan %60 analfabetoak dira. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 17. orr.
Gehientsuenak barneko herrixketakoak dira, denak ezkonduak, analfabetoak, eta gizarteko mailarik behereenetakoak. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 105. orr.
Horregatik dira sinonimoak, gaztelaniaz behintzat, kulturagabea eta aldeanoa, analfabetoa eta rurala, nekazaria eta kaikua, palurdoa. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 73. orr.
Haiek irakurtzen genizkien analfabetoei, huraxe genuen katixima. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 46. orr.
1964rako, emakume, analfabeto eta jabetzarik ez zuten herritarrei onartu zieten bozkatzeko eskubidea. Berria - Mundua 2004-10-27
Errepidean aurki genitzakeen kontroletan analfabeto asko egongo zen seguruena, baina zigilua ondo jarrita bazegoen, aise pasatuko ginen, gurasoen ezkontzarako gonbit idatzia bagenu ere igaro-baimentzat. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 33. orr.
Gaur egun, herri txiroenetan bizi diren milioi bat haurrek jasotzen dute hezkuntza; milioi eta erdi analfabeto irakurtzen eta idazten ikasten ari dira. Berria - Mundua 2004-08-22
Munduan mila milioi bat analfabeto omen dago. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 16. orr.
Frantxis, berez, euskaraz analfabetoa, ahoa bete hortz geratzen zen Txoko hitz egiten behatzean. Denok egiten diogu zuka Manterolari, kapitain merkantea da eta gu analfabeto hutsak. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 13. orr.
Orain bezain analfabeto elebakar iraungo dutelako geroaldian ere. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 63. orr.
Berria da, baita ere, beren espezializaziotik kanpo analfabeto kultural erabatekoak diren profesionalen kasua. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 66. orr.
Datu bat baino ez: gaur egun, lehen munduko herritar asko analfabeto funtzionalak dira; hau da, irakurtzen eta idazten badakite, baina praktikan fakultate horiek galdu egin dituzte, ez dituztelako erabiltzen. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 116. orr.
Neu ere banaiz, ordea, analfabeto erabatekoa jakituriaren hainbat alorretan, ez baitakit hutsaren hurrengoa baino gehiago aurrerapen zientifikoak eta teknologikoak adierazten dutenaz. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 66. orr.
Azken urteotan analfabeto kopuruak "nabarmen" behera egin duen arren, 3,5 milioi haur eskolagabeak dira. Berria - Gaiak 2004-03-21
Teknologia berriekin, gaur ez dena bihar analfabeto izan daiteke eta urkoa baino gehiago garela erakutsi behar dugu, uneoro. Berria - Gaiak 2004-02-11
Gaurko zinemagileak askotan analfabeto bisualak dira eta. Berria - Kultura 2006-02-05
Gaur egun, lehen munduko herritar asko analfabeto funtzionalak dira; hau da, irakurtzen eta idazten badakite, baina praktikan fakultate horiek galdu egin dituzte, ez dituztelako erabiltzen. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 116. orr.
Haietako askok ez zekitela irakurtzen, edo zehatzago adieraziz, analfabeto funtzionalak zirela. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 29. orr.
Anartean Urantzia herrian sartzekotan naiz: Hostal Ezequiel zortzi hizkuntzetan eskainia zaio erromesari, eta "Ongi Etorri" xuxen idatzia, Nafarroa osoan ohi den bezala, guk Iparraldeko euskaldun analfabetoek ez badugu ere beti gure mintzaira errespetatzen. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 61. orr.
Nik badut lagun franko, urrutira gabe, Leitzan eta Goizuetan, euskaldun analfabeto hutsa dena, baina, euskaldun jatorrago izateko, eta are egi (n) bakardun heroe sentitzeko, egunero egia erdaraz erosi eta euskaraz leitzen saiatzen dena. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 91. orr.